EROSKI eta haren bezeroek 86.000 rueo bideratu dituzte Libiako uholdeek eta Marokoko lurrikarak kalte egindakoei laguntzeko
Beste elkartasun keinu bat

EROSKIk dirua biltzeko kanpaina bat egin du bere dendetan, kaltetutako herritarren oinarrizko beharrak asetzen laguntzeko
EROSKIk eta bezeroek emandako guztia Gurutze Gorriak bideratuko die kaltetuei
EROSKIk, bezeroek emandakoaz gain, ekarpen gehigarri bat egin du
EROSKIk eta haren bezeroek 86.000 euro bildu dituzte dendetan egindako kanpainari esker, Libiako uholdeek eta Marokoko lurrikarak kalte egin dien herritarrei laguntzeko. Bezeroek borondatezko dohaintza bat egin dute ordainlekuetatik igarotzean nahi izan duten kopurua emanda.
Bezeroek dendetan emandakoari esker bildutakoaz gain, EROSKIk ekarpen gehigarri bat egin du; hala, urtero gizarteko kausen alde ematen dituen 10 milioi euroei batu die kopuru hori.
EROSKIk eta bezeroek emandako guztia Gurutze Gorriaren bidez emango zaie behar dutenei. Gurutze Gorria kaltetutako herritarren beharrei erantzuten ari da, nazioarteko eta bertako gainerako erakundeekin batera, eta Libiako eta Marokoko agintariekin elkarlanean dihardu, haiek ere urgentziaz ari baitira lanean.
“Kontsumitzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu deialdiari eman dioten erantzunagatik. Horrelako ekintzak garrantzitsuak dira premia handiena dagoen lekuetara ahalik eta lasterren iristeko”, adierazi du Alejandro Martínez Berriochoa EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.
“Berriz ere eskerrak eman beharrean gara EROSKIk eta haren bezeroek eman duten erantzunagatik, beste behin ere elkartasuna eta konpromisoa erakutsi baitute larrialdirik gogorrenak pairatzen ari diren herritarrei laguntzeko, oraingoan Libiako eta Marokoko herritarrei. Horrelako ekintzen laguntzari esker, Gurutze Gorria gogor ari da lanean kaltetutako eskualdeetan, hasieratik egin dugun bezala“, esan du Jaime Gregorik, Espainiako Gurutze Gorriko Funtsen, Enpresekiko Aliantzen eta Erantzukizun Sozialen zuzendariak.
EROSKIk, bezeroekin batera, eta EROSKI Fundazioak milioi erdi euro baino gehiagoko dohaintzak egin dituzte natur hondamendiek eta beste kausa humanitarioek kalte egin dien herritarrei laguntzeko aktibatu diren azken elkartasun kanpainetan: hala nola Haitirako (2010ean eta 2016an), Lorca – Murtziararako (2011n), Filipinetarako (2013an), Nepalerako (2015ean), Siriarako (2015ean), Malllorcarako (2018an), Palmarako (2020an) eta Ukrainarako (2022an). Siriako eta Turkiako lurrikarek kalte egin zien herritarrentzat izan zen azkena, aurten.
Compartir en: