Prentsa-aretoa

Berri guztietara itzuli

EROSKI-k kanpaina bat abiatu du Venezuelako lurrikarak pairatu dituztenei laguntzeko

  • EROSKIk dei egiten die bezeroei elkartasuna erakusteko, ordainlekutik pasatzean borondatea emanez kalteak jasandako herritarren oinarrizko beharrak estaltzen lagundu dezaten.
  • Horretaz gainera, ekarpen gehigarri bat egingo dio diru bilketari.
  • Gurutze Gorriak bideratuko du larrialdiari erantzuteko EROSKIk eta bezeroek dohaintzan emandako guztia.

EROSKIk larrialdiko elkartasun kanpaina bat aktibatu du, Venezuelan izan diren lurrikara suntsitzaileak jotakoei laguntzeko. Nahi duenak borondatezko dohaintza bat egin dezake, nahi duen kopuruan, EROSKIren saltokietako edozein ordainlekutatik igarotzean.

Erregistratutako bi lurrikara indartsuak herrialdearen iparraldean izan dira, eta hondatu egin dituzte etxeak, funtsezko azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak; hala, guztiz zaugarri gelditu dira milaka lagun. Oraintxe bertan, erasandako jendea bilatzea eta erreskatatzea da lehentasuna, eta, horrekin batera, ostatua, osasun arreta, ura, oinarrizko artikuluak eta laguntza psikosoziala ematea.

Aurreko elkartasun kanpainetan bezala, kontsumitzaileei esker dendetan bildutakoaz gainera, EROSKIk ekarpen gehigarri bat egingo du. Dohaintzen guztizkoa Gurutze Gorriak bideratuko du, zeina dagoeneko Venezuelako Gurutze Gorriarekin ari baita lanean erasandako jendearen behar premiatsuenei erantzuteko.

EROSKIk, bezeroekin eta EROSKI Fundazioarekin batera, milioi erdi eurotik gorako dohaintzak egin izan ditu azkenaldian aktibatutako elkartasun kanpainetan, eta horiekin hondamendi naturalek eta beste giza larrialdi batzuek jotakoei lagundu die; horien artean, DANA, autonomia erkidego bat baino gehiago jo zituena (2024ko urria), Marokoko eta Libiako uholdeak (2023), Turkiako eta Siriako lurrikarak (2023), Ukrainako krisia (2022), La Palma (2020), Mallorca (2018), Siria (2015), Nepal (2015), Filipinak (2013), Lorca-Murtzia (2011) eta Haiti (2010 eta 2016).