Lau sari eskuratu ditugu nazioarteko “Salute to Excellence Awards” sarietan. PLMA Private Label Manufacturers Association erakundeak ematen ditu. Zehazki, elikadurako, edarietako eta zainketa pertsonaleko gure markako produktuei eman dizkiete sariak.

EROSKIren produktu hauek eskuratu dute saria: EROSKIren pizza egiteko oreak aurrez prestatutako jakien kategorian, eta EROSKI markako gerezi konfituradun jogurtak esnekien kategorian. Elikagaien arloko sari horiez gain, EROSKIren MAYARAY Alkoholik Gabeko Mojitoak  ere eskuratu du saria edarietan, eta belle markako laranja eta papayazko xanpu pastillak ilea zaintzeko kategorian.

“PLMA sarien 2023ko aldian, elikagaien arloko gure bi produktuk, edarietako batek eta zainketa pertsonalerako beste batek eskuratu dute bikaintasunaren saria”.

Salute to Excellence Awards sariek bikaintasuna saritzen dute banatzaileen markako produktuen kalitatean eta berrikuntzan; horretarako, aurreko urtean sartuak izan behar dute Europa osoko supermerkatuetan, hipermerkatuetan, deskontu dendetan, drogerietan eta denda espezializatuetan. Marka propioei zuzendutako munduko sariketarik handiena da, eta aurtengo aldian 20 herrialdetako 64 retailer banatzaileren 500 berrikuntza baino gehiago aztertu dituzte. Adituen epaimahai batek erabakitzen du zer produktu diren irabazleak: txikizkako merkataritzako profesionalek, fabrikatzaile profesionalek, marketineko profesionalek eta kazetaritzako profesionalek osatzen dute epaimahaia.

Orain hilabete, urteko Batzar Nagusia egin genuen, kooperatibaren erabaki organo gorenarena. Batzarrean, 2022ko kontuak onartu genituen, eta erabaki genuen ateratako etekinak erreserbetara bideratzea. Hitza hartu zuenean, EROSKIko CEOak, Rosa Carabelek, balioan jarri zuen EROSKIren proiektuak, bazkide langile gehiago batu dituen honetan —dagoeneko 9.500 gara—, indartu egin izana kontsumo kooperatiba gisa dituen oinarriak kontsumitzaileekin konprometitu eta zerbitzu emateko duen xedean. Konpromiso hori agerian gelditu da ingurune ekonomiko konplexuko urte honetan; izan ere, inflazio handiak ziurgabetasuna eragin du, eta horrek kostuak igo eta prezioetan tentsioa eragin du. Testuinguru horretan, EROSKIk ahalegin eta inbertsio handia egin du prezioak moderatu eta kostuen guztizkoa kontsumitzaileei ez helarazteko eta aldi berean gure konpromisoa bete eta lehiakortasunari eusteko. Hain zuzen ere EROSKI osatzen duten 9.500 lagun horiek ahalegin handia egin dute , etekinaren marjina gutxitzea erabaki baitu gizartearen mesedetan. Zalantzarik gabe, enpresa egiteko beste modu bat.

“Kooperatibako erabaki organo gorenak 2022ko kontuak onartu zituen, eta erabaki zuen etekinak erreserbetara bideratzea”.

Batzarrean, hala berean, 2022an egindako aurrerapenak errepasatu ziren osasunaren, jasangarritasunaren eta gizarte konpromisoaren arloetan. Besteak beste, EROSKI Azoka zabaldu dugula gogorarazi zuten, hurbileko produktuen marketplace-a, tokiko ekoizle txikiei beren produktuak zuzenean merkaturatzeko posibilitatea ematen diena. Era berean, elikadura etikoago eta jasangarriago baten aldeko apustu egin izana nabarmendu zen, bai eta elikadura arloko gardentasunaren alde egin izana ere, eta horretarako bi etiketatze sistema berri sartu izana erosketa arduratsuagoa egiten laguntzeko. Horietako bat Planet Score da —modu aitzindarian ezarria banaketa nazionalean—, eta produktuak ingurumenean duen inpaktu globala ebaluatzen duena. Bestea etiketa propio bat da, fokua animalia ongizatean jarri eta oilasko haragiaren hazkuntza ezaugarriak erakusten dituena.

Hasieratik konprometitu ginen gizarte justuago eta solidarioago bat eraikitzeko lanean; horregatik inplikatzen ditugu gure interes taldeak —langileak, kontsumitzaileak eta gizarte erakundeak— gure elkartasun eta gizarte ekintzako jarduerak sortu eta garatzeko.

2022an, indartu egin dugu gure elkartasun jarduera eta 23 milioi euro irauli ditugu xede sozialeko proiektuetara, aurreko urtean baino ia sei milioi euro gehiago.. Kopuru horren %48 EROSKIren eta EROSKI Fundazioaren ekarpenak dira; %21 gure bezeroenak; eta gainerako %31 erakunde eta administrazioenak.

“Elikagaien arloko elkartasun ekintzak ere sartzen dira gure kolaborazioan. Hala, 2022an 5.116 tona janariko dohaintza bat egin genuen”.

Gure ekintzen artean, nabarmentzekoa da Elkartasun Zentimoen programa, 2022an 1,7 milioi euroren laguntzak bideratu dituena askotariko proiektuetara, hala nola haurrei laguntzeko, ingurumena zaintzeko, minbizia borrokatzeko, helduentzat, gizarte bazterketa jasateko arriskuan direnentzat, desgaitasunak dituztenentzat, gaitz degeneratiboak dituztenentzat, gaixotasun mentalak edo arraroak dituztenentzat eta genero indarkeriaren biktimentzat.

Gure kolaborazioan, orobat sartzen dira elikaduraren arloko elkartasun ekintzak; besteak beste, Elikagaien Bankuekin garatzen ditugun kanpainak eta produktuak dohaintzan emateko Zero Hondakin programa. Hala, , 2022an 5.116 tona janariko dohaintza bat egin genuen”. Hala berean, kolektibo ahulei babesa ematen diegu, eta nazioarteko kooperaziorako dauden beharrei arreta jartzen diegu.

Ekainaren hasieran saria eman digute Itsasoak Betiko sariketaren III. aldian. Marine Stewardship Councilek antolatzen ditu, irabazi asmorik ez duen erakundea bera eta arrantza iraunkorrarekin konprometitua dagoena. Espainian arrantza jasangarrian inplikatuta dagoen balio kate osoaren konpromisoa aitortzen dute sari horiek. Zehazki, “MSCk Ziurtatutako Arrandegien” kategorian jaso dugu, “zigilu urdinarekin pisura freskoan saltzen” egindako lanagatik, oso lotua euskal flota ziurtagiridunera.

“Gure 441 arrandegik dute mahaian ziurtagiria gaur egun, EROSKI zein Caprabo dendetan, eta zortzi plataforma logistikok”.

Orain hiru urte, EROSKI bihurtu zen Espainian txikizkako banaketa kate bakarra, MSC nazioarteko erakundearen ikuskaritza gainditu zuena. Horri esker, ziurtatu ahal du bere zaintza kateko arrain freskoa arrantzaleku jasangarrietatik datorrela. Gure arrandegietan pixkanaka sartuz joan da ziurtagiria, eta gaur egun EROSKI eta Caprabo dendetako 441 mahaitan ageri da, baita zortzi plataforma logistikotan ere. Apustu hori dela medio, formakuntza hartu behar izan dute 2.000 arrain saltzailek baino gehiagok.

Caprabok 21 supermerkatu berrituko ditu aurten belaunaldi berriko eredura egokitzeko. Horrela, denda sare osoa eraldatzez amaituko du, eta guztira 60 milioi euro inbertituak izango ditu 2019-2023 aldian. Supermerkatuak berritzea izan da Capraboren plan estrategikoaren jarduera ildo nagusia aldi horretarako. Horretaz gainera, haren asmoa da eraldaketa logistikoa egitea; eta horrekin batera Capraboacasa online denda haztea eta irekiera berriak egitea, hurbileko produktuen kontsumoa indartzea eta bezeroen aurrezpen gaitasuna handitzea. Azken urtean, Caprabok marka indartzeko plan bat atera zuen, bere sorburuan, balioetan eta kulturan oinarrituta. Hura 2022 osoan inplementatuz, %3,6ko igoera izan du salmentetan, eta 743,6 euroetaraino iritsi da. Belaunaldi berriko dendak oso kopuru onak ematen ari da; batez beste, %10 igo dira salmentak, eta erosketa esperientziak oso balorazio ona lortu du bezeroen aldetik“, azaldu du Capraboko zuzendari nagusiak, Edorta Juaristik.

Denda berrietan, hurbileko produktuak indartu egin dira Capraboren Eskualdekako Hurbileko Programaren garapenari esker, zeinak konpainiaren supermerkatuetan 300 ekoizle txiki eta nekazari kooperatibaren 2.800 erreferentzia baino gehiago sartu baititu Kataluniako eskualde guztietan. Produktu horien promozioa eta ezagutarazpena Caprabo berriaren nortasun ikurrak dira. Hurbileko produktuen salementa 36 milioi eurotik gorakoa izan zen 2022an. Gainera, Caprabok aurrera egin du prezioen lehiakortasunean 2022tik. Hala, 11 milioi euro inbertitu ditu eta ohiko 3.000 produktu baino gehiagoren prezioa doitu erosketa saskian, bai marka propioenak eta bai fabrikatzaileenak.

“Belaunaldi berriko dendak oso kopuru onak ematen ari da; batez beste, %10 igo dira salmentak, eta erosketa esperientziak oso balorazio ona lortu du bezeroen aldetik”.

Caprabok 301 denda ditu Katalunian, eta guztiak egokitu ditu eredu beraren arabera: hurbileko komertzioaren tradizioa berreskuratzea kalitatean, aldakortasunean eta ekonomian oinarrituz —ekonomiari dagokionez, bezeroen aurrezpena zabaltzea esan nahi du—. Azken urteetan, bultzada eman dio bere hedapen planari. Hala, 2023an, haren asmoa da beste hogei supermerkatu irekitzea, horietako hiru propioak. Iaz ere, hogei bat denda ireki zituen, batzuk frankiziak eta beste batzuk propioak.

Era berean, Caprabok aurrera egin du eraldaketa logistikoaren planean, bi plan bete baititu, eta horiekin efikazia eta efizientzia handitu da, eta dendetako zerbitzua hobetu; gainera, CO2 emisioak %6,8 gutxitu dira. Egindako lanen artean, nabarmentzekoa da banaketa plataforma esklusiboa martxan jarri izana produktu freskoa kudeatzeko Prat de Llobregateko ZAL Porten (Bartzelona), hogei milioi euroko inbertsioa eginda. Instalakuntza logistiko berriak Capraboko supermerkatuetara iristen den produktu fresko guztia kudeatzen du, baita Capraboacasako online salmenta eta konpainiaren egoitza nagusia ere. Kudeaketa logistikoa berritzeko orduan, berebat berritu eta egokitu da Abrerako plataforma (Bartzelona), 2,5 milioi euroko inbertsioa eginda.

Supermerkatuen eraldaketa plana azken urteetako hazkunde palankarik garrantzitsuena izan da. Caprabo aurrera doa lehiakortasuna handitzeko eta Kataluniako lidergoa bultzatzeko eratu duen planarekin.

Hirugarren urtez jarraian, Mirror txosteneko sailkapenean dugun postua hobetu dugu. Sailkapen horrek fabrikatzaile nagusien iritzia biltzen du retailer-en inguruan.

Egiteko moduari dagokionez, honako alderdi hauek balioesten dituzte gehienbat: gure lankidetza planak, estrategian ematen dugun babesa, kategoriaz kategoriako kudeaketa, berrikuntzaren alde hartzen dugun proaktibitatea eta elkarlana eta gure erantzukizun sozial korporatiboa. Txertatu beharreko hobekuntzak direla eta, bizkortu beharrean gara lidergo digitala eta merkataritza elektronikoa, bai eta sustapenen errentagarritasuna ere.

“EROSKIri gehienbat balioesten dizkiote gure lankidetza, kategoriaz kategoriako kudeaketa, berrikuntzari ematen diogun bultzada eta gure erantzukizun soziala”.

Txostenean ikusten denez, eskualdeko supermerkatuaren ereduak jarraitzen du buru izaten eboluzioaren ranking-ean. Aldiz, beherakada bortitza izan da bezero discounter-ak edo sorta laburrak dituzten hornitzaileen gogobetetasunean.

2023an orain arte, online erosten duten kontsumitzaileek %5,8 handitu dute, batez beste, beren saskiaren zenbatekoa. Gure bezero digitalen ia erdiek iaz baino produktu gehiago erosi dituzte, eta %63k kategoria berriren bat sartu bere saskian. Dena dela ere, %67k denda fisikoarekin konbinatzen dute erosketa digitala.

Kanal honetako eroslerik leialenen soslaiari begiratuz gero, ia %26 dira adin ertaineko seme-alabak dituzten gurasoak. Batez beste, 138 eurotik gorako gastua egiten dute. Hemezortzi egunean behin erosi ohi dute, eta batez beste 68 produktu gehitzen dituzte saski digitalera. Gure online supermerkatuan erosketak egiteko egunik gogokoena ostirala izaten dute.

“Gure bezero digitalen %67k denda fisikoarekin konbinatzen dute erosketa digitala”.

Era berean, gehien handitu den erosle berrien soslaiari begiratuz gero, seme-alabarik ez duten bikoteak daude; horiek gure bezero digitalen %21 baino gehiago dira.

2022an, frankizien irekiera erritmoari eusten diogu, 67 frankizia inauguratu baititugu. Guztira, 12 milioi euro inbertitu ditugu, eta 397 lanpostu sorrarazi. Ondorioz, 294 inaugurazio izan ditugu joan deneko bost urtean, eta ekitaldia ixterako frankizia erako 603 supermerkatu genituen gure sare komertzialean. Zabalpen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatzeko ekimenaren bitartez, bultzada indartsua hartu du belaunaldi berriko gure dendak ezaugarritzen dituen Zurekin eredu komertzialak.

Autonomia erkidego hauetan izan ditu kooperatibak inauguraziorik gehienak: Katalunia (31), Andaluzia (9), EAE (13) eta Balearrak (6). Haien ondotik datoz Madril (5) eta Galizia (4). 2023ko ekitaldi honetan, asmoa dugu 65 frankizia inauguratzeko.

“Gure frankizia-hartzaileen %96,14k ongi baloratzen gaitu, azken gogobetetasun inkestaren arabera.

EROSKIren frankiziak Zurekin eredu komertzialekoak dira, eta gure denda propioen ezaugarri, aurreramendu eta abantaila guztiak dituzte: tokiko eta eskualdeko produktuen alde apustu egitea, elikadura osasungarria sustatzea, bezeroen aurrezpenean laguntzea eta gizarte erantzukizunarekin eta jasangarritasunarekin konpromisoa erakustea elkartasun ekimenen eta ingurumen inpaktua gutxitzekoen bitartez.

Gure frankizia-hartzaileen %96,14k ongi baloratzen gaitu, orain berriki egindako gogobetetasun inkestaren arabera. Horrek erakusten du gure frankizia eredua sendoa eta fidagarria dela. Era berean, EROSKI hautatu dute hurbileko supermerkatu frankiziarik onena 2022-2023ko Urteko Merkataritza Sarietan. Sari horiek kontsumitzaileek ematen dituzte Espainian egiten den kontsumitzaile-sariketarik handienean eta retail-aren sektoreko merkatu azterketarik handienetako batean.

2022a urte zaila izan zen tokiko produktuarentzat, eta, hala ere, ia %6 handitu ditugu salmentak. Hala, 641 milioi euroak gainditu ditugu, gure elikagai salmenten %16 inguru.

2022an, tokiko eta eskualdeko 1.529 erreferentzia berri izan ditugu; horietatik, 852 freskoen atalekoak eta 677 elikagaien atalekoak. Alta berri horiek 23,8 milioi euro baino gehiagoko salmenta sorrarazi dute.

“Espainiako 3.468 hornitzaile komertzialekin baino gehiagorekin ari gara lanean, eta horietatik erdiak tokiko produktuak dira”.

Gainera, tokiko produktuen kopurua handitu dugu marka propioan ere. Lehen sektoreari laguntzeko, eta sektoreetako erakundeekin eta kontseilu erregulatzaileekin elkarlanean, 2022an, marka propioko produktuak txertatu genituen Aragoin eta Nafarroan ditugun dendetako urdaitegietan, Nafarroako eta Kataluniako harategietan eta halaber Kataluniako sukaldaritza-soluzioen atalean. Nabarmentzekoa da, bereziki, aurten jogurt sorta oso bat atera dugula Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, tokiko 69 produktu berri izan dira gure markarekin.

Gure politika komertziala dela medio, eskualdez eskualde sustatu eta banatzen ditugu tokian-tokian dauden produktuak, eta dituzten ezaugarri bereziak helarazten dizkiegu kontsumitzaileei —horrela, hurbileko elikagai freskoak, sanoak eta kalitatezkoak kontsumitzen laguntzen dugu—, baita ezaugarri bereizgarriak dituzten produktu prozesatuak ere nola ekoizteko prozesuan, hala lehegaietan eta hala aukera ugaritasunean. Espainiako 3.468 hornitzaile komertzialekin baino gehiagorekin ari gara lanean (guztien %95), eta horietatik erdiak baino gehiago (%59,5) tokiko produktuak dira.

Inflazioaren eskalada hasi zenetik, eginahal itzela egiten dihardugu erosketak egiteko orduan haren ondorioak arinagoak izan daitezen. Orain dela hilabete besterik ez dela abiatu dugu kanpaina komertzial berria, “Maitemintzeko moduko saskia” esloganarekin. Haren bitartez, prezioaren posizioa hobetu dugu gure dendentako top-ak diren mila produktutan baino gehiagotan, marka propiokoak eta fabrikatzaileenak barne. Oso erosketa konpletoa, osasungarria eta ugaria gelditzen da, produktu freskoak ere sartzen baitira, gainera. Kanpaina honen aurretik beste zortzi egin genituen 2022an, eta 2023 bukatzerako 100 milioi euroko inbertsioa egina izango dugu.

“Maitemintzeko moduko saskia”-n, produktuen %52 egunero edo astero kontsumitzen direnak dira, hala nola esnekiak, berdurak, frutak, olioa, arroza, pastak, lekaleak, fruitu lehorrak eta arraina. Produktuen %20 norbere burua eta etxea garbitzekoak dira, eta noizbehinka kontsumitzen diren produktuekin osatuta dago, hala nola galletekin, hestebeteekin eta txokolatearekin. Saskia osatzen duten produktuen erdiek baino gehiagok ez dituzte bi euroak gainditzen, eta horietatik 200ek ez dute euro 1 gainditzen.

2022an, gure produktuen hornitzaileek EROSKI taldeari transferitutako gainkostuak %15etik gorakoak izan ziren, besteak beste lehengaien, energiaren eta erregaien prezioen eboluzioa dela eta. Gainkostu horiek ez dira osorik transferitu prezioetara, eta EROSKIk bere gain hartu du zati bat, 44 milioi eurotik gorako inbertsioa eginda.

“Inflazioak familiengan duen eragina apaltzen saiatzen ari gara, nola eta gure marjina mugatuak oso modu esanguratsuan murriztuta”.

Kontsumitzaileen eskariari erantzuteko eta babes neurri bezala, bultzada bat eman diegu geure markei, sorta zabalduta eta sustapenak eta deskontuak areagotuta. 2023. urte honen hasieran, marka propioaren zama dagoeneko %27tik gorakoa da ontziratutako produktuetan, eta %7 handitu da produktuon kopurua EROSKIn erosten dutenen saskian.

Horretaz gain, jarduera komertzial bizia daramagu sustapenen, fidelizazio klubaren eta beste jarduera batzuen bitartez. Horrek guztiak 335 milioi euro aurreztarazi zizkien kontsumitzaileei 2022an.

Konturatzen gara etxeetan zer pairatzen ari diren tentsio inflazionistarekin, eta oso kezkatuta gaude horrekin. Horregatik, saiatzen ari gara familien poltsikoan haren eragina apaltzen, nola eta gure marjina mugatuak oso modu esanguratsuan murriztuta; hala, beste behin erakusten ari gara erantzukizun eta konpromiso maila handia dugula.