EROSKIk eta Daiteke gizarte kontsultoriak hitzarmen bat sinatu dute genero indarkeriaren biktima izan direnei laneratzen laguntzeko. Hitzarmena izenpentzeko, bertan elkartu dira Daiteke-ko zuzendari Maite Arsuaga eta EROSKIren Berdintasun Behatokiko arduradun Marta Carazo.

Hitzarmenaren helburua da  ahaleginak batu eta bitartekaritza sustatzea, zertarako eta Gipuzkoak kolektibo zaurgarri hori gizarteratze soziolaboralean murgiltzen laguntzeko. Era berean, bi erakundeek sentsibilizazio sozialeko kanpainak eta mezuak zabalduko dituzte.

“Beti da plazera enpresa konprometituekin aritzea, ataka zailean diren guztiei osoki gizarteratzen laguntzeko. Enpleguan dago koxketako bat pertsona horiek guztiz gizarteratzeko

“EROSKIk gizarte bidezkoago eta solidarioago bat lortzen lagundu nahi du; konpromiso hori jasota dago gure balio korporatiboetan hastapenetatik. Hala, hitzarmen hau izenpetuta, beste pauso bat emango dugu genero indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko eta gure taldean integratzeko, ziur baikaude horrek lagunduko diela suspertzen eta etorkizuna eraikitzen“, azaldu du EROSKIren Berdintasunerako Behatokiko arduradunak.

Compartir en: