“Hornitzaile Jasangarriak” gaitzeko programaren bigarren aldiak, Mundu Ituna bultzatzaile duenak eta tokiko hornitzaileei lagun egiteko gure programaren bitartez sustatzen dugunak, emaitza nabarmengarriak iritsi ditu. 2024ko martxotik irailera, guztira 33 hornitzailek, izena eman duten 35 pertsonaren partaidetzarekin, formakuntza osatu zuten Galizian eta EAEn, eta iraunkortasunarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin duten konpromisoa sendotu zuten.

Programa hori espezifikoki diseinatuta dago 10-250 langile dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, eta ezagutza praktikoak eta tresnak ematen ditu jasangarritasunaren alorrean dauden erronka giltzarriei heltzeko. Sei hilabetez, partaideek 40 ordu inguru eman zituzten ikasten (astean ordu bat eta erdi) karbono aztarna nola kalkulatu, genero indarkeriaren alorreko gaiak, gobernantza korporatiboa nola eraman eta GJHen oinarriak zein diren.

“Ekimen horrek jasangarritasunaren alor giltzarriak indartzen ditu, eta azpimarra jartzen du enpresa hornitzaileek eredu arduratsuagoetarantz egin dezaten ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren esparruetan”.

Programaren lehen urtea, 2023an egina, esklusiboki Euskal Autonomia Erkidegoan eman zuten, eta 28 enpresa parte hartzaile eta 30 izen emate izan ziren. Bigarren aldi honetan, Galiziara zabaldu dute; horrek erakusten du tokiko hornitzaileen harrera eta interesa handitzen doazela eta beren negozioetan jardunbide jasangarriak txertatu nahi dituztela.

Programaren hirugarren aldian, Nafarroako, Aragoiko, EAEko eta Galiziako hornitzaileetara iritsiko da. Ahalegin horrekin, asmoa da tokiko hornitzaileen gaitasunak indartzea, eta ziurtatzea behar diren tresnak dituztela eredu jasangarriak ezarri eta sustatzeko.

EROSKIk beste behin jarri du bere konpromisoa tokiko komunitateen garapenaren alde, nola eta jasangarritasuna ardatz estrategiko gisa sustatuta bere harreman komertzialetan, eta hala enpresa ehuna indartuta. Programa hori bistako adibide bat da nola enpresek elkarri lagundu ahal dieten lurraldean inpaktu positiboa eta iraunkorra sorrarazteko.

Bi Gold sari jaso ditugu MarCom Awards ospetsuetan, sormenaren eta komunikazioaren alorrean osperik handienetakoa duen nazioarteko lehiaketan. Gure tokiko komunikazio plana saritu dute; hain zuzen, familia ekoizleekin eta tokiko komunitateekin dugun konpromisoa indartzen duen ekimena. Zehazki, kategoria hauek saritu dizkigute: “Iragarkiak/Marketina” eta “Komunikazio Estrategikoak”.

Tokiko gure komunikazio plana ez da publizitate estrategia hutsa. Plataforma bat da, jasangarritasun eta hurbiltasun balioak bultzatzen dituena. Lurraldearekin ditugun harremanak indartzen ditu, eta tokiko ekoizleak bultzatzen. Hastapenetik, EROSKIk harreman iraunkorrak eratzeko egin du lan familia ekoizleekin, eta ekimenak garatu ditu kontsumitzaileak produktuen aberastasunarekin eta tokiko tradizioekin konektatzeko.

“EROSKIk harreman iraunkorrak eratzeko egiten du lan familia ekoizleekin, eta ekimenak garatzen ditu kontsumitzaileak konektatzeko produktuen aberastasunarekin eta tokiko tradizioekin”.

Nabarmentzeko ekimenen artean, “Elikatu pentsatzen duzuna” kanpaina dago —tokiko produktu osasungarrien kontsumoa bultzatzeko diseinatuak—, orobat dendako komunikazioa, produktuen historia balioan jartzen duena. Horretaz gainera, Basque Culinary Centerrekin dugun kolaborazioari esker ekimenak eta tailerrak sortu dira tokiko gastronomia goresten dutenak eta gure bezeroei esperientzia erakusgarri berdingabea eskaintzen dietenak. Sari horiekin, gure lidergoa sendotu dugu komunikazio estrategikoaren sorkuntzan, ez baititugu balioak bakarrik sustatzen baizik eta baita zuzenean tokian tokiko komunitateen ongizatea ere. Aitorpen horrek agerian jartzen du xede jakin batekin berritzeko eta lider izateko dugun gaitasuna, sektorea gero eta kontzienteagoa baita gizartean duen erantzukizunarekin.

