Gabonetan, urteko gainerakoan batez beste gastatzen duguna baino % 30 gehiago gastatzen dugu elikaduran
Gabonetako kategorietako produktuak abenduko gastu osoaren % 43 dira; produktu nagusiak gozokiak, aukerako haragiak eta edariak dira
Abenduan, batez beste, familia bakoitzak 120 € gehiago gastatuko ditu
Seme-alaba nagusiak dituzten familien eta seniorren gastua handitzen da gehien; hain zuzen ere, % 31 eta % 38 gehiago, hurrenez hurren
Extremaduran handitzen da gehien gastua (% 43), eta, gero, Gaztela-Mantxan (+% 42) eta Gaztela eta Leonen (+% 39)
EROSKIk bere proposamen komertziala sendotuko du, 22 milioi euroko eskaintzak egingo baititu urteko sasoi honetan familiei aurrezten laguntzeko
EROSKIk Gabonetako kontsumo-ohiturei buruzko azterketaren emaitzak ezagutarazi ditu; haien arabera, nabarmen handitzen da Espainiako familien gastua abenduan. Azterketak dio familiek urteko gainerakoan baino % 25-30 gehiago gastatuko dutela elikaduran; alegia, familia bakoitzak batez beste 120 euro gehiago gastatuko dituela. Hazkunde horren arrazoia da dendetara maizago joaten direla (11 bisita, hilean batez beste 10), eta egun horietan produktu propioetan gehiago gastatzen dutela, batez ere Gabonetako kategorietan.
Autonomia-erkidegoen eta familia-tipologiaren araberako konparazioa
Autonomia-erkidegoen artean gastu gehigarrian dauden aldeak ere nabarmendu ditu azterketak. Extremaduran handitzen da gehien gastua (% 43), eta, gero, Gaztela-Mantxan (+% 42) eta Gaztela eta Leonen (+% 39).
Familia-tipologiari dagokionez, seniorrek edo erretiratuek gastatzen dute gehien Gabonetan, eta gastuak % 38 igotzen dira, jaietan anfitrioi nagusi izaten baitira.
Seme-alaba nagusiak dituzten familia helduen gastuek ere nabarmen egin dute gora (% 31)
Gabonetako erosketetan
Oro har, familia-mota guztien gastua handitzen da abenduan, eta bi kategoria horiek nabarmentzen dira, haien aurrekontuan eragin handiagoa duelako.
Gabonetako kategoriak: orgako protagonistak
Gabonetako kategoriak abenduko erosketa guztien % 43 dira, eta erosketa-orgako protagonista gisa nabarmentzen dira. Hona hemen abenduan dendako eta eguneko eskari handiena duten eta gehiago erosten diren produktuetako batzuk: Turroi, bonboi eta gozoki tipikoak (x10); urdaitegikoak, hala nola iberikoak (x3); cavak, ardoak eta beste edari batzuk (x3); arrain eta itsaski fresko edo izoztuak (x2) eta aukerako haragiak, hala nola arkumea eta behikia (x2).
“Kategoria horiek, ospakizunetarako funtsezkoak izateaz gain, sektore garrantzitsuen dinamismoa bultzatzen dute, hala nola elikadura, urdaitegia eta edariak”, esan du Beatriz Santosek, EROSKI taldeko zuzendari komertzialak.
Gainera, hipermerkatuek Gabonetako erosketak egiteko kanal gogokoena izaten jarraitzen dute: salmentak % 4 hazten dira, eta batez besteko tiketak % 20 egiten du gora, urteko gainerako hilabeteetakoarekin alderatuta. “Hipermerkatuek egokitasuna, aniztasuna eta sustapen erakargarriak konbinatzen dituzte, gure bezeroen beharrei erantzuteko, batez ere urteko sasoi honetan”, jarraitzen du Santosek.
Familiek aurrezteko inbertsioak eta sustapenak
Bezeroen beharrei erantzuteko, EROSKIk 22 milioi euro inbertituko ditu Gabonetan sustapen berezietan. “Los Ofertones de la Navidad” kanpainak deskontu garrantzitsuak izango ditu 100 produktu nagusitan baino gehiagotan: arraina, haragia, kontserbak, fruitu lehorrak, cavak, ardoak eta gozokiak. Gainera, 2.000 produktutan bigarren alea % 70 merkeagoa izango da, eta kupoi pertsonalizatuak eta ezusteko promozioak ere izango dira.
2024ko Gabonetako joerak eta perspektibak
Espainiako Bankuak adierazi duenez, kontsumitzailearen konfiantzak gora egiten jarraitzen du, eta, beraz, badirudi kontsumoak dinamismo handiagoa izango duela Gabonetan. Gainera, azken urteetan, Gabonetako erosketak atzeratzeko joera nagusitu da: % 57 abenduan egiten dira, % 14 urrian eta % 29 azaroan. Joera horrek, batez ere, turroi, bonboi eta gozoki tipikoei (urteko gastuaren % 50 baino gehiago abenduan), apardunei (% 28) eta jostailuei (% 31) eragiten die.
“Gure bezeroei lagundu nahi diegu denboraldi berezi honetan, ez bakarrik kalitate handiko aukera zabala eskainiz, baita gastuak eta aurrezkiak planifikatu eta optimizatu ditzaketela ziurtatuz ere, Gabonen magiari uko egin gabe”, amaitu du Beatriz Santosek.
Estrategia horrekin, EROSKIk indartu egingo du Espainiako familientzako funtsezko aliatu gisa duen zeregina, eta kalitatea, aurrezkia eta hurbiltasuna uztartzen dituen erosketa-esperientzia osoa eskainiko du.
EROSKI taldeari buruz
EROSKI Espainiako lehen banaketa-talde kooperatiboa da, eta Espainiako merkatuko iparraldeko liderretako bat —Galiziatik Balearretara—, % 12,8ko merkatu-kuota baitu eremu horretan; liderra da Euskadin, Nafarroan eta Galizian, eta liderretako bat Balearretan. 2023. urtearen amaieran, 1.533 saltokik osatzen dute haren merkataritza-sarea: supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta onlineko supermerkatuak; gasolindegiak, kirol-dendak eta elikadurakoak ez diren beste negozio batzuk. Halaber, 6,4 milioi bazkide bezero baino gehiago ditu, eta 27.400 bazkide kooperatibista eta langile baino gehiago; haietatik 9.000 inguru bazkide jabeak dira. Haiei guztiei 620tik gorako denda frankiziadunetako langileen taldea gehitu behar zaie.
Compartir en: