Bezeroak erabaki komertzial guztien erdigunean jartzea da EROSKI 3C plataformaren helburua 2018an. Lankidetza tresna berritzaile bat da zuekin, gure hornitzaile zareten horiekin, eta, hala, jauzi bat eman nahi dugu gure eskaintza komertziala lehiakorragoa izateko; helburua da irtenbide berriak garatzea bezeroarentzat haren kontsumo ereduei buruzko informaziotik abiatuta.

“Plataforma horren bitartez, gure salmenten datuak erakusten dizkizuegu, zertarako, eta tresna berri honekin analizatuta, ekintza zehatzak eta bezeroen soslaien araberako estrategiak elkarrekin diseinatzeko”.

Datu bolumen handi bat du plataformak oinarrian; kontsumitzaile jendearen gustuak, ohiturak, beharrak eta eskariak biltzen ditu, eta asmoa da azken belaunaldiko kudeaketa ereduekin eskaintza komertzial hobea egitea. Liquid Data izenekoan oinarritzen da IRIk garatutako teknologia, eta, horri esker, kontsumitzailearen esperientzia hobetuko duten erabaki partekatuak har ditzakegu giltzarrizkoak diren alorretan; besteak beste, sortaren zabalera, aukera askatasuna, sustapena, prezioa eta produktu berrien garapena. Plataforma horren bitartez, gure salmenten datuak erakusten dizkizuegu, zertarako, eta, tresna berri honekin analizatuta, ekintza zehatzak eta bezeroen soslaien araberako estrategiak elkarrekin diseinatzeko.

“Laguntza handia da produktuak merkaturatzen ditugunerako; izan ere, modua ematen digu kanpaina xede jende oso ongi zehaztuei egokitzeko, gure datu baseko erosketen jarraibideetan oinarrituta”.

Eredugarria izan da esperientzia hori Angulas Aguinaga gure hornitzailearen kasuan; lankidetza muturreraino eramanda, tresna bera hobetzeko balio duten ekarpenak atera baititugu elkarrekin. EROSKI 3C tresna giltzarrizkoa suertatu da, egindako sustapen jardueraren itzulerak maximizatzeko, nola eta oreka on bat gordeta publiko osoarentzako nahiz zatika egindako eskaintzen inbertsioetan, zeina kontsumitzaile soslai eta une oso jakinetara bideratua baitago. Era berean, laguntza handia izan da hori produktuak merkaturatzeko; esaterako, Aguinamar; izan ere, modua eman digu kanpaina xede jende oso ongi zehaztuei egokitzeko, gure datu baseko erosketen jarraibideetan oinarrituta. 250.000 bezerorengan eragin dugu soslai zehaztuekin, eta gorako salmenta tasak %3,5etik %10era igo dira.

“Gure esperientzia oso atsegingarria suertatu da. Oraingoz, lau ekintza egin ditugu; besteak beste, galdutako bezeroak atzematea eta bezero berriak egitea. Balorazioa oso baikorra da; izan ere, lankidetza erabatekoa izan da EROSKIrekin, eta emaitzetan ikusten da salmentek gora egin dutela EROSKIren dendetan, plataformak emandako datuetan oinarrituriko sustapen ekintzei esker”, azaldu du Angulas Aguinagako zuzendari komertzialak, Raquel Aizpuruak.