Proteina ugariko postre beganoen DELIFUNGUS proiektua EROSKI, AUSOLAN eta INNOMYren arteko lankidetza estrategikoz eratu da, elikaduran, jasangarritasunean eta berrikuntza teknologikoan bildutako esperientzia uztartuz, merkatuko eskaera berriei erantzuteko. Ahalegin bateratu horretan, plant-based produktu-sorta berri bat garatzea da asmoa, osasungarriak, jasangarriak eta egungo kontsumo-joeretara egokituak egongo direnak.

Indarrak batu ditugu, berritzeko

  • EROSKIk, elikadura arloan banatzaile liderra den heinean, azken kontsumitzaileari eta merkatuko joerei buruzko ezagutza dakar, garapen ahalegina zaporean, kalitatean eta iraunkortasunean bezeroek espero dutena asebetetzeko produktuetara bideratuta.
  • AUSOLANek, elikadura eta industria-ekoizpen arloetako zerbitzuetan daukan esperientziarekin, garatutako prozesuen mailakatze-igoera bideratzen du, prototipoak merkaturatzeko produktu bideragarri bihur daitezkeela ziurtatuz.
  • INNOMYk gidatzen ditu, elikadura-berrikuntzan eta mizelioaren teknologian aditua izanik, bai proteina alternatiboak txertatzea eta bai produktuen nutrizio- eta funtzio-profila optimizatzen duten formulazio berritzaileak sortzea.

Proteina ugariko postre beganoak sortzea da helburu nagusia, goxoak, orekatuak eta eskuragarriak izango direnak. Produktu horiek aukera osasungarri eta iraunkorragoetan interesa duten kontsumitzaileentzat diseinatuta daude, nutrizio-balio handia eskainiz, kontu handiz hautatutako osagaiekin eta ingurumena errespetatzen duten ekoizpen-prozesuekin eginda.

Jasangarria izatea proiektu honen funtsezko zutabea da. Osagaiak hautatzetik hasi eta prozesu industrialak optimizatzeraino, erabaki bakoitza ingurumen-inpaktua minimizatzeko asmoz hartu izan da. Planeta errespetatzen duten produktuak aukeratzeko kontsumitzaileek gero eta kezka handiagoa dutenez, horrekin bat datorren ikuspegia da.

EROSKIk, AUSOLANek eta INNOMYk batera egindako ahaleginaren helburua, merkatuaren egungo eskaerei erantzutea ez ezik, elikagaien industria arduratsuagoa eta berritzaileagoa garatzen laguntzea da. Proiektu honen emaitzek bidea urratuko dute zaporea, osasuna eta iraunkortasuna uztartzen dituzten produktu beganoen belaunaldi berri baterako.