Sailak handitzearena gure dendetara hedatu dugu gure bezeroen premia gehiago estaltzeko asmoz
Zenbait kategoriatan sail handiagoak sartzeak nola eragiten duen aztertuta, emaitza baikorra izan da, eta erabaki dugu pixkanaka are gehiago handitzea produktu sortak gure saltokietan.
“Batez beste %15 igo dugu sorta, eta, hortaz, 800 erreferentzia gehiago sartu ditugu”.
Oraingoz, elikadura lehorrean igo dugu, gehienbat, produktu saila, eta ia kategoria guztietara zabaldu dugu. Salbuespena dira dozena bat inguru, haien altzari tipologiagatik ezinezkoa delako. Iparraldeko eta Balearretako berrogeita hamar bat saltokitan ezarri dugu dagoeneko. Gure asmoa da 2020 amaitzerako 120 dendetara hedatzea produktu sailen igoera hori.
Batez beste %15 igo dugu sorta, eta, hortaz, 800 erreferentzia gehiago sartu ditugu. Dena den, hamasei kategoriatan %30etik gora ere igo dira sailak.
Funtsean, apal gehigarri bat jartzen dugu elikagai hotzen moduluan, apalategiarekin lerrokatuta. Apaletako produktu sailak zabalduta ezarpen irizpideak tenkatzen direnez, kasu batzuetan ezin dira produktuen kutxako unitate guztiak apaletan jarri, eta, hortaz, azken apal gehigarri horretan jartzen dira.
Horren arabera, gure supermerkatu sarean sorta askotarikoaren presentzia handiagoa nabarmentzen da gune horietan, eta, ondorioz, tamaina txikiagoko dendetan estaldura handiagoa emateko gaitasuna igotzen da. Era berean, nabarmentzekoa da salmentak igotzen direla sailak igotzen diren kategorietan.
Gizartearen eta erakundeen aitortza, osasunaren eta jasangarritasunaren alde harturiko konpromisoagatik
Elikadura osasungarri, jasangarri eta arduratsuagoa sustatzea da gaur egun EROSKIren nortasun ezaugarririk agerikoenetako bat. Kontsumo kooperatiba gisa, gure izaeran dago misio hori, eta gure jardueraren egunerokoari itsatsita doa gaur egun ditugun 20tik gora jarduera lerroetan.
Konpromiso hori dela eta, pozik gaude 2019a nola joan den, izan ere, osasunaren eta jasangarritasunaren alde egin dugun apustu sendoa alderdi askotatik aitortua izan baita, haren izaera berritzaile, konprometitu eta kooperatzaileagatik.
Hala, azaroaren erdialdera, Enpresa Ekimenaren NAOS Estrategia Sariajaso genuen Maria Luisa Carcedoren eskutik, Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko jarduneko ministroa bera. Zehazki EKILIBRIA programagatik eman zigun epaimahaikoak saria: herritarrei elikadura ohitura osasungarriak hartzeko erraztasunak emateagatik. Sari horiek NAOS Estrategiaren parte dira, eta Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko Ministerioak bultzatzen ditu Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren bitartez. Asmoa da gizentasunari eta bestelako gaitz kronikoei aurrea hartzen laguntzen duten ekimenak bultzatzea, elikadura osasungarriarekin eta jarduera fisiko erregularrarekin. Espainian programa aitzindaria da EKILIBRIA , eta informazioaren teknologia berriak erabiltzen ditu nutrizio arloko diagnostiko pertsonalizatua eskaintzeko EROSKIren bazkide-bezeroen erosketa ohituretatik abiatuz.
“Enpresa Ekimenaren NAOS Estrategia Saria jaso genuen, herritarrei erraztasunak eman dizkiegulako elikadura ohitura osasungarriak hartzeko gure EKILIBRIA programaren bitartez”.
Hil horren amaieran, beste sari bat jaso genuen, BTEM 2019 Saria, merkatuen berrikuntzaren sailean, zergatik eta gure negozio eredua aurrendaria izateagatik osasunean, jasangarritasunean eta tokiko produktuetan, eta bide horretan jarraitzeagatikAZTI zentro teknologikoak eta Euskadiko Elikaduraren Clusterrak banatu zituzten Elikadura Berrikuntzaren BTEM sariak; eta sarien helburua da elikaduraren sektorea balioan jartzea eta enpresa arloan jardunbide onak sustatzea. Sariarekin EROSKIk gizarteari laguntzeko duen konpromisoa saritu dute, izan ere, elikadura orekatu batean oinarritzen den bizimodua sustatzen baitu; orobat saritu dute elikaduraren kateko beste enpresa batzuekin jarduteko duen gaitasuna eta on line erosketen kanala garatzeko egin duen apustua. Hain zuzen ere, on line kanala dela eta, on line supermerkaturik onena ginela iritzi zioten kontsumitzaileek urrian. Epaimahaikoak EROSKIren zenbait ekintza nabarmendu zituen; ekintza horiek ardatzean jartzen dute kontsumitzailea produktu osasungarriak hautatzeko orduan. Hor dago, halaber, Nutri-Score nutrizio arloko etiketa marka propioko produktuetan jartzearena, eta Ekilibria tresna digitala bera, ahoratzen diren elikagaien talde askotarikoak hobetzeko eta egokitzeko sortua. Nabarmentzekoa da, baita ere, produktu osasungarrien alde egin dugun apustua, aurrendariak izan baikara landare gantz partzialki hidrogenatuak kentzen (trans gantzen iturri direlako) eta azukre, gantz eta gatz kopuruak gutxitzen gure markako produktuetatik. Saria lortzeko orduan, garrantzitsua izan da, halaber, bi milioi eta erdi ikasleri baino gehiagori emandako formakuntza 2012an hasi ginenetik Elikadura eta ohitura osasungarriei buruzko Heziketa Programaren bidez.
“BTEM 2019 saria jaso genuen, merkatuen berrikuntzaren sailean, gure negozio eredua aurrendaria izateagatik osasunean, jasangarritasunean eta tokiko produktuetan, eta bide horri eusteagatik”.
Urte amaieran, berriz, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren gonbidapena jaso genuen Klimaren gaineko COP25 goi bileran parte hartzeko, eta gure ikuspegia eman genuen azalduz prozesu industrialek garapen jasangarriaren alde egin behar dutela. Gure Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak mahai inguru batean parte hartu zuen enpresaren munduko sektore askotariko beste ordezkari batzuekin, eta bertan erakutsi genuen nola ari garen jasangarritasunaren eredua aplikatzen EROSKIren ekoizpen prozesuetan, eta nola ari garen hori txertatzen gure estrategian.
50 urte bete ditugu, eta begia etorkizunean jarrita dugu, elkarrekin egiteko ditugun erronketan
Urte osoan ari gara ekitaldiak antolatzen 50. urteurrena ospatzeko. Bestela ezin zenez, EROSKIren funtsezko zati zaretenekin ospatu nahi izan dugu; izan ere, ezinbesteko pieza zarete proiektu honetan, gure jardueraren konplize.
Horregatik, afari bat antolatu genuen urriaren 22an Euskalduna Jauregian Bilbon, eta bertan 400 lagun egon ginen gure historia osatu duten mugarri nagusiak gogoratzen. Historia horretan, erronka eta desafio ugari izan ditugu gizarteko aldaketetara egokitzeko, eta bertan, lankidetza pixkanaka handituz joan da, elkarrenganako konfiantzari eta emaitzei esker; horren ondorioz, mendekotasun bertutetsu bat sortu da. Landidetza izan da EROSKIren balio ukaezin bat, eta ikuspegi horrekin heldu izan diegu beti gure harremanei; horrek balioa sorrarazi du modu iraunkorran, eta funtsezko palanka bihurtu da gure jardunean.
“EROSKIren funtsezko zati zaretenekin ospatu nahi izan ditugu 50 urteak; izan ere, proiektu honen parte zarete, eta gure jardueraren konplize”.
Lankidetza horren gakoak gardentasuna eta konfiantza dira. Informazioa leialtasunez partekatu dugu, eta estrategiak bateratu ditugu, helburu eta xede komunak jarriz.
Gure historia elkarrekin eratzen jarraitzea nahi dugu. Etorkizunak aurrean erronka gehiago jarriko dizkigu, eta gaitasun berriak geureganatu beharko ditugu. Eragin izugarria duten erronkak ditugu aurrean, eta anbizioz eta elkarturik heldu behar diegu, elkarrekin eta bakoitzak bere aldetik ditugun gaitasunetatik onenak hartuta, gero eta gehiago eskatzen duen gizarte bateko norbanakoaren emozioekin bat egiteko.
“Landidetza izan da EROSKIren balio ukaezin bat, eta ikuspegi horrekin heldu izan diegu beti gure harremanei; horrek balioa sorrarazi du modu iraunkorran, eta funtsezko palanka bihurtu da gure jardunean”.
Hortaz, gero eta larriagoak diren gaietan gero eta elkar ulertze eta konpromiso handiagoa izango dugun etorkizun baterantz goaz. Oraindik bide luzea dugu egiteko, eta, sektore gisa, irmo eta aitzakiarik gabe egin behar diogu aurre.
Eskerrik asko gure urtebetetzera etortzeagatik, baina batez ere, hornitzaile gisa 50 urte honetan eman diguzuen babesagatik eta lankidetzagatik eta etorkizunean seguru emango diguzuenagatik.
Efizientzia logistikoa neurtzeko plataforma bat sortu dugu gure hornitzaileekin; horrela, produktua eskuragarriago egongo da dendetan
2017an, proiektu bat abiatu genuen, hornitzaileen atari digital bat eratzeko; asmoa zen horri esker zuekin sarean partekatzea efizientzia logistikoaren eta lankidetza eskariaren arloan giltzarrizkoak diren adierazleak.
Gaur egun, azken fasean gaude, hau da, ataria sortzeko fasean. Orain arte egindako lan guztiak dagoeneko modua ematen digu tresna horrek bai EROSKIri eta bai zuei nolako abantaila ugariak ekarriko dizkizuen sumatzeko: informazioaren zentralizazioa eta kuantifikazioa, helburuen araberako kudeaketa, adierazleen eboluzioa…
“Tresna berri hau mugarria da gure lankidetzaren arloan, zalantzarik gabe, eraginkorragoa izango baita eta modua emango baitigu hornikuntza katea hobetzeko; hala, balio erantsia emango diogu, eta zerbitzuaren kalitatea bezeroari”.
Orain arte, atariko informazioaren oinarria landu dugu, barneko aginte kuadro bat sortuta zenbagarriak diren adierazleekin, zeintzuek hornitzaile bakoitzaren eraginkortasuna neurtzen baitute logistikaren arloan. Zehazki, landuta ditugu dagoeneko honako kudeaketa adierazle hauek: zerbitzu maila, harrera prozesua, informazio trukea, gama eta itzulketak. Fakturazioaren modulua eta on line atariaren ezarpena bakarrik falta da egiteko, zeina 2020an osatua egotea espero baitugu.
Aldi berean, txosten automatikoak lantzen aritu gara; horien bidez, informazioa partekatu ahalko dugu gure hornitzaile zareten horiekin. Txosten horietan, dagokion hileko adierazlea dator, eta haren eboluzioa urte osoa hartuta. Hain zuzen ere, dagoeneko ari zarete zerbitzu, puntualtasun eta deskarga mailaren gaineko txostenak jasotzen, eta laster ailegatuko zaizkizue harrerako gorabeherenak.
Tresna berri hau mugarria da gure lankidetzaren arloan, zalantzarik gabe, iraunkortasunaizango baitaeta modua emango baitigu hornikuntza katea hobetzeko; hala, balio erantsia emango diogu, eta zerbitzuaren kalitatea bezeroari.
