Lanabes bat garatu dugu eskariak hobetzeko eta horniketa eraginkor eta iraunkor bat lortzeko
Operazioen eraginkortasuna etengabe hobetzeko ildoan, hilabete honetan, lanabes berria ezarri dugu, modua ematen diguna gure plataformak modu eraginkorragoan hornitzeko, baita CAPRABO banaketa plataformaren instalazio berriak ere Prat de Llobregaten; hala, hobekuntza dakar bai guretzat eta bai gure hornitzaileentzat.
Aplikazio berri bat da eskari optimoak automatikoki eta maiztasun jakin batez kalkulatzen dituena eta produktuak eskatzeko orduan eskariaren gorabeheretara egokitzen dena. Horretarako, eskaria kalkulatzen du ez bakarrik produktuaren kontsumoa aurreikusiz, baizik eta baita iraupena aintzat hartuz ere. Irizpide horien arabera, palet osoak edo geruza hartzea lehenesten da kutxen formatuaren aldean.
“Aplikazio berriak kostuak arintzen ditu, fabrikatzaileei gutxiago kostatzen baitzaie eskariak prestatzea eta garraiatzea”.
Hornidura katearen eraginkortasuna eta iraunkortasuna produktuaren sorburutik bezeroraino, hori zaintzea giltzarrizkoa da gure sektorearen lehiakortasunean. Tresna berri horrek kostuak arintzen ditu, fabrikatzaileei gutxiago kostatzen baitzaie eskariak prestatzea eta garraiatzea. Eta gure plataformetan ere harrera denbora gutxitzen du. Era berean, gure hornitzaileen karbono aztarna txikitzen du, bidalketa kopuru txikiagoa egin behar baitute eta garraiatzen den bolumena handiagoa baita. Horren ordainean, EROSKIk bere gain hartzen du igoera txiki bat stock kopuruan, zeina, gure arabera, konpentsatuta geldituko baita aurretik aipaturiko hobekuntza guztiekin.
