Kontsumitzaileek ikusten dute EROSKIk erraztasuna ematen diela inguru hurbileko produktuak erosteko, eta inplikatuta dagoela tokian tokiko aberastasuna sustatzearekin. 2019ko lehen seihilekoan azterketa zorrotz bat egin dugu kontsumitzaileek marka nola hautematen duten jakiteko eta haien premietara hobeto egokitzeko, eta huraxe izan da azterketako ondorio nagusietako bat.

“Datuek azken urteetako joera positiboa berretsi dute, eta EROSKI marka toki onean dago kokatuta tokian tokiko produktu osasungarri eta iraunkorrei dagokienez”.

Datuek azken urteetako joera positiboa berretsi dute, eta EROSKI marka toki onean dago kokatuta tokian tokiko produktu osasungarri eta iraunkorrei dagokienez. Kontsumitzaileek ikusten dute ahalegina egiten dugula marka propioko produktuen nutrizio kalitatea hobetzeko; gure markako produktuekin elikadura osasungarri, osatu eta orekatu bat egin ahal dutela irizten diote, eta, gainera, ingurumenaz kezkatzen garela. Bestalde, osasunari eta ingurumenari buruz kanal askotarikoen bidez ematen dugun informazioagatik ere estimatzen dute gure ahalegina, dela etiketak, dela aldizkariak, dela webgunea.

“Kontsumitzaileek ikusten dute ahalegina egiten dugula marka propioko produktuen nutrizio kalitatea hobetzeko; gainera, gure markako produktuekin elikadura osasungarri, osatu eta orekatu bat egin ahal dutela irizten diote, eta gure dendetan produktu aukera zabala dagoela”.

Markak eta kontsumitzaileak elkarrekin duten loturak ere hobekuntza handia izan du, gure bezeroa leialagoa baitzaio markari. Gure denda sarean egiten duten erosketaren esperientziari dagokionez, haien balorazioa baikorra da. Estimatzen dituzten alderdien artean daude langileen ezagutza, adeitasuna eta profesionaltasuna, erosketa erraz eta laster egiteko ematen duten zerbitzua, denden txukuntasuna eta garbitasuna, bai eta ordainlekuan nahiz mostradoreetan zain denbora gutxi egon behar izatea ere. Hobetu egin da, halaber, kontsumitzaileek gure markako produktuez duten iritzia eta batez ere gure dendetan dagoen produktu aukeraz dutena.