• Saltoki berriak elikagai freskoetan espezialista den gama bat eskaintzen du, eta tokiko produktuen alde egiten du

  • 500 metro koadrotik gorako salmenta aretoa eta 15 langile ditu

  • EROSKIk 160 janari saltoki ditu Bizkaian, eta, salmenta aretoen azalera guztiak batuta, 155.000 metro koadrotik gora egiten dute

EROSKIk supermerkatu bat ireki du gaur, Santutxuko Zabalbide kaleko 82.ean (Bilbon). Denda berriak EROSKI/City du izena, eta 500 metro koadrotik gorako salmenta aretoa du. Hamabost langile arituko dira, formakuntza jaso dutenak freskoen atalean espezializatzeko eta bezeroei arretarik onena eta erantzunak eskaintzeko.

Hilero-hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere, zeinak Bizkaian 642.600 bazkide baino gehiago baititu.

Tokian tokiko produktuek garrantzi handia

“Santutxun ireki dugun denda berri honek tokiko produktu ugari izango ditu. Ez bakarrik gure nortasuna erakunde gisa hori delako, baizik eta baita gure bezeroentzat erakargarri garrantzitsua delako ere”, esan du EROSKIk iparraldean dituen Supermerkatuen zuzendariak, Ismene Fulgenciok. EAEn nekazaritzako elikagaien arloko 300 ekoizle txiki ingururekin aritzen da EROSKI; alde horretatik, haien produktuek leku nabarmenduak dituzte bere dendetan, batez ere sasoian sasoiko frutek, berdurek eta barazkiek. EROSKIren politika komertzialak ahal den gehiena indartzen ditu tokiko ekonomiak, ingurunean aberastasuna sortzeko eta nekazaritzako elikagaiak, gizartea eta ekonomia garatzen laguntzeko. Eredu horrek oso dibertsifikatuta dagoen tokiko nekazaritza-ehuna bultzatzen du, zeina giltzarria baita sektorearen iraunkortasunerako.

Produktu dietetikoek eta biologikoek ere beren tokia dute supermerkatu berrian, elikagai joera berri guztiak biltzen dituzten guneak baititu. Gainera, atal horretan, produktu espezifiko sorta zabal bat dago, elikagai intolerantziak dituztenentzat (glutena, laktosa…) eta gantz, azukre eta gatz gutxi jan behar dutenentzat.

EROSKIk 160 janari saltoki ditu Bizkaian, eta, salmenta aretoen azalera guztiak batuta, 155.000 metro koadrotik gora egiten dute.

Eraginkorragoa eta iraunkorragoa

Era berean, ingurumen aldetik iraunkorragoa den saltokia da. Denda eredu berri horrek hobekuntzak dakartza klimatizazioan, hozte industrialaren sorkuntzan eta argiztapenean. Hala, berrikuntzetako batzuk baino ez dira gutxiago kutsatzen duten hozkailu eraginkorrak, hozte altzariak ixteko modua eta LED argiaren erabilera, zeinek modua ematen baitute saltokiak ingurumenean eragiten duen inpaktua gutxitzeko eta bezeroentzat argi eta tenperatura atseginagoak lortzeko. EROSKIren belaunaldi berriko dendak dagoeneko sare osoko %70 baino gehiago dira; ekoeraginkorragoak dira, eta energia aldetik zenbait neurri dakartzate %35 gutxiago ere murrizten dutenak ohiko supermerkatu baten energia kontsumoa.

Janari banatzaileetan lehena EAEn

Kooperatiba izaera duen lehen banatzailea da EROSKI, eta liderra EAEko elikagaien banaketan. Lurralde horretako 8.500 produktu inguru merkaturatzen ditu, eta 1.700 euskal hornitzailerekin lankidetzan dihardu, haiei 770 milioi eurotik gorako erosketa eginez urtero.

Euskal Autonomia Erkidegoan 417 saltoki ditu guztira, hala nola supermerkatu eta hipermerkatu propioak nahiz frankizia erakoak, cash & carry-ak, gasolindegiak, optikak eta Forum Sport dendak eta Dooers dendak, bai eta on line supermerkatua ere. EROSKI club-en fidelizazio programak milioi bat Bazkide Bezero inguru ditu autonomia erkidego honetan.

Compartir en: