• EROSKI 1.600 hornitzailerekin baino gehiagorekin aritzen da lanean erkidegoan, eta, haiei urteko erosketak egiteko, 775 milioi euro baino gehiago erabili zituen

  • EROSKIk lehen sektorearen iraunkortasunean laguntzen du, eta hitzarmenak ditu EAEko nekazaritzako elikagaien arloan diharduten elkarte ugarirekin

  • EROSKIren sare komertziala 417 saltokik osatzen dute erkidegoan

EROSKIk %7 igo zituen nekazaritzako tokiko elikagai ekoizle txikiei EAEn egiten dizkien erosketak iaz, eta 203 milioi euro ingurura iritsi zen. Kooperatibaren Zurekin eredu komertzialak sendo egiten du tokiko janarien alde, eta dibertsitate handiko ehun produktiboa bultzatzen du, giltzarrizkoa baita sektorearen iraunkortasunerako eta ekonomiarako, kulturarako eta paisaiarako berak diharduen inguruneetan.

EAEn nekazaritzako elikagaien arloko 275 ekoizle txikirekin aritzen da EROSKI; alde horretatik, haien produktuek leku nabarmenduak dituzte bere dendetan, batez ere sasoian sasoiko frutek, berdurek eta barazkiek.

Urtero indartzen dugu tokian tokiko ekoizleen aldeko apustua. Hori ikus daiteke, euskal ekoizleei egindako erosketak handituz doazelako. Hala, hurbileko produktuen eta sasoiko freskoen eskaintza zabala bihurtu da gure denden bereizgarri printzipalenetako bat. Gure tokiko hornitzaileekin lankidetza estu bat bilatzen dugu, luzera begirako hitzarmenak lortzeko eta hala eskualdeko nekazaritzaren eta sozioekonomiaren garapenean laguntzeko”, esan du EROSKIren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.

Lankidetza hitzarmenak

2022an, EAEko tokiko produktu hauen erosketetan izan ziren igoerarik handienak: jogurtetan %27 aurreko urtearekin alderatuta, esnean %14, arrautzetan %11 eta behikian %8.

 

EROSKIk iaz lankidetza hitzarmen bat sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin nekazaritzako elikagaien industria indartu eta garatzeko hiru lurraldeetan. Bi erakundeek elkarrekin sinatzen duten bigarren hitzarmena da 2013ko abendukoaz geroztik, eta haren bitartez bi proiektu berri abiatu ditu EROSKIk: tokiko ekoizleei lagun egiteko programa bat, ekoizpen iraunkorragoa lortzeko eta elikagaien kalitatea bermatzeko, eta EROSKI Azoka online plataforma, ekoizle txikienek beren produktuak bezeroen eskura jartzeko balioko duen gune digitala.

Gainera, iaztik, EROSKIk bere markako jogurt gama berria saltzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko esne freskoarekin egina. Euskal Gaztak proiektuaren alde ere apustu egiten du, zeinaren helburua baita Eusko Label ziurtagiria duten gazta tradizional autoktonoen aldaerak berreskuratzea. Urteak dira hitzarmena egin zuela Idiazabal jatorri izenarekin, elkarrekin sustatzeko eta garatzeko kalitatea bermatzen duen zigiluaren bitartez ardi latxaren eta Karrantzakoaren esnetik egindako gaztak.

Bestalde, Kantauriko antxoa eta hegaluzea Eusko Labelarekin merkaturatzeko apustua egin du HAZIrekin batera, zeinak iaztik marka propioarekin saltzen baitu EROSKI Natur izeneko produktu freskoetarako.

Gainera, kooperatiba lanean ari da 2019tik berrogeita hamar euskal ekoizlerekin Tokiko Barazkia Plana izeneko proiektu batean; horren helburua da, besteak beste, kooperatibak duen denda bakoitzaren inguru hurbilenean landatutako barazkiei leku gehiago eskaintzea eta landatzeari utzi zaion barietateak berreskuratzea.

EROSKIk badihardu beste lankidetza batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoko produktuak bultzatzeko; besteak beste: Bizkaiko Txakolina jatorri izeneko kontseilu erregulatzailearekin, Bizkaian txakolina sustatzeko; Euskal Sagardoa jatorri izenarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan eta hortik kanpo kalitate ziurtagiria duen eta bakarrik EAEko sagarrarekin eginda dagoen sagardoa saltzeko; eta Arabako Errioxako Upategien Elkartearekin, Arabako Errioxako ardoa garatu eta sustatzeko.

 

EROSKI Euskal Autonomia Erkidegoan

EROSKI hemengo 1.600 hornitzailerekin baino gehiagorekin aritzen da. Urtero 775 milioi euro baino gehiago erosten du erkidegoan, eta tokiko 8.400 produktu baino gehiago saltzen ditu dendetan.

EROSKIk 417 saltoki ditu EAEn; besteak beste, hipermerkatuak eta supermerkatuak, gasolindegiak, optikak eta Forum Sport eta Dooers dendak, baita online supermerkatua ere.

Kooperatibako langileak 9.200 baino gehiago dira autonomia erkidegoan. EROSKI Cluben fidelizazio programak, berriz, 1,2 milioi bezero-bazkide baino gehiago ditu autonomia erkidego honetan.

Compartir en: