• Frankizia erako denda berriak elikagai zerbitzu osoa emango die kontsumitzaileei fabrikatzaileen markekin, kalitatezko marka propio batekin eta freskoetan duen lidergoarekin

  • EROSKIk aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. Gauzak horrela, 250 inaugurazio baino gehiago izan dira joan deneko bost urtean

  • Kooperatibak eusten dio CEAJErekin duen lankidetza hitzarmenari, enpresaburu gazteen eta autonomoen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko

EROSKIk frankizia erako supermerkatu bat inauguratu du Calixto Diez kaleko 13.ean, Bilbon. EROSKI/City izenekoa da saltokia, eta bezeroari tokian tokiko produktuen aldeko apustu sendoa eskaini ez ezik sasoiko elikagai freskoak, osasungarriak eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko die eguneroko erosketetan. Saltokiak sei langile izango ditu

Supermerkatuak produktu sorta zabala izango du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 230 metro koadro pasa ditu. Horretaz gainera, elikagai freskoen eskaintza zabala edukiko du; bereziki, sasoian sasoiko tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute, produktu ekologikoen sorta zabalagoa izango baita. Saltokiak, era berean, ogiak eta opilak izango ditu, labe propioan egin berriak, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.

Hilero-hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere. 634.400 kontsumitzaile baino gehiago dira kooperatibako Bezero bazkideak, eta EROSKI Cluben abantailak eskuratzen ari dira dagoeneko Bizkaian.

65 frankizia inauguratu ditu 2021ean

EROSKIk 65 frankizia inauguratu ditu 2021ean. Guztira, 8 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, eta 306 lanpostu sorrarazi. Hedapen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatzeko ekimenaren bitartez, bultzada indartsua hartu du EROSKIren Zurekin eredu komertzialak, belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituenak.

Era berean, aurreko urteetako irekieren erritmoari eutsi dio, 250 inaugurazio baino gehiago egin baititu joan deneko bost urtean. Gauzak horrela, urte amaieran, frankizia erako 577 supermerkatu zituen, eta sarearen salmentak bikainak izan dira, %14ko hazkundea izan duelarik pandemiaren aurreko 2019ko salmentekin alderatuta. Hala, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante. 2022ko ekitaldian, EROSKIren asmoa da 75 frankizia inauguratzea.

Lankidetza hitzarmena

Kooperatibak lehengo lankidetza hitzarmenari eusten dio Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE), enpresari gazteen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko. Hitzarmen horren bitartez, ekintzailetzarekin duen konpromisoa indartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.

Compartir en: