ELIKA-PEF proiektua 2019ko martxoan amaitu zen, eta espero ziren emaitzak izan zituen. Proiektuaren emaitza nagusia da tresna aurreratu bat garatu dela elikagaien hornitzaileen ingurumen-informazioa errazago biltzeko, eta, orobat, informazio hori kudeatzeko, produktuaren ingurumen-aztarna (HAP) kalkulatze aldera.

EROSKI buru duen proiektu honetan, arloan erreferenteak diren AZTI eta INGENET erakundeek parte hartu dute. Horrez gain, EAEko bi enpresa txikik parte hartu dute proiektuan, hain zuzen, botilaratutako uraren sektoreko BALENZATEGUI eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko ERREKALDE enpresek. Tresna baliozkotu, eta ingurumen-inbentarioari buruzko informazioa eman dute, ALZOLA uraren eta HIRUZTA txakolinaren HAPa kalkulatzeko, hurrenez hurren.

ALZOLAren eta HIRUZTAren ingurumen-aztarnak ere proiektuaren emaitzen parte dira. Gainera, proiektuak botilaratutako uraren eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreetan eskuragarri dauden teknikarik onenen gida bat jasotzen du. Horrenbestez, aurrera egin nahi da EAEko elikaduraren sektorean, batez ere enpresa txiki eta ertainei arreta emanez, produkzio-eredu jasangarriagoa eta ingurumen-arloko komunikazio gardenagoa lortzeko. Bestalde, proiektuaren barruan, inkestak egin eta aurrez aurreko topaketak izan dira kontsumitzaileekin. Ingurumen-arloko etiketei buruz dagoen ezagutza-maila ebaluatu da, eta produktuaren ingurumen-aztarnei buruzko komunikazio-eredu bat baliozkotu da, ingurumen-arloko informazioa argi eta garbi aurkeztu ahal izateko, eta, horrela, kontsumo arduratsua sustatzeko.

https://ecoinnovacion.ihobe.eus/proyectos/huella-ambiental-de-productos-alimentarios-en-la-capv-elikapef