Hilabete honetan, familiek urte osoan gastatzen dutena baino %25-30 gehiago gastatuko dute janaritan; horrek esan nahi du etxe bakoitzak batez beste 120 euro gehiago xahutuko dituela, EROSKIk Eguberrietako kontsumo ohituren gainean egindako azterketak emandako datuen arabera. Dendetan bisitak maiztasun handiagoz egiten direlako eta egun horietan izaten diren produktuetan (batez ere Eguberrietako kategorietan) gastu handiagoa egiten delako gertatu da igoera hori.

Familia tipologiari dagokionez, senior pertsonak edo erretiratuak dira Eguberrietan gehien gastatzen dutenak etxeko tipologietatik: %38ko gastu igoera egiten dute; izan ere, jaietan haiek izan ohi dira gonbidatzaileak. Seme-alaba nagusiak dituzten familia helduek igoera esanguratsua izaten dute (%31koa) Eguberrietako erosketetan.

“Hilabete honetan, familiek urte osoan baino %25-30 gehiago gastatuko dute janaritan; horrek esan nahi du etxe bakoitzak batez beste 120 euro gehiago xahutuko dituela”.

Eguberrietako kategoriak abenduko erosketa guztien %43 izaten dira, eta erosketa orgako protagonista bihurtzen dira. Hauek dira denda bakoitzean eguneko gehien eskatzen diren produktuak, erosketa ekintzetan igoera handiena izaten dutenak: turroiak, bonboiak eta gozo tipikoak (x10); urdaitegia, hala nola iberikoak (x3); cavak, ardoak eta beste edari batzuk (x3); arrain eta itsaski freskoa edo izoztua (x2) eta haragi hautatuak, hala nola arkume eta behi haragia (x2).

Horretaz gainera, hipermerkatuena da Eguberrietako erosketak egiteko kanalik gogokoena: salmentak %4 handitu dira eta batezbesteko tiketa urteko gainerako egunetan baino % 20 handiagoa izan dute. Kontsumitzaileen premiei erantzuteko, EROSKIk 22 milioi euro inbertituko ditu Eguberri hauetan promozio berezietan. “Gabonetak eskaintza handia” kanpainak deskontu garrantzitsuak dakartza 100dik gora produktu izarretan; besteak beste, arrainetan, haragietan, kontserbetan, fruitu lehorretan, cavetan, ardoetan eta gozoetan. Horretaz gainera, bigarren unitatea %70era jarriko zaie 2.000 produkturi, eta kupoi pertsonalizatuak eta ezusteko promozioak izango dira. Horrela, sendo jarraituko dugu etxeetako aliatu garrantzitsu izanez, bete-beteko erosketa esperientzia eskainiz eta kalitatea, aurrezkia eta hurbiltasuna konbinatuz.

EROSKI Consumerrek mende erdi bete du kontsumitzaileen informazioan eta hezkuntzan erreferente nagusi bezala. 50. urteurrena ospatu genuen, eta 500dik gora lagun elkartu Donostiako Kursaal biltzar jauregian; besteak beste, bazkide kontsumitzaileak, kolaboratzaileak, instituzioetako ordezkariak eta sektoreko adituak.

1974an, EROSKIk Consumer aldizkariaren lehen zenbakia atera zuen, eta aurrendaria izan zen kontsumitzaileentzako informazioa eta formazioa garatzen, noiz eta eskubideak eta interes legitimoa behar bezala aplikatzeko ezagutzak eskuratzea erraza ez zen garai batean. Orduz geroztik, zeregin erabakigarria bete du formazioa eta informazioa ematen, eta herritarrei lagundu die erabaki kontzienteagoak, arduratsuagoak eta mesedegarriak hartzen beren ongizatea eta gizartearena oro har indartzeko, nola eta komunikazio argia eta zorrotza erabilita.

“30.000 eduki baino gehiagorekin, aldizkari digitala eskaintzen du, soslaiak ditu sare sozialik garrantzitsuenetan eta erreferentziazko webgunea du. Horrela, kontsumitzaileei inoiz baino eskurago jartzen die ezagutza, eta horren ondorio da urtean 70 milioi ikustaldi baino gehiago izatea”.

1998an, zeregin hori sendotu egin zen informazio proiektuaren eboluzioarekin, eta hortik sortu zen EROSKI Consumer plataforma multikanala, gaztelaniaz kontsumoaren arloan dagoen ataririk garrantzitsuenetako bat. Aldizkari digitalak edukitan 30.000 orri baino gehiago ditu, baita soslaiak ere sare sozialik garrantzitsuenetan (Facebook, X, Instagram, Tiktok, Youtube, Linkedin, Whatsapp, Telegram) eta erreferentziazko webgunea. Hala, kontsumitzaileei inoiz baino eskurago jartzen die ezagutza, eta horren ondorio da urtean 70 milioi ikustaldi baino gehiago jasotzea.

Urteurrena ospatzeko jardunaldiaren irekiera hitzaldian, EROSKIko CEOak, Rosa Carabelek, hauxe nabarmendu du: “Urteurren honetan, gure historia ez ezik, gure eboluzioa ere ospatzen dugu, eta nolako zeregin erabakigarria betetzen duen EROSKI Consumerrek gizartean informazio zehatza eta zorrotza ematen, non eta desinformazioaren kontra borrokatzea etengabeko erronka den mundu honetan”. Carabelek berretsi egin du EROSKIren konpromisoa, “kontsumitzaileak ahalduntzen jarraitzeko egiazkoa eta eskuragarria den informazioaren bitartez. Elkarrekin inoiz baino konektatuagoak gaude gaur egun, eta kontsumitzaileek erronka asko dituzte; horregatik, inoiz baino zeregin garrantzitsuagoa du informazio iturri fidagarri eta zorrotz bezala”.

Ekain amaieran, EROSKIk abian jarri zuen Nafarroako nekazaritzako elikagai hornitzaileen zerbitzurako programa bat; xedea da ingurumen eta gizarte arloan eta gobernu korporatiboarenean darabiltzaten praktikak hobetzen laguntzea.

Lagun egiteko programa Nafarroako hirurogeita hamabost hornitzaile ingururi aurkeztu zieten. Nekazaritzako Elikagaien Nafarroako Klusterrarekin koordinatuta antolatu zuten; bertan, plan honen helburu nagusiak ezagutarazi zituzten: EROSKIrekin diharduten tokiko hornitzaileenganako eta ingurunearenganako ezagutza eta konpromiso handiagoak erakustea, etengabe hobetzen joateko prestakuntza eta babesa ematea, produktuek kalitate handiagoa izan dezaten laguntzea eta gidatzea, ingurumen eta gizarte arloan duten portaera hobetzea eta hornidura katean gardentasun handiagoa lortzea.

“Programa arrakastaz abiatu da Nafarroan; hogeita hamar hornitzailek baino gehiagok inplementatu dute hilabete bakarrean”.

Programa arrakastatsu abiatu da Nafarroan; hogeita hamar hornitzailek baino gehiagok inplementatu dute hilabete bakarrean. Ondorio finkoak ateratzeko goizegi bada ere, Nafarroan egindakoaren lehen balorazio batetik ikusten da perspektiba onak daudela, balorazio orokorra batezbestekotik gorakoa izan baita. Datuei begiratuta, halaber, ikusten da “ingurumen kalitatearen” atalak hobetzeko marjina handiagoa duela. Arreta berezia jarri behar da energiaren tratamenduan, “uraren” erabileran, eta emisioen kudeaketan, badago zer hobetua eta. Alde horretatik, EROSKIk Nafarroan, beste erkidego batzuetan bezala, konpromisoa hartu du gorabehera horiek hobetzeko prestakuntza eskura jartzen duten eta horrelako proiektuei laguntzen dieten ekimenak bultzatzeko. Elkarturik, aurrera egin dezakegu etorkizuna jasangarriagoa izan dadin.

Udan, kontsumoak eboluzio positiboa erakutsi du bolumenaren eskarian, eta batezbesteko prezioen igoeran desazelerazio bat izan da; horren ondorioz, balioaren araberako salmentak igo egin dira gure sare komertzialean.

Supermerkatu kanala gehien bisitatutakoa izan da udako hilabeteetan. Gainera, kontsumitzaileek hautatu dute maizago erostea eta saski handiagoak erostea; gehien eskatutakoak izan dira izozkiak, elikagaiak, iberikoak eta edari freskagarriak.

“Kontsumitzaileek maizago erostea eta saski handiagoak erostea hautatu dute”.

Bestalde, etxerik txikienek igo dute gastua gehien udako sasoian.

