EROSKI-K Venture Program atera du, sektoreko erronken inguruan soluzio berritzaileak eratzeko
Berrikuntza irekiaren eta ekintzailetza korporatiboaren aldeko apustua
Ekintzaile-ehunarekin lan egiteko era berriei helduko die
Programak modua ematen du soluzioak balioztatzeko EROSKIren taldearen ondoan
Demo Day bat dakar, eta horrekin startup-ek inbertsiogileen, instituzioen eta sektoreko enpresen feedbacka jaso ahalko dute
EROSKIk berrikuntza irekiaren alde apustu egin du, negozioak dakartzan erronkei soluziorik onenak aurkitzeko. Horretarako, EROSKI Venture Program abiarazi du, ekintzailetza korporatiboa martxan jartzeko modu berritzailea; horrek irtenbide berritzaileak kontzeptualizatu eta balioztatuko ditu, negozio-eredu berriak sortzeko metodologia disruptiboak aplikatuz.
Sektorean gaur egun dauden eta etorkizunean izango diren erronkak ikusita programa honek azalarazi nahi ditu soluzioak bilatzeko lanean ari diren startup-ak, ekintzaileak eta proiektuak; soluzio horiek bizkor eskalatzeko moduko teknologia berrietan oinarritu behar dira, eta osagarriak izan behar dute EROSKIren gaitasunekin, prozesuekin eta beste aktibo fisiko eta digitalizatuekin.
“EROSKI Venture Program sarbide eta hazkuntza gune bat da, zertarako eta ekintzaileek beren soluzioak atera, azeleratu eta eskala ditzaten, Europan kontsumo handiko ondasunen eta zerbitzuen txikizkako banatzaile kooperatiborik eta sektorean erreferente den talderik handienetako baten ondoan“, azaldu du EROSKIren Berrikuntza eta Garapen Digitaleko zuzendariak, David Sanchezek.
Metodologiari eta emaitzei begirako ikuspegia dela medio, programak aukera ematen du negozio-eredu berriak sortzen lan egiteko. Hala berean, ekintzaileari bere harreman sarea zabaltzen lagunduko dio, EROSKIren sarearen eta harreman maparen bitartez. Eta prozesuan lagun egingo dio, helburuen etengabeko monitorizazioa eta roadmap pertsonalizatu bat eginda. Horretaz gainera, programak Demo Day bat eskaintzen du; egun horretan, ekintzaileak bere soluzioak aurkeztu ahalko ditu, bai eta inbertsiogileen, instituzioen eta sektorean erreferente diren enpresen iritziak, iradokizunak eta irudipenak jaso ere.
Uztailaren erdialdera arte irekita dagoen deialdia
Programan parte hartzeko interesa duten ekintzaileek eta startup-ek uztailaren 17ra arte dute proposamenak web bitartez aurkezteko. Aurrez, uztailaren 4an aurkeztuko da programa, BAT Dorrean. Uztailaren 26an, hautatzen diren proiektuak ezagutaraziko dira.
“Programa horrek modua emango dio EROSKIri ekintzailetzaren munduan erreferente izateko. Aurreneko aldi honetan nahiz eta estatu mailako ikuspegia izango duen, asmoa da ondoren (proiektuak eta ekimenak garatuz bezala) nazioartera iristea. Horrela, ingurune dinamikoago eta aurreratuagoetara iritsiko da, ekintzailetzaz denaz bezainbatean, eta soluziorik onenak erakarriko ditu“, esan du David Sanchezek.
Compartir en: