Gure zuzendari komertzial Beatriz Santosek gure 2026ra arteko ikuspegi estrategikoaren berrikuntzarik funtsezkoenak aurkeztu zituen. Hala, azaldu zuen apustu sendoa egiten dugula familiek aurreztu dezaten. ‘Beti Prezio Ona’ izateko konpromisoa berrituta, ahaleginak egiten ari gara prezio lehiakorrak eskaintzeko, gure lehiakideen prezio berdinak edo txikiagoak ezarriz eguneroko milaka produktutan. Ikuspegi horren osagarri, bertako produktu freskoen alde egiten dugu apustu, elikadura osasungarria bermatzeko. Plan berriaren funtsezko beste ildo bat produktu sorta eraginkorra izatea da, arreta berezia jarriz kontsumitzaileen beharretan. Horretarako, produktu eta marka ugari eskaintzen dizkiegu kontsumitzaileei, aukeratu ahal izan dezaten.

“Beti Prezio Ona’ izateko konpromisoa berrituta, ahaleginak egiten ari gara prezio lehiakorrak eskaintzeko, gure lehiakideen preizo berdinak edo txikiagoak ezarriz eguneroko milaka produktutan”.

Gainera, Santosek aurreratu zuen datozen hiru urteetan 150 denda berri baino gehiago sartuko direla gure sare komertzialean. Espainiako iparraldean liderrak izaten jarraitu nahi dugu, eta gure presentzia beste eskualde batzuetara zabaldu gure frankizien sarearen bidez.

Gure estrategiaren beste ezinbesteko osagai baten berri ere eman zuen Beatriz Santosek: 100 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo dugu eraldaketa teknologikorako programa batean. Adimen artifiziala eta robotizazioa txertatuko ditugu, erabakitzeko ahalmena eta laneko eraginkortasuna hobetzeko.