LEAN metodologia aplikatu dugu bezeroari ematen diogun zerbitzuaren kalitatea handitzeko
EROSKI taldeak aspalditik aplikatzen du LEAN metodologia bai prozesu industrialetan eta logistikoetan eta bai antolamenduzkoagoak diren prozesuetan, ardatza dendan jarrita. Sistema horrek bezeroa jartzen du gure kudeaketaren erdigunean, eta lan prozesuetan alferrik galtzen dena identifikatzen du. Azken batean, LEANen bidez, bezeroari balioa ematen dion horretan jarri ahal ditugu indarrak, eta gainerakoa alde batera utzi.
Besteak beste, arlo komertzialeko sailetan aplikatu dugu metodologia hori. Zehazki azaldurik, balio erantsirik ematen ez duten zeregin guztiak baztertu ditugu, eta taldeei modua eman diegu beren jakintza erakusteko —berek ezagutzen baitituzte zereginak xehetasunez— eta etengabe hobetzeko.
“LEANen bidez, bezeroari balioa ematen dion horretan jarri ahal ditugu indarrak, eta gainerakoa alde batera utzi”.
Metodologia horrek aurrerapen handiak dakarzkigu hornikuntza katean, eta horrek, era berean, gure lehiakortasuna handitzen du. Arlo komertzialari dagokionez, saltokian eta helburu jakin batzuetan jarri dugu lanaren ardatza; alde horretatik, zenbait adierazle erabili ditugu, modua ematen zigutenak lanak saltokian nolako emaitza utzi duen ebaluatzeko.
Horretaz gainera, prozesuko kide guztiak lan periodiko bat egiteko topagunea izanda, horrek errazagoa egiten du arazoei konponbidea bilatzea eta taldeak orientatzea.
“Metodologia horrek aurrerapen handiak dakarzkigu hornikuntza katean, eta horrek, era berean, gure lehiakortasuna handitzen du”.
Horren guztiaren ondorioz, taldeek bere gain dute kontrola, eta prozesurik esanguratsuenen segimendua egiten dute. Hala, zenbait adierazle bisualiza ditzakete; besteak beste, produktuak saltokietan duen ezarpena eta zenbat zerbitzatu den edo zenbat sobratu den. Bestalde, sailen leihoak edo eskaintzak saltokietan noiz ezartzen diren kontrolatzen dute; eta horrek asko hobetzen ditu denborak. Laburbildurik, arinago joka daiteke, eta, hala behar izanez gero, jarduerak garaiz zuzentzeko modua ematen du. Gainera, ezarpen zikloaren denbora laburtu dugu horri eskerrak, eta horrek gure eraginkortasuna hobetu du.
50. Urteurren honetan, feria gastronomikoak antolatzen ari gara tokiko produktuei laguntzeko eta haien kontsumoa sustatzeko
Gure politika komertziala dela eta, askotariko ekoizpen ehuna duen nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzen dihardugu, giltzarrizkoa baita haren iraupenerako eta enpleguaren, ekonomiaren, kulturaren eta paisaiaren alde egiteko. Kooperatiba ziur dago horretaz, eta horregatik konprometitzen da aniztasun horren alde, nola eta lankidetza eremuak sortuz eta tokiko hornitzaile kopuru handi batekin lan eginez.
“Foro irekiak dira, konturatzeko tokiko produktu bakoitzaren atzean tradiziozko historia bat dagoela, ezohiko lehengaiak erabiltzen dituena eta leku eta egikera bereziak dituena”.
Hori dela eta, 50. urteurrena ospatzeko ekitaldietan, gure hornitzaile zareten horiekin eta erakundeekin lankidetzan jardunda, feria gastronomikoak antolatzen ari gara tokiko produktuak kontsumitzaileen eskura jartzeko, balioa emateko eta kontsumoa sustatzeko. Foro irekiak dira, konturatzeko tokiko produktu bakoitzaren atzean tradiziozko historia bat dagoela, ezohiko lehengaiak erabiltzen dituena eta leku eta egikera bereziak dituena. Jardunaldi horietan, tokiko produktuak erakusten dira, dastatzera ematen dira, tailer gastronomikoak egiten dira, baita elikadura osasungarriaren gaineko haurrentzako tailerrak ere, eta, are, batzuetan, sukaldari profesionalek emandako eskolak izaten dira. Horrez gain, zozketak eta lehiaketak egiten ditugu. Espazio horietan, gizarte harremanak, harreman komertzialak eta kulturalak bultzatu nahi ditugu. Proposamen horrekin, bertaratzen den jendea informatu eta formatu nahi dugu eta gozarazi egin nahi diogu.
