FESBAL-ek eta EROSKI-k martxan jarri dute aurten ere janaria biltzeko Kilo Operazioa
Elkartasunaren aldeko apustu berria
Hipermerkatuetan, supermerkatuetan eta bere frankizia sarean egingo dute kanpaina
Maiatzaren 12an eta 13an egingo dute ohiko bilketa, eta, horrekin batera, aste osoan modua egongo da ordainlekuetan dohaintza bat egiteko nahi den kopurutan. Diru horrekin, Elikagaien Bankuek urte osoan beharko dituzten produktuak erosiko dituzte
EROSKI joan deneko hogeita sei urtean ari da FESBALekin
Aste honetan, Kilo Operazioaren ohiko kanpaina egingo du EROSKIk FESBAL Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin batera. Helburua da premiarik handiena duten kolektiboei lagundu nahi dieten kontsumitzaileen dohaintzak biltzea. Larunbatera arte luzatuko da kanpaina, eta hipermerkatuetan, supermerkatuetan eta frankizia sarean egingo dute.
Beste aldietan bezala, dohaintza bikoitza izango da: produktu fisikoen bilketa maiatzaren 12an eta 13an, eta aste osoan dohaintza ekonomikoak, kontsumitzaileek ordainlekuetan jarri nahi duten kopuruan. Kanpaina amaitzean, ekarpen horiek Elikagaien Bankuen eskuetan geldituko dira gehien komeni zaizkien eta behar dituzten produktuak erosteko; horrela, ehunka familiaren oinarrizko elikagai premiak estaliko dituzte urte osoan. EROSKIk bezeroenaren dohaintza gehigarri bat egingo du, eta urtero xede sozialetarako ematen duen kopuruari gehituko zaio, zeinak hamar milioi euro baino gehiagokoa izaten baita.
“Aurten ere, behartsuenei elkartasuna erakusteko eskatzen diegu gure bezeroei. EROSKIk konpromisoa du gizartearekin, eta konpromiso horretan toki nabarmena du elikagaiak eskuratzeko zailtasuna duen jendearen aldeko elkartasun ekintzak. Guk, berriz, EROSKItik gure babesa emango diogu aurten ere Elikagaien Bankuek ematen duten laguntza ezin estimatuari, bezeroen dohaintza osoari ekarpen gehigarria eginda”, azaldu du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun Saileko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
“Eskerrak eman nahi ditugu, EROSKIk FESBALekin daraman elkarlan luzeagatik, noiz eta familia askok beren oinarrizko janari beharrak estaltzeko zailtasunak dituzten honetan. Aurtengo Kilo Operazio honek bateratu egiten ditu betiko bilketa fisikoa eta dohaintza ekonomikoa, eta horrek aukera eman die Elikagaien Bankuei gero banatuko ditugun elikagaiak erosteko; hala, gurekin diharduten ongintzako erakundeen bitartez banatuko ditugu gehien behar dutenen artean“, esan du Elikagai Bankuen Espainiako Federazioko zuzendari nagusiak, Francisco Greciano jaunak.
Iaz Elikagaien Bankuarekin egindako kanpainetan 1.484 tona janari eman zituzten; hau da, ia sei milioi otorduren parekoa. Gauzak horrela, 1.600 familiari eman zitzaion janaria urte osoan.
Joan deneko hogeita sei urtean Elikagaien Bankuarekin elkarlanean
1996an hasi zen EROSKI Elikagai Bankuarekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta kontsumitzaileek berek proposatuta, behartsuen eta bazterkeria soziala jasateko arriskuan direnen kolektiboari elkartasuna erakustea galdegiten zuten eta. Hala, urte horretan bertan hasi zen Kilo Operazioa, elikagaien bilketa kanpaina, EROSKIko dendetan.
Gero, EROSKIk martxan jarri zuen elikagai ontziratuak emateko programa; kontsumitze-data gomendatua hurbil zeukaten produktuak ziren, baina ziurtasun osoz jateko modukoak, eta, horren bidez, urtean 5.000 tona elikagai baino gehiago ematen ditu.
EROSKIk egin duen lana aitortu izan du Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak, eta Urrezko Galburuaren saria eman izan dio; hori da Federazioaren saririk handiena, sobera gelditu diren elikagaiak banatzen nabarmendu diren erakundeei ematen diena.
Compartir en: