• Udazkenean eta udaberrian egindako elkartasun kanpainetan, bezeroek elikagaiak eman dituzte dohaintzan, bai fisikoki eta bai ekonomikoki

  • Bildutakoari esker, Elikagaien Bankuek produktuak erosi ahalko dituzte urte osoan ehunka familia elikatzeko

  • EROSKIk 27 urte baino gehiago daramatza Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin (FESBAL) elkarlanean

EROSKIk eta haren bezeroek 1.000 tona jaki baino gehiago eman dizkiote Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioari (FESBAL). 2024an egindako elkartasun kanpainei esker lortu dute hori, EROSKIren sare komertzialeko 1.000 saltoki baino gehiagotan. Bilketa Handia esaten diote azaroan egiten dutenari, eta maiatzekoa, berriz, Udaberriko Bilketa izaten da. Horrek esan nahi du 4,6 milioi jatordu eskaini ahalko dizkietela 1.269 familiari urte osoan.

Bi kanpainak aurten egin dituzte, bi eratako dohaintza modalitaterekin: bai produktuen ekarpenak eta bai ekarpen ekonomikoak, ordainlekuetan egoki iritzitako zenbatekoan. Ekarpen horiek Elikagaien Bankuen esku geldituko dira, haiek gehien komeni zaizkien produktuak erosteko eta familia zaurgarriek urte osoan izango dituzten elikadura beharrizan oinarrizkoak betetzeko. Beti bezala, EROSKIk bere dohaintza gaineratu dio ekarpen osoari, zeina aurten 23 milioi euro pasatxokoa baita. Urtero egiten du dohaintza bat xede sozialetarako.

“Beste urtebetez, eskerrak eman nahi dizkiegu gure bezeroei erakutsitako eskuzabaltasunagatik eta behartsuenei adierazitako babesagatik. EROSKIk konpromisoa du gizartearekin, eta konpromiso horretan garrantzi berezia du jakiak eskuratzeko zailtasunak dituztenen aldeko elkartasunak. Horregatik, EROSKIk bere babesa eman nahi dio beste urtebetez Elikagaien Bankuek egiten duten lanari. Horretarako, ekarpen gehigarri bat egin dio bezeroek egindako guztizkoari”, baieztatu du EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendari Alejandro Martinez Berriochoak.

“Berriz ere eskerrak eman nahi ditugu EROSKIk eta FESBALek egiten duten lankidetzagatik, noiz eta familia askok zailtasunak dituzten honetan beren oinarrizko elikadura beharrak asetzeko. Kanpaina honi esker, gure lanarekin aurrera jarraitu ahal izango dugu, eta urte osoan behartsuenei produktuak banatu ahal izango dizkiegu elkarlanean jarduten dugun ongintza elkarteen bidez”, azaldu du Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioko presidentea D. Pedro Llorca Llinaresek.

Joan deneko 27 urtean Elikagaien Bankuarekin elkarlanean
EROSKI 1996an hasi zen Elikagaien Bankuekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta kontsumitzaileek proposatuta, behartsuen eta bazterkeria soziala jasateko arriskuan direnen kolektiboari laguntzeko elkartasunezko egitasmoak eskatzen zizkioten-eta kooperatibari. Hala, urte horretan bertan hasi ziren elikagaiak biltzeko kanpainak, EROSKIren saltokietan.
Gero, EROSKIk martxan jarri zuen elikagai ontziratuak emateko programa; kontsumitze-data gomendatua hurbil zeukaten produktuak ziren, baina ziurtasun osoz jateko modukoak, eta horren bidez, urtean 5.000 tona elikagai baino gehiago ematen ditu.
Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak EROSKIren lana aitortu izan du, eta Urrezko Galburuaren saria eman izan dio; hori da Federazioaren saririk handiena, eta sobran geratu diren jakiak elkartasunez banatzen dituzten elkarteei ematen die.

Compartir en: