Gure hornidura katea kontsumo handiaren banaketaren podiumean segitzen du
AECOC, fabrikatzaileak eta banatzaileak batzen dituen elkarteak, Benchmarking Supply Chain – Gran Consumo 2022 azterketaren emaitzak argitaratu berri ditu. Urtero egin ohi du azterketa, non kontsumo handiko sektorea ebaluatzen baitute prozesu logistiko guztietan agindutik ordainlekuraino. Ebaluatzeko orduan, fabrikatzaileek eta banatzaileek elkar ebaluatzen dute hornidura katearekin zerikusia duten jarduera guztietan.
Fabrikatzaileek egindako balorazioan, EROSKI hirugarren postuan jartzen dute banaketa katearen efizientziaren aldetik, eta iazko sailkapen bera izan du. Nabarmentzekoak dira fakturazioa, plangintza, lankidetza eta truke sistemak, horietan emaitza bikaina izan baitu, rankingaren hirugarren postuan kokatuta. Jarraitzen dugu gure plataformetan produktuak eramateko prozesua hobetzeko eginahaletan, nahiz eta, 2022 osoan garraio sektorean izan diren ziurgabetasuna eta tentsioak direla medio, zaila izan den desiotako ratioak erdiestea.
“Emaitza bikainak izan ditugu fakturazioan, plangintzan, lankidetza arloan eta truke sisteman, rankingaren hirugarren postuan kokatu baikara”.
Era berean, nabarmentzekoa da Caprabok laugarren postuari eusten diola. 2021a plataformen mapa berria finkatzeko eta sendotzeko urtea izan da. Horri esker, gure plataformen efizientzia maila hobetu dugu, eta, hortaz, emaitza hobetu egin da.
Aldi honetan, parte hartu dute kontsumo handiaren alorreko 23 banatzailek eta elikagaien, hoztearen eta izoztearen alorreko 34 fabrikatzailek. Giltzarrizko tresna da guretzat; izan ere, modua ematen digu gure prozesuetan indarguneak eta hobetzeko aukerak non diren jakiteko gure fabrikatzaileen ikuspuntutik.
Emaitzok gure lanaren aitortza garrantzitsua dira alderdi logistikoaren partetik. Gaur egungo agertoki honetan, ziurgabetasun handia dago (energiaren krisia, lehengaien eskasia, gerrak, garraio arloko tentsioak…), eta horri ekonomiaren inflazioa gaineratu behar zaio. EROSKIk apustu irmoa egiten du fabrikatzaile-banatzaile lankidetzaren alde, honidura kate malgu bat garatzeko eta efizientzia maximizatzeko banaketa kate osoan.
