PROTEFUNGI
- Regional
- Consumo saludable
Onddo-jatorriko aurrez prestatutako plater proteiko sorta baten garapena.
Herrialde garatuetan, animalia-jatorriko proteinaren per capita kontsumoa handiagoa da nutrizioaren ikuspegitik behar ditugun kantitateak baino. Horrek ondorio garrantzitsuak eragiten ditu ingurumen-inpaktuari dagokionez.
Inpaktu negatibo horiek murrizte aldera, beharrezkoa da dietan jatorrizko proteina-iturriak birrorekatzea, eta, horretarako, landare-proteinek animalia-jatorrikoak ordezkatzea lortu beharra dago.
PROTEFUNGI proiektuaren helburua da onddo-ekoizpenetik abiatuta proteina-eduki handiko landare-jatorriko produktu berriak ikertzea eta garatzea. Proiektuaren helburua da produktu berriak garatzea, animalia-jatorriko haragiarekin alderatuta osasungarriagoak eta sozialki eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoak.
Horregatik, elikakatearen maila guztiak biltzen dituen proiektua da PROTEFUNGI: oinarrizko ikerkuntzafren bidez lehengaiak ekoiztea (INNOMY), merkaturatzea (EROSKI) eta ekoizpen industriala (AUZOLAN). Bestalde, nabarmendu behar da proiektuan Leartiker ere arituko dela —Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) eragilea—.