Lean & Greenen izarra lortu dugu aurrenekoz CO₂ emisioak gutxitu ditugulako gure prozesu logistikoetan eta garraioan
Ekoizleen eta Banatzaileen Elkarteak aurreneko Lean & Green izar bat eman digu CO2 emisioak %20 murrizteko helburua gainditzeagatik gure logistika eta garraio prozesuetan. Hala, iragarritakoa hobetu ez ezik —%25era iritsi gara—, soilik 4 urte behar izan ditugu, Lean & Greenek 2018an saritutako ekintza planak 5 urteko epea bazekarren ere.
Horniketa-kateak eragiten dituen igorpenak murrizteko plataforma berezia da Lean & Green, Europan dagoen handiena. Nazioarteko eta lanbide arteko ekimen bat da, helburu duena enpresei laguntzea berotegi efektuko gasak gutxitzen; horrekin batera, asmoa da helburu zenbakarri bat iristen laguntzea eta beste enpresa batzuekin maila nazionalean bezala Europa mailan lankidetzan aritzea, baita jardunbide onak partekatzea ere, eta iraunkortasunaren erreferente izatea, segimendu sistema garden eta jarraitzeko moduko baten bidez.
“%25 baino gehiago murriztea lortu dugu gure jarduera logistikoaren emisioak; horrek esan nahi du 25.800 tona CO2 baino gehiago saihestu ditugula nola eta gure garraio eredu berrian egindako ekintzei esker; izan ere, eraginkortasunean eta iraunkortasunean jarri dugu ardatza”.
Parisko Hitzarmenean zehazturiko helburuekin lerrokatuta dago ekimena, 2050erako karbono emisio neutroak lortzeko. Lean & Green programaren egiturak bost maila ditu, karbono emisioak gutxitzeko helburu zenbakarriekin. Maila bakoitzeko helburuak lortu ondoren, enpresak saritzen dira izarrekin.
“Logistikak ere gure lan eta kontrol prozedurak indartzen eta eguneratzen lagundu dezake eta lagundu behar du, eta hor ingurumena aintzat hartzen da Osasun eta Iraunkortasun konpromisoak betetzeko orduan”, esan du EROSKIren Operazioetako zuzendariak, Alberto Madariagak. “Lean & Green ekimena ezin hobe ezkontzen da erakundearen helburu orokorrarekin; hau da, berotegi efektuko gasen emisioa gutxitzea. “Lau urte honetan bakarrik, EROSKIk %25 baino gehiago murriztu ditu bere jarduera logistikoaren emisioak; horrek esan nahi du 25.800 tona CO2 baino gehiago saihestu ditugula nola eta gure garraio eredu berrian egindako ekintzei esker; izan ere, eraginkortasunean eta iraunkortasunean jarri dugu ardatza”, azaldu du Madariagak.
EROSKIn ekintza bat baino gehiago jarri ditugu martxan, markaturiko helburuak erdiesteko. Ibilgailu berriak erosi ditugu (gasezko ibilgailuak, megakamioiak, flota berriak…) eta lan prozedura berriak jarri ditugu gure eraginkortasuna hobetzeko, betetzeak handitzeko eta hutseko bidaiak gutxitzeko.
Gure prozesu logistikoetako eraginkortasun energetikoa plataformei lotua dago: eraikuntza iraunkor baten alde egin dugu, eta energia aldetik eraginkorragoak diren ekipoekin hornitu; hala, ingurumenean egiten duten inpaktua txikiagoa da. Esaterako, LED argiztapena jarri dugu, mugimendu detektagailuak, tenperaturaren robotak, kutsatzen ez duten hozte gasak eta argi naturalaren aprobetxamendua, plataformen eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Gainera, gure helburua da energia berdea erostea; gaur egun gure plataformen %20tan darabilgu dagoeneko. Beste alde batetik, hondakinak kudeatzeko ereduan, ekonomia zirkularraren printzipioak darabiltzagu. Hondakinak alferrik ez galtzeko konpromisoa zintzo betez, lanean ari gara sortzen ditugun hondakinak gutxitu eta berrerabiltzeko, birziklatzeko edo saihestu ezin diren hondakinak berriz baloratzeko. Horretarako, 46 milioi ontzi logistiko berrerabiltzen ditugu urtean gure plataformetan, eta sortzen ditugun hondakinak birziklatzen direla bermatzen dugu alderantzizko logistikaren eta gestore baimenduen bidez.


