22 milioi euro inbertituko ditugu promozio bereziak egiteko eguberri hauetan
Hilabete honetan, familiek urte osoan gastatzen dutena baino %25-30 gehiago gastatuko dute janaritan; horrek esan nahi du etxe bakoitzak batez beste 120 euro gehiago xahutuko dituela, EROSKIk Eguberrietako kontsumo ohituren gainean egindako azterketak emandako datuen arabera. Dendetan bisitak maiztasun handiagoz egiten direlako eta egun horietan izaten diren produktuetan (batez ere Eguberrietako kategorietan) gastu handiagoa egiten delako gertatu da igoera hori.
Familia tipologiari dagokionez, senior pertsonak edo erretiratuak dira Eguberrietan gehien gastatzen dutenak etxeko tipologietatik: %38ko gastu igoera egiten dute; izan ere, jaietan haiek izan ohi dira gonbidatzaileak. Seme-alaba nagusiak dituzten familia helduek igoera esanguratsua izaten dute (%31koa) Eguberrietako erosketetan.
“Hilabete honetan, familiek urte osoan baino %25-30 gehiago gastatuko dute janaritan; horrek esan nahi du etxe bakoitzak batez beste 120 euro gehiago xahutuko dituela”.
Eguberrietako kategoriak abenduko erosketa guztien %43 izaten dira, eta erosketa orgako protagonista bihurtzen dira. Hauek dira denda bakoitzean eguneko gehien eskatzen diren produktuak, erosketa ekintzetan igoera handiena izaten dutenak: turroiak, bonboiak eta gozo tipikoak (x10); urdaitegia, hala nola iberikoak (x3); cavak, ardoak eta beste edari batzuk (x3); arrain eta itsaski freskoa edo izoztua (x2) eta haragi hautatuak, hala nola arkume eta behi haragia (x2).
Horretaz gainera, hipermerkatuena da Eguberrietako erosketak egiteko kanalik gogokoena: salmentak %4 handitu dira eta batezbesteko tiketa urteko gainerako egunetan baino % 20 handiagoa izan dute. Kontsumitzaileen premiei erantzuteko, EROSKIk 22 milioi euro inbertituko ditu Eguberri hauetan promozio berezietan. “Gabonetak eskaintza handia” kanpainak deskontu garrantzitsuak dakartza 100dik gora produktu izarretan; besteak beste, arrainetan, haragietan, kontserbetan, fruitu lehorretan, cavetan, ardoetan eta gozoetan. Horretaz gainera, bigarren unitatea %70era jarriko zaie 2.000 produkturi, eta kupoi pertsonalizatuak eta ezusteko promozioak izango dira. Horrela, sendo jarraituko dugu etxeetako aliatu garrantzitsu izanez, bete-beteko erosketa esperientzia eskainiz eta kalitatea, aurrezkia eta hurbiltasuna konbinatuz.