Caprabok datozen hiru urteetan eramango dituen ildo estrategikoekin hiru helburu nagusi ditu: lehiakortasunean irabaztea, merkatua birkonkistatzea eta erosketa esperientzia hobea bultzatzea. Hain justu ere, hirugarren helburu horretarako, Caprabok berritzearen aldeko apustua egin du: denda eredu berri bat kontsumitzaileen behar berrietara egokituko dena eta aukera emango diena erraz eta arin erosteko. Eredu hau martxan den supermerkatuetan %30etik gorako salmenta igoerak erregistratu dituzte.

Espazio kosmopolita eta goxo bat da, formatu erakargarriagatik nabarmentzen dena, eta fatxada irekiagoak ditu, argitasun handiagoa sartzen uzteko. Denda berriek altzari funtzionalagoak eta eraginkorragoak dituzte, orobat espazio zabalak eta argiagoak, lasai zirkulatzen uzten dutenak. Supermerkatu eredu berrian,freskoei toki handiagoa eman zaie, eta sarreran kokatu estrategikoki, toki berezia emanez frutei eta berdurei.

“Eredu hau martxan den supermerkatuetan %30etik gorako salmenta igoerak erregistratu dituzte”

Era berean, bezeroaren esperientzia hobetzeko, ordainlekuak protagonismo txikiagoa izateko moduan diseinatu dira, norberak kobratzeko kutxak ipinita. Gainera, zerbitzu berriak ezarri dira “Fet a casa” (etxean egindakoa) kontzeptuarekin, plater eginen atalean eta urdaitegian, urdaiazpikoen atalean eta gaztandegian. Ildo horretan, sitting gune bat sortu dute, elikagaiak kontsumitzeko. Capraboren eredu berriak, gainera, zabaldu egin du produktu sorta beste atal batzuetan ere, hala nola upategian, lurrindegian eta osasunaren eta etxeko animalien atalean.

Era berean, dendako langile taldeek bezeroari laguntzeko prestakuntza jarraitua jasotzen dute, baita profesionalizazioa ere freskoen ataletarako, kalitatezko zerbitzua emango dutela ziurtatzeko.

Ingurumenarekiko konpromisoaren ildoan, Capraboren denda eredu berriak argiztapen sistema efiziente berri bat eta energia aurrezteko teknologiak jarri ditu. Gainera, hondakinak biltzeko jarduerak ezarri dira, eta poltsa berrerabilgarriak eta taperrak sustatzen dira harategian, urdaitegian, arrandegian eta sukaldean. Capraboren belaunaldi berriko denda eredu hori frankizien sarera ere hedatzen hasia da.

Irmo eusten diogu kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko konpromisoari. Guztira, 33 milioi euro aurrezten lagundu dugu 5.700 produkturen prezioak jaitsita 2024ko lehen seihilekoan. Bere garaian erabaki genuen kostuen igoera prezioetan gutxiago nabaritzeko inbertsioa areagotu egingo genuela; horrela, prezio lehiakorrei eta eskuragarriei eutsi ahal diegu, batez ere oinarrizko elikagaietan eta etxerako diren produktuetan.

Aurrezki horren erdia baino gehiago, zehazki 17 milioi euro, gure markako 1.100 produkturi prezioa jaitsita lortu dugu. Era berean, programa azpimarragarrietako bat “Beti prezio onak” deritzan saskia da: delako saski horretan, 576 produkturen salmenta prezioak jaistea lortu dugu, eta horrek lehenaz gain 13 milioi euroko aurrezkia ekarri du guztira. Denetarik duen saskia da, osasungarria eta merkea; izan ere, 300 produktu fresko dakartza: fruta eta barazkiak, arraina, haragia, ogia, arrautzak eta oinarrizko beste elikagai batzuk, hala nola esnea, jogurtak, pasta eta arroza. Horretaz gainera, etxeko garbigarriak eta zainketa pertsonalerako produktuak ere sartzen dira.

“Programa azpimarragarrietako bat “Beti prezio onak” deritzan saskia da: saski horretan, 576 produkturen salmenta zenbatekoak jaistea lortu dugu, eta horrek lehenaz gain 13 milioi euroko aurrezkia ekarri du guztira”.

Era berean, inbertsio ahalegina areagotu dugu, eta aurrezkia elikadura osasungarriari lotu diogu bereziki. Horrela, produktu freskoen bidez aurrezten laguntzea lortu dugu: 1.183 erreferentzia eta 21,9 milioi euroko aurrezkia.

Horren ondorioz, EROSKIren erosketa saskiak %1,14ko bariazioa izan du 2024an, eta KPIaren igoera berdindu du epe horretan.

