EROSKIk SISTERS proiektuan hartzen du parte, Horizon 2020ren esparruan EBk finantzatua dagoena. SISTERSen helburua da Europako elikagaien murrizketa eta alferreko galera gutxitzea, elikagaien balio-katearen etapa nagusietan, balio-katearen kate-maila bakoitzera zuzendutako berrikuntzen bidez: ekoizle primarioentzat, zuzeneko salmentak eta kate laburrekoak (nekazariak) bultzatzeko tresna berriak; prozesatzaile eta txikizkarientzat, ontziratzeko berrikuntza teknologiko berriak; eta, txikizkarientzat eta kontsumitzaileentzat, elikagaiak murrizteari eta alferrik galtzeari buruzko sentsibilizazio-kanpainak.

Europako Batzordearen laguntzaz, SISTERS EBko gako-proiektu bat izango da, problemari era integralean ekingo diona; aztertu diren kasuetan, elikagaien murriztea eta alferrik galtzea % 27,4 gutxitu da, eta, CO2-ren isurpenak, % 20 inguruan. Proiektuaren barruan, EROSKI lan-multzo baten burua da, SISTERSen berrikuntzek merkaturatze-fasean eragin dezaketen inpaktuari buruz. Horretarako, ontzi eta enbalaje berritzaileen abantailak erakusten ditu, handizkariek eta txikizkariek onar ditzaten; gainera, jardunbide egokien jarraibideak sortzen ditu, bai eta bikaintasun-zigilu bat ere handizkari zein txikizkarientzat.

Proiektua 2021eko azaroan hasi zen, 4 urte iraungo du eta Europako 8 herrialdetako 18 kide ditu: AITIIP Centro Tecnológico (Es) proiektuaren koordinatzailea, Agence BM-services (FR), Riberebro Integral S.A. (ES), PROEXPORT (ES), Munster Technological University (IE), Rebus Labs AG (CH), CARBIOLICE (FR), BIO-MI d.o.o (HR), ITC Packaging s.l. (ES), KTH Royal Institute of Technology (SE), Natureplast SAS (FR), EROSKI (ES), Fondazione Edmund Mach (IT), Laboratori Archa s.r.l. (IT), Enco Consulting s.r.l. (IT), INNOVARUM (ES), Safe Food Advocacy Europe A.S.B.L. (BE) eta GAIA BioMaterials (SE).

Jarraitu proiektuaren komunikabide sozialen kanalei: TwitterFacebookInstagramLinkedIn