EROSKI-k 31 milioi euro ordaindu dizkie interesetan mendeko ekarpen eta obligazioetan inbertitu dutenei
2002tik, urteko 485 milioi eurotik gora ordaindu ditu interesetan

Gaur, urtarrilak 31, ordainduko zaie Mendeko Finantza Ekarpenen jabeei, eta otsailaren 1ean, berriz, Mendeko Obligazioen jabeei
2002an MFEetan inbertitu zuenak bere inbertsioaren %102,6 jaso du interesetan, eta %111,7, Mendeko Obligazioekin trukatu bazuen
Aurtengo urteko interesak %5,535ean gelditu dira finkatuta 2002an eta 2004an jaulkitako MFEetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %5,035ean 2007ko jaulkipenerako
EROSKIk, gaur, urtarrilak 31, abonatuko ditu Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %6,553ko interes tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako, eta %6,053tan 2007korako. Otsailak 1ean, era berean, EROSKIk Mendeko Obligazioen urteko interesak abonatuko ditu, %6,553ko tasan. Guztira, 31 milioi euro abonatuko dizkie EROSKIk interesetan inbertsio tituluak dituztenei.
EROSKIk MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 485 milioi euro guztira. MFEak eta Mendeko Obligazioak ordaintzeko, zeina ez baita kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.
Abonu horren bitartez, MFEa 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %102,6 jaso du interesetan, eta %111,7 iraungitzen diren Mendeko Obligazioen trukea egin bazuen 2016an. MFEen 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %90,2 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen, %99,2; eta 2007ko batek bere inbertsioaren %64,4 jaso du, edo %72,5 trukea egin bazuen.
2025. urterako, interes tasa %5,535ean geldituko da (%2,535+ %3ko diferentziala) MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %5,035an (%2,535 + %2,5eko diferentziala) 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.
Compartir en: