EKOPACK – Gaztandegi jasangarriak Gipuzkoan
- Regional
- Envase
EKOPACK GAZTA proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatzen duen Etorkizuna Eraikiz – Misioak 2023 programaren “Elikadura-katea eraginkorra eta zirkularra izatea” arlo tematikoaren barruan kokatzen da. EKOPACK GAZTA proiektuaren helburua da aurre egitea ontzi ez-birziklagarriek elikagaien industrian eragiten dituzten ingurumen-arazoei, eta, horretarako, tokiko ekoizpen jasangarrian eta Gipuzkoako artzain-gazten kontsumo arduratsuan zentratzen da. Hori lortzeko, sektore anitzeko lankidetza-proiektu bat egingo da, elikakateko eragile guztiak inplikatzen dituena, hau da, artisau-gaztandegi txikiak, ARTZAI GAZTA elkartea, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deitura Babestuaren Kontseilu Arautzailea eta EROSKI. Elikakateko eragileen arteko lankidetzak bermatuko du gaztaren ekoizpeneko eta kontsumoko kate efiziente eta jasangarria garatzen dela Gipuzkoan. Lankidetza horrek ekoizleen, prozesatzaileen, banatzaileen eta kontsumitzaileen parte-hartze aktiboa eta koordinatua eskatzen du, elkarrekin lan eginez gazta-industriak eta Gipuzkoako gizarteak aurrez aurre dituzten erronkei aurre egiteko.
Helburua gaztandegi txikietan ontzi biodegradagarriak ezartzea da, ingurumen-inpaktua murrizteko eta gizartean ekoizpen-praktika arduratsuak sustatzeko. Gainera, ekimen honen bidez, kontsumitzaileak kontzientziatu nahi dira ingurumena errespetatzen duten tokiko produktuak aukeratzearen garrantziaz; esaterako, gure gaztandegietan ekoitzitako gaztak. Praktika jasangarriago horien bidez, gaztandegiek onurak jasoko dituzte ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari dagokienez, eta, beraz, ingurumena babesteko eta Gipuzkoako lurraldean elikadura-sistema jasangarriago bat sustatzeko ahalegin kolektiboan lagundu ahal izango dute.