Gainera, udako hilabeteak igarota, prezio jaitsierak aktibatu dizkiegu beste elikagai —freskoak barne— eta zainketa pertsonaleko eta etxeko produktu batzuei (guztira 2.000 produktu), “Beti prezio onak” saskian.

Palmako Son Morron dugun gune logistikoan, AutoStore sistema robotikoa inauguratu dugu, horrelako lehena Espainiako elikagai banaketaren sektorean. Kateko supermerkatuei edozein produktu zerbitzatzeko modua ematen duen sistema da, baita unitateka ere. Horri esker, erreferentzia guztiak beti eskura daude apaletan jartzeko, dendetan gehiegizko stockik izan gabe. Horrela, bezeroak beti aurkituko du produktua bere EROSKIn.

Balearretako EROSKIn sistema aitzindari hori jartzeko, hiru milioi eurotik gora inbertitu ditu, eta ez da lanposturik kendu behar izan; aitzitik, profesional gehiago kontratatu behar izan dira behar bezala funtzionarazteko.

“Azken belaunaldiko soluzio robotiko horretan hiru milioi euro baino gehiago inbertitu ditugu”.

Smartlogek diseinatu du azken belaunaldiko AustoStorea, errotazio gutxiko eskariak prestatzeko orduan iraultza ekarriko duena. Groceryren automatizazioan dentsitate handieneko biltegiratze sistema delako nabarmentzen da; horrek aukera ematen du produktuak era automatizatuan biltzeko; hala, eraginkortasuna irabazten da banaketan.

EROSKIrentzat, inbertsio horrekin erantzuna eman zaio groceryren banaketa zerbitzuak optimizatzeko premiari. Gure espazioak eraginkorragak dira horrela, eta jauzi handia emango dugu, produktuen picking eraginkorragoa egin daitekeelako eta gure supermerkatuetara eskariak modu zehatzagoan eta efizienteagoan iritsiko direlako.

Ekitaldiak egin ditugu Bilbon, Bartzelonan eta Coruñan, eta 1.200 lagunekin elkartu gara; hor sartzen dira elikagaien industriako 900 hornitzaile, instituzioetako ordezkariak, finantza sektorekoak eta askotariko elkarteak; hala, datozen hiru urteetan gidatuko gaituzten ildo estrategikoak azaldu dizkiegu, zeinak sorkuntzan eta hazkutza jasangarrian oinarrituko baitira.

Bilbon egindako topaketan, Jordi Hereu Industria eta Turismoko ministroaren partaidetza izan genuen, eta horrekin batera Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordearena. EROSKIk balio katean eta tokiko ekonomian duen zeregin funtsezkoa nabarmendu zuten. Rosa Carabel gure CEOak azpimarratu zuen inportanteak direla berrikuntza, jasangarritasuna eta kontsumitzaileen osasuna eta ongizatea eta horiek direla enpresaren plan estrategiko berriko zutabeak.

“Datozen hiru urteetan gidatuko gaituzten ildo estrategikoak azaldu ditugu, zeinak sorkuntzan eta hazkuntza jasangarrian oinarrituko baitira”

Bartzelonan, ekitaldiak bat egin zuen Capraboren 65. urteurrenarekin. Topaketan, hor izan ziren Kataluniako Gobernuko goi ordezkariak, eta nabarmendu zuten EROSKIk konpromisoa duela hurbiltasunarekin eta sektorean berrikuntzak sartzearekin. Roger Torrent kontseilariak Caprabo goretsi zuen, esanez erreferentea dela sektorean bere ibilbideagatik eta gizartean era positiboan izan duen inpaktuagatik.

Azkenik, Coruñako topaketan, Vegalsa-EROSKIk tokiko hornitzaileekin duen lankidetzaz jardun ziren, %19 handitu baita ekoizle horiei 2023an egindako erosketen inbertsioa. Vegalsa-EROSKIko zuzendari nagusiak, Jose Manuel Ferreñok, konpainiak jasangarritasunarekin duen konpromisoan jarri zuen indarra; Rosa Carabelek, berriz, Vegalsak eta EROSKIk elkarrekin daramaten aliantzaren garrantzia berretsi zuen.

Topaketa horiekin gure posizioa indartu dugu, eta bazkide estrategiko modura azaldu gara gure hornitzaileen eta kolaboratzaileen aurrean, denontzat etorkizun oparoago eta jasangarriago bat eraikitzeko.