Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren laguntza duen “Eraldaketa Digitalaren Sustapena Gizarte Ekonomian (Sustapen-IKT-soziala)” proiektuaren helburua da 11 kooperatibako elkarte baten eraldaketa digitala eta modernizazioa sustatzea, teknologiako eta prestakuntzako elkarlan erkidetuaren bidez. Horren bidez lortu nahi da IKTen arloko garapenen bidez bakoitzaren ahalmen indibiduala areagotzea eta masa kritikorik ezaren nahiz kooperatiben isolamenduaren ondorioz garatu gabe geratu diren kudeaketa eta prozesu-esparruak digitalizatzea.

“Sustapen-IKT-soziala” proiektuak gizarte- eta lankidetza-profil nabarmena du. Proiektuaren helburu eta ezaugarri hauetan ikus daiteke hori:

  • Proiektuan parte hartzen duten enpresen arteko lankidetza eta elkarlana.
  • Eraldaketa digitala. Elkarlan-ibilbide erkidetu baten bidez, digitalizazioa txertatuta duten lankidetza-negozioak, prozesuak eta lanpostuak dituen errealitate baterantz jo nahi dugu.
  • Digitalizazioari ez heltzearen ondorioz garatu gabe geratu diren kudeaketa-esparruei eta prozesuei ekitea. Arlo horretan, honako hau planteatzen du “Sustapen-IKT-soziala” proiektuak:
    • Erosteko ahalmenak batzea, merkatu globaleko erosketa-jardueretan kooperatibak lehiakorrak izan daitezen.
    • Horretarako, besteak beste, proiektuan aurreikusitako IKTen arloko aplikazioak elkarrekin esperimentatzea bultzatuko da. Horrek ahalbidetuko du aplikazio horiek, partekatzeaz gain, kasu espezifiko batzuetan era erkidetuan erabiltzea.
    • Proiektuan aurreikusitako IKT aplikazioen praktika onenen ikaskuntza, trebakuntza eta hedapena partekatzea, honako hauen artean:
      • Elkartean parte hartzen duten kooperatibak.
      • Antzeko aplikazioak inplementatu nahi dituzten kooperatibak.
      • Gizarte-ekonomiako beste erakunde batzuekin informazioa eta jakintza partekatzea.
  • Elkarteko kooperatiben lankidetza bidezko berrikuntza sustatzea, lehiakortasunaren eta garapen ekonomiko eta sozialerako aukera berrien katalizatzaile izan dadin.
  • Etorkizuna duten negozioak bultzatzea, balio erantsi eta errentagarritasun iraunkor handiagoko jardueretarantz eboluzionatzeko, eta, horretarako, soluzio digital berritzaileak bilatzea, elkartean parte hartzen duten kooperatibak modernizatzea ahalbidetzeko.
  • Gizarte-ekonomia adimenduna garatzea, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomiaren garapenean oinarritua.
  • Elkarteko kooperatiben eskaintza gehiago dibertsifikatzea lehiakideekiko, eta markaren irudia eta nabaritasuna handitzea, prestigio teknologikoa ematen duten funtzionaltasun aurreratuen bidez.
  • Eraldaketa soziala eta gure ingurunearen garapen solidario eta jasangarriarekiko konpromisoa bultzatzea.
  • Integratzailea: “lehiakortasun inklusiboa” sustatuz, enplegu-maila handiko ekonomia bat sustatzea, gizarte- eta lurralde-kohesioa dituena.

BERRIKUNTZA FUNTZIONAL GARRANTZITSUENAK.

“Sustapen-IKT-soziala” proiektuak berrikuntza teknologiko garrantzitsu hauek dakartza:

  • “Sustapen-IKT-soziala” proiektuak digitalizazio adimenduneko ibilbide-orri propio eta espezifiko bat planteatzen du kooperatiben elkartearentzat. Haren helburua da, teknologiak eta zerbitzu digitalak integratzearen emaitza gisa, berrikuntza- eta aldaketa-prozesu bat sortzea antolaketan, eta, ondorioz, esparru estrategikoko balio horizontaleko sareak sortzea. Horretarako, digitalizazioaren ibilbide-orria kooperatiben elkarteak garatuko du, bere digitalizazio-ibilbide propioari jarraituz 
  • “Sustapen-IKT-soziala” proiektuari esker, kooperatiben elkarteak 4.0 Industriarako digitalizazio adimenduneko estrategia bat ezarriko du. Hain zuzen, “Sustapen-IKT-soziala” proiektua garatzeko, Lean Manufacturing + 4.0 Digitalizazioa paradigma hibridoa hartuko da oinarritzat. Horren arabera, berrikuntza- eta aldaketa-prozesu bat egingo da erakundean, teknologien eta zerbitzu digitalen integraziotik eratorria, helburu hauekin: malgutasuna areagotzea, eskaeraren araberako ekoizpena inplementatzea, eta kooperatiben elkartearen manufaktura-esparrurako informazio-teknologien euskarri aurreratua ematea.
  • “Sustapen-IKT-soziala” proiektua enpresak eraldatzeko planteamendu berritzailea dakar, kudeaketa-prozesuak optimizatuz eta gure enpresaren esparru guztietan euskarri digital intentsiboak ezarriz.
  • Kooperatiben elkartearen kudeaketa-, ekoizpen- eta logistika-sistemetan dauden sistema heterogeneoak elkarrekin teknologikoki eta funtzionalki integratzeko erronkari erantzuten dio “Sustapen-IKT-soziala” proiektuak: datuak horizontalki integratzea nahiz integrazio bertikalaren bidez datuak hasieratik amaierara integratzea ahalbidetuko du. Kasu espezifiko batzuetan, integrazioaren arloko aurrerapen horiek Big Data Industrialaren eremura hedatuko dira.

Proiektua KREAN S. Coop.-ek gidatzen du eta honako hauen laguntza du: ABANTAIL S. Koop, SARETEKNIKA S. Koop, LORAMENDI S. Koop, OSATU – BEXEN CARDIO S. Koop, AUZO LAGUN S. Koop, EROSKI S. Koop, MCCGRAPHICS S. Koop, UROLA S. Koop., MONDRAGÓN LINGUA – ALECOP S. Koop, ALECOP S. Koop eta ECENARRO S.KOOP.