“EROSKIn, beti jakin izan dugu nolako eragina duten tokiko produktuek eta zerbitzuek gure ingurunearen iraunkortasunean, eta nolako zeregin garrantzitsua duzuen zuek, tokiko ekoizleek, aurrerapen ekonomikoan eta sozialean”.
Ekainean, EAEko produktuen feria gastronomiko bat egin genuen Bilbon, eta 2.000 lagunetik gora elkartu zen. Zaragozan, berriz, gure tokiko produktuen zortzigarren feria antolatu genuen, eta beste behin banatu genuen Aragoiko EROSKI Zurekin produkturik berritzaileenaren saria eta aitorpenaren eta ibilbidearen saria, zeinak aurten “Apadrina un olivo” proiektuak eta Goi Aragoiko Baratzezainen elkarteak irabazi baitute, hurrenez hurren. Eta, astebete ez dela, Iruñean izan gara, milaka kontsumitzaileri Nafarroako produktuak hurbilarazten, ekoizleak protagonista direla.
EROSKIn, beti jakin izan dugunolako eragina duten tokiko produktuek eta zerbitzuek gure ingurunearen iraunkortasunean, eta nolako zeregin garrantzitsua duzuen zuek, tokiko ekoizleek, aurrerapen ekonomikoan eta sozialean, orobat gure historiaren beraren garapenean.
Lankidetza plataforma berritzaile bat ezarri dugu eskaintza komertziala egokitzeko eta kontsumitzailearen esperientzia hobetzeko
Bezeroak erabaki komertzial guztien erdigunean jartzea da EROSKI 3C plataformaren helburua 2018an. Lankidetza tresna berritzaile bat da zuekin, gure hornitzaile zareten horiekin, eta, hala, jauzi bat eman nahi dugu gure eskaintza komertziala lehiakorragoa izateko; helburua da irtenbide berriak garatzea bezeroarentzat haren kontsumo ereduei buruzko informaziotik abiatuta.
“Plataforma horren bitartez, gure salmenten datuak erakusten dizkizuegu, zertarako, eta tresna berri honekin analizatuta, ekintza zehatzak eta bezeroen soslaien araberako estrategiak elkarrekin diseinatzeko”.
Datu bolumen handi bat du plataformak oinarrian; kontsumitzaile jendearen gustuak, ohiturak, beharrak eta eskariak biltzen ditu, eta asmoa da azken belaunaldiko kudeaketa ereduekin eskaintza komertzial hobea egitea. Liquid Data izenekoan oinarritzen da IRIk garatutako teknologia, eta, horri esker, kontsumitzailearen esperientzia hobetuko duten erabaki partekatuakhar ditzakegu giltzarrizkoak diren alorretan; besteak beste, sortaren zabalera, aukera askatasuna, sustapena, prezioa eta produktu berrien garapena. Plataforma horren bitartez, gure salmenten datuak erakusten dizkizuegu, zertarako, eta, tresna berri honekin analizatuta, ekintza zehatzak eta bezeroen soslaien araberako estrategiak elkarrekin diseinatzeko.
“Laguntza handia da produktuak merkaturatzen ditugunerako; izan ere, modua ematen digu kanpaina xede jende oso ongi zehaztuei egokitzeko, gure datu baseko erosketen jarraibideetan oinarrituta”.
Eredugarria izan da esperientzia hori Angulas Aguinaga gure hornitzailearen kasuan; lankidetza muturreraino eramanda, tresna bera hobetzeko balio duten ekarpenak atera baititugu elkarrekin. EROSKI 3Ctresna giltzarrizkoa suertatu da, egindako sustapen jardueraren itzulerak maximizatzeko, nola eta oreka on bat gordeta publiko osoarentzako nahiz zatika egindako eskaintzen inbertsioetan, zeina kontsumitzaile soslai eta une oso jakinetara bideratua baitago. Era berean, laguntza handia izan da hori produktuak merkaturatzeko; esaterako, Aguinamar; izan ere, modua eman digu kanpaina xede jende oso ongi zehaztuei egokitzeko, gure datu baseko erosketen jarraibideetan oinarrituta. 250.000 bezerorengan eragin dugu soslai zehaztuekin, eta gorako salmenta tasak %3,5etik %10era igo dira.
“Gure esperientzia oso atsegingarria suertatu da. Oraingoz, lau ekintza egin ditugu; besteak beste, galdutako bezeroak atzematea eta bezero berriak egitea. Balorazioa oso baikorra da; izan ere, lankidetza erabatekoa izan da EROSKIrekin, eta emaitzetan ikusten da salmentek gora egin dutela EROSKIren dendetan, plataformak emandako datuetan oinarrituriko sustapen ekintzei esker”, azaldu du Angulas Aguinagako zuzendari komertzialak, Raquel Aizpuruak.
Hornitzaileentzako informazio kanal berria
Informazioa zabaltzeko beste kanal bat ireki dugu lehentasuna duen publikoarentzat, hala nola zuentzat hornitzaileontzat, interesez jarraitzen baitiozue gure enpresaren martxari.
Eragile aktiboak zarete gure negozio proposamenean, eta balio kate osoan laguntzen duzue kontsumitzaileen gogoa betetzeko zereginean, estrategikoki konplizea den kolektibo bat osatuz.
Buletin honen bitartez, geure jarduerak eta lorpenak kontatzen joango gara, erakunde efizienteago bat erdiesteko helburuarekin. Gero eta gehiago eskatzen duen kontsumitzaleari erakargarria izango zaion proposamen bat eskini nahi diogu, haren emozioekin konektatu eta gureganako fideltasuna sendotzeko.
Era zuzenean eta argian kontatu nahi dizuegu, zein diren gure aurrerabidean lorturiko mugarri nagusiak; hala berean, zuen ikuspegia eta ezagutza jaso nahi ditugu kontsumitzaileen gogoa betetzeko xede komun horretan. Horregatik, gaurtik hasita, hiru hilean behin, EROSKIren berriak zuregandik hurbilago buletina jasoko duzue, zuen interesekoa izango delakoan.
Aukera hau aprobetxatu nahi dut agur bero bat emateko.
Egongo gara kontaktuan…
Beatriz Santos
EROSKIko zuzendari komertziala
Efizientzia logistikoa hobetu dugu gure flota megakamioiz hornituta
Tinko ari gara balio kate efizienteago bat eraikitzeko lanean, gure bezeroen gogoa azken muturreraino betetzeko. Helburu hori dela medio, berrikuntza bultzatu dugu horniketa kate osoan eta logistikaren kudeaketan. Horren adibide da gure flota megakamioiz hornitu izana; ikusi dugu horrekin asko hobetu dela gure lehiakortasuna.
Oraingoz, hiru megakamioi sartu ditugu gure zirkuitu logistikoan, Fuentes eta Transgoikola garraio taldeekin lankidetzan. Ibilgailu horiek joan-etorri zirkuitu itxietan dihardute, eta dendetako horniketa egiteaz gain hornitzaileengana joaten dira zama hartzera. Gaur egun, Asturiasen, Gaztela eta Leonen, Murtzian eta Almerian dabiltza megakamioi horiek.
“Haiei esker, asko hobetu da salgaien garraioa errepidean; megakamioi bakoitzak 60.000 kilometro gutxitu du urteko, aurretik erabilitako garraiobideekin alderatuta”.
Horretarako, ibilgailu mota horien ordutegiak eta mugimenduak egokitu egin behar izan ditugu gure plataformetan eta hornitzaileenetan. Horri esker, asko hobetu dugu salgaien garraioa errepidean; hala, batetik, kilometroko garraiaturiko tonen kostuan hobekuntzak egin ditugu, eta, bestetik, ekoizpena eta efizientzia hobetu. Gainera, salgaien efizientzia handitzearekin ingurumen arloan ere hobekuntza nabarmena egin dugu, CO2 eta gas kutsatzaile gutxiago igortzen baitugu orain.
Zehazki, megakamioien jardueraren balantzeak erakusten du ibilgailu bakoitzarekin urteko 60.000 kilometro gutxitu dugula aurretik erabiltzen genituen garraiobideen aldean. Horren ondorioz, urtean 9.000 litro gasolio gutxiago gastatzen dugu orain; bestela esan, 22,5 tona CO2 gutxiago ibilgailu bakoitzeko.
Logistika iraunkorrago baterantz Lean & Greenekin
Aspalditik ari gara ingurunearen ikuspegia txertatzen gure sare logistikoaren kudeaketan, ingurumenean dugun eragina ahalik eta gehiena gutxitu eta minimizatzeko. Atmosferara gas kutsatzaile gutxiago igortzeko xedez, Lean & Green plataformarekin bat egin dugu, eta hitzeman dugu gure prozesu logistikoetan %20 CO2 gutxiago igorriko dugula 5 urteren buruan, hau da, 2020rako.
2018 ekitaldian, EROSKIk jauzi kuantitatibo nabarmen bat eman du gas kutsatzaileak gutxitzeko orduan, eta, datorren urtean murrizketaren helburu globala betetzeko, dagoeneko %5,5 baino ez zaigu gelditzen. Hobekuntza hori erdiesteko neurrien artean, nabarmentzekoa da kamioiak gehiago bete ditugula; horretarako zamalanak egokitu egin behar izan ditugu plataformetan. Beste alderdi hauek ere lagundu dute helburu horretan: hornitzaileekin dugun lankidetza, ibilgailu alternatiboak eta gure flota logistikoa berritu izana gasez dabiltzan ibilgailu berriekin, hau da, citytrailerrak eta megakamioiak.
“Azaroan, LEAN & GREEN saria eman zigun AECOCek. Gure konpromisoa nabarmendu zuen, garapen eredu iraunkorraren alde dihardugulako eta berotegi efektuko emisioak neurtzeko eta gutxitzeko dagoeneko planak badituzten enpresen zerrendan buruan gaudelako”.
EROSKIn, gaur egun, azken milian, hau da, etxeko banaketan igortzen dugun gasa kalkulatzeko sistema bat prestatzen ari gara. Aurtengo beste mugarri bat hornitzaileekin lortu nahi dugu, hutsean eginiko kilometroak kendu eta betetako kamioien kopurua handitzea.
Joan den azaroan, LEAN & GREEN saria eman zigun Ekoizleen eta Banatzaileen Elkarteak (AECOC). Gure konpromisoa nabarmendu zuten, garapen eredu iraunkorraren alde dihardugulako eta berotegi efektuko emisioak neurtzeko eta gutxitzeko dagoeneko planak badituzten enpresen zerrendan buruan gaudelako.
2017an harturiko neurriei esker, ia %13 gutxitu genituen CO2 igorpenak. Ekintza printzipalen artean, nabarmentzekoak dira: plataformak berrantolatu izana Erdialdean, Hegoaldean eta Iparraldean; efizientzia hobetu izana; Freskoen eta Elikagaien ibilbideak integratu izana; eta gehien kutsatzen duten ibilgailuak flotatik kendu izana.
Gure jarduerak sorrarazten dituen berotegi efektuko gasen igorpenak gutxitzeko, zenbait ekintza lerro landu ditugu; ez dugu soilik horniketaren efektibotasuna hobetu, ibilgailuak aldatu eta gutxiago kutsatzen duen gidaritza bat landu. Alde batetik, eraikuntza iraunkorra eta ekipo efizientagoak lantzen ari gara, energia aldetik efizientagoak eta ingurumenean gutxiago eragiten dutenak; esaterako, LED argiztapena eta berotze globalean potentzial txikia edo ezdeusa duten hozte-gasen erabilera. Gainera, helburutzat hartu dugu energia berdea erostea; gaur egun gure plataformen %20tan darabilgu dagoeneko. Beste alde batetik, hondakinak kudeatzeko ereduan, ekonomia zirkularraren printzipioak darabiltzagu.