Iraunkortasunean aurrera egin dugu banaketak egiteko lehen kamioi elektrikoarekin
Aurrera jarraitzen dugu 2050. urterako karbono neutraltasuna lortzeko konpromisoarekin. Horretarako, berrikitan lehenbiziko kamioi %100 elektrikoarekin hasi gara banaketak egiten Nafarroako hiriburuan, eta mugarri horrekin, ikertu egin nahi dugu zer-nolako bideragarritasuna duten mugikortasun iraunkorreko aukera batzuek eta besteek.
Volvo FE Electric modeloa da kamioia, eta 2 motor elektrikorekin dabil; ondorioz, ez du CO₂ isuririk eragiten. Guztira 300 Cv-ko potentzia du, lau bateriak elikatzen dute eta 200 kilometroko autonomia ematen diote. Gure hornitzaile logistikoarekin landu dugu proiektu hau, Fuentes taldearekin.
“Horri esker, utzi egingo diogu 27,6 tona CO2 isurtzeari, hau da, Iruñerrian guztira isurtzen denaren %4,7 inguru murriztuko da”.
Banaketarako kamioi erabat elektriko eta isil honek nabarmen laguntzen du gure isuri logistikoak murrizteko konpromisoan aurrera egiten. Kalkuluen arabera, urtean 27,6 tona CO₂ isurtzeari utziko zaio, hau da, Iruñerrian guztira isurtzen denaren %4,7 inguru murriztuko da.
Lantzen ari garen lerroetako bat da energia ekoefizientea darabilten kamioiak eskuratzea eta proiektu hau zabaltzea, hasteko beste hiru euskal hiriburuetara.




