Nor gara
Esperientzia kooperatiboa
MONDRAGON Korporazioaren kide da EROSKI. Kooperatiba-elkarte hori Espainiako enpresa-talde nagusienetako bat da gaur egun, eta ekoizpen-sektore desberdinetako kooperatiben arteko lankidetzatik sortu zen.

70.000 langile baino gehiago, 11.000 milioi eurotik gorako irabaziak eta 92 kooperatiba izanik, kooperatiba-jardunaren erreferentzia nagusietako da mundu osoan. Industrian, finantzetan eta banaketan aritzen da, eta, horrez gain, ezagutzaren eta hezkuntzaren eremuetan ekimen garrantzitsuak garatzen ditu.
Haren bilakaeraren ezaugarri bereizgarrienak dira jarduerak nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duela eta berrikuntza lehenesten duela. MONDRAGONek ia 10.000 pertsona ditu kanpoan lanean, filial produktiboak eta ordezkaritza korporatiboak ditu 41 herrialdetan eta salmentak 132 herrialdetan baino gehiagotan. Jarrera berritzailea du, eta 5 zentro teknologikok eta I+Gko 7 unitatek osatutako sare baten bidez bideratzen da.
MONDRAGON Korporazioa enpresa-proiektu lehiakorra eta arrakastatsua da, eta haren 60 urtetik gorako ibilbidean zehar lankidetzaren erreferente bihurtu da mundu osoan. Era berean, MONDRAGON Korporazioak islatzen duen ereduan pertsonak dira enpresaren protagonistak, eta konpromisoa, gizarte-erantzukizuna, partaidetza eta gardentasuna dira baliozko DNA kooperatiboaren funtsa, kontsumitzailearentzat zein erkidegoarentzat. Jarduera honen parte handi bat EROSKI Fundazioaren bidez gauzatzen dugu.
*MODRAGON Corporationen 2023ko memoriatik lortutako datuak.