Inflazioaren eskalada hasi zenetik, eginahal itzela egiten dihardugu erosketak egiteko orduan haren ondorioak arinagoak izan daitezen. Orain dela hilabete besterik ez dela abiatu dugu kanpaina komertzial berria, “Maitemintzeko moduko saskia” esloganarekin. Haren bitartez, prezioaren posizioa hobetu dugu gure dendentako top-ak diren mila produktutan baino gehiagotan, marka propiokoak eta fabrikatzaileenak barne. Oso erosketa konpletoa, osasungarria eta ugaria gelditzen da, produktu freskoak ere sartzen baitira, gainera. Kanpaina honen aurretik beste zortzi egin genituen 2022an, eta 2023 bukatzerako 100 milioi euroko inbertsioa egina izango dugu.
“Maitemintzeko moduko saskia”-n, produktuen %52 egunero edo astero kontsumitzen direnak dira, hala nola esnekiak, berdurak, frutak, olioa, arroza, pastak, lekaleak, fruitu lehorrak eta arraina. Produktuen %20 norbere burua eta etxea garbitzekoak dira, eta noizbehinka kontsumitzen diren produktuekin osatuta dago, hala nola galletekin, hestebeteekin eta txokolatearekin. Saskia osatzen duten produktuen erdiek baino gehiagok ez dituzte bi euroak gainditzen, eta horietatik 200ek ez dute euro 1 gainditzen.
2022an, gure produktuen hornitzaileek EROSKI taldeari transferitutako gainkostuak %15etik gorakoak izan ziren, besteak beste lehengaien, energiaren eta erregaien prezioen eboluzioa dela eta. Gainkostu horiek ez dira osorik transferitu prezioetara, eta EROSKIk bere gain hartu du zati bat, 44 milioi eurotik gorako inbertsioa eginda.
“Inflazioak familiengan duen eragina apaltzen saiatzen ari gara, nola eta gure marjina mugatuak oso modu esanguratsuan murriztuta”.
Kontsumitzaileen eskariari erantzuteko eta babes neurri bezala, bultzada bat eman diegu geure markei, sorta zabalduta eta sustapenak eta deskontuak areagotuta. 2023. urte honen hasieran, marka propioaren zama dagoeneko %27tik gorakoa da ontziratutako produktuetan, eta %7 handitu da produktuon kopurua EROSKIn erosten dutenen saskian.
Horretaz gain, jarduera komertzial bizia daramagu sustapenen, fidelizazio klubaren eta beste jarduera batzuen bitartez. Horrek guztiak 335 milioi euro aurreztarazi zizkien kontsumitzaileei 2022an.
Konturatzen gara etxeetan zer pairatzen ari diren tentsio inflazionistarekin, eta oso kezkatuta gaude horrekin. Horregatik, saiatzen ari gara familien poltsikoan haren eragina apaltzen, nola eta gure marjina mugatuak oso modu esanguratsuan murriztuta; hala, beste behin erakusten ari gara erantzukizun eta konpromiso maila handia dugula.