• Saltoki berriak elikagai freskoetan espezialista den produktu sorta bat eskaintzen du, eta tokiko produktuen alde egiten du

  • Ia 370 metro koadroko salmeta aretoa du, eta 9 langile ditu

  • EROSKI EAEko 1.600 hornitzaile baino gehiagorekin lankidetzan aritzen da eta tokiko 8.400 produktu baino gehiago saltzen ditu

EROSKIk beste supermerkatu bat ireki du Zarautzen (Gipuzkoa), Bizkaia kaleko 31. zenbakian. Denda berriak EROSKI/City izena du, eta ia 370 metro koadroko salmenta aretoa du.

Denda berria irekita, 9 lanpostu sortu dira, eta langile horiek guztiak Langile Bezeroak dira. 1.330 orduko formakuntza bat egin dute bezeroei irtenbide egokiagoak eskaintzeko eta dendan lan egiten duten profesional taldeen autogestioa handitzeko.

Aurreztearen aldeko apustua egiten du denda horrek ere, eta EROSKI club-a da aurrezpen horren erakusgarririk behinena. Bezero Bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu; baita Travel Club programaren abantaila guztiak ere, zeinak Gipuzkoan 403.800 bazkide baino gehiago baititu.

Tokiko produktu freskoek garrantzi handia dute

“Zarautzen ireki dugun denda berri honek tokiko produktu ugari izango ditu. Erakunde gisa dugun nortasunaren ezaugarrietako bat da hori, baina ez hori bakarrik: gure bezeroentzat erakargarri garrantzitsua ere bada.  Gainera, gaur egungo beharrizanei erantzuteko, oraindik ere lanean dihardugu kostuen inflazioak elikaduraren arloan dituen ondorioak murrizteko”,  adierazi du Alberto Madariaga EROSKIko Supermerkatuen eta Prozesuen zuzendariak.

Nekazaritzako elikagaien arloan aritzen diren EAEko 160 ekoizle txikirekin elkarlanean aritzen da EROSKI, eta haien produktuek leku nabarmenak dituzte bere dendetako sail guztietan. EROSKIren politika komertzialak ahalik eta gehien indartzen ditu tokiko ekonomiak, inguruan aberastasuna sortzeko eta nekazaritza, ekonomia eta gizartea garatzen laguntzeko. Tokiko nekazaritza-ehuna oso dibertsifikatuta dago, eta EROSKIren ereduak ehun hori bultzatzen du, funtsezkoa baita sektoreak iraun dezan.

Produktu dietetikoek eta biologikoek ere toki berezia izango dute supermerkatu berrian, elikadurako joera berri guztiak biltzen dituzten guneak baititu. Gainera, atal horretan elikagai intolerantziak dituztenentzako (glutena, laktosa…) produktu ugari daude, eta baita gantz, azukre edo gatz gutxi hartu behar dutenentzako produktu egokiak ere.

Eraginkorragoa eta jasangarriagoa

Halaber, saltoki hau jasangarriagoa da ingurumenari dagokionez. Denda eredu berri horrek hobekuntzak dakartza klimatizazioan, hozte industrialean eta argiztapenean. Hala, egindako berrikuntzei esker, saltokiak ingurumenean duen eragina murriztuko da, eta bezeroentzat argi eta tenperatura erakargarriagoak eskainiko ditu. Besteak beste, hoztaile eraginkorragoak erabiltzen dira, gutxiago kutsatzen dutenak, hozte altzariak ixteko modua berritu da, eta LED argia erabiliko da saltokian. EROSKIren belaunaldi berriko dendak ekoefizienteagoak dira, eta eraginkortasun energetikoaren aldeko neurriak dituzte; hala, ohiko supermerkatu batek baino energia gutxiago kontsumitzen dute.

EROSKI EAEn

EROSKI tokiko 1.600 hornitzaile baino gehiagorekin lankidetzan aritzen da eta tokiko 8.400 produktu baino gehiago saltzen ditu dendetan. EROSKIk 417 saltoki ditu EAEko sare komertzialean: besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatua, eta baita gasolindegiak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk ere.

Compartir en: