Aurrera egin dugu klima aldaketaren aurkako borrokan, 2050erako karbonoan neutroak izango garela konprometituta
Areagotu egin dugu klima aldaketa borrokatzeko eginahala; izan ere, konpromiso handinahitsua hartua dugu, hau da, berotegi efektuko gasen emisio garbiak zero izatea 2050ean. Hala, lehen banaketa katea bihurtu gara Espainian bere buruari karbono neutraltasunaren helburua ezartzen. Alde horretatik, iraunkortasunaren alde darabilgun estrategia indartu dugu, ingurumen arloko konpromisoak berrikusita.
Horretarako, elikagai-negozio eta marketin-praktika arduratsuei buruzko jokabide kodera atxiki gara, zeina hil honetan aurkeztu baitu Europar Batasunak Bruselan —Espainian banaketa etxe bakarra gara gaur egun bere borondatez batu dena atxikimendu horretara Europako beste enpresa lider batzuekin batera—. Lan esparru handinahitsua da, elikadura negozioaren iraunkortasunari lotua.
“Lehen banaketa katea bihurtu gara Espainian bere buruari karbono neutraltasunaren helburua ezartzen”.
EROSKIn Jokabide Kode horretan markatutako helburu guztiak izenpetu ditugu; era berean, helburuok lerrokatuta daude Osasunaren eta Iraunkortasunaren arloko 10 Konpromisoekin. Dekalogo horretan arlo hauek lantzen dira: elikagaien segurtasuna, elikadura osasungarriaren promozioa prezio merkean, haur gizentasunaren prebentzioa, iraunkortasunaren eta tokian tokiko ekonomiaren iraunkortasuna eta kontsumitzailearentzako informazioa. “Europako ekimen hori txalotzen dugu, eta hastapenetik atxikitzen gara Jokabide Kode horretara; gainera, nekazaritzako elikagaien sektore osoa animatzen dugu horra batu daitezen. Denok elkartuta baino ez da izango eraginkorra klima larrialdi honi buelta eman eta iraunkortasunaren arloan ditugun betebeharrak gauzatuko baditugu“, esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
%39 pasa gutxitu dugu karbono gure aztarna 2017tik hona; horrek esan nahi du 145.116 tona CO2 baliokide saihestu ditugula, hau da, gutxi gorabehera Espainian 120.000 auto berrik 10.000 km egitean igortzen dutena. Horretarako ekintza sail bat gauzatu dugu erakundearen bizi zikloaren ikuspegitik eta ingurumenean gure jarduerak inpaktua izan dezakeen balio katearen fase guztietan esku hartu dugu.
“La pandemia ha puesto de relieve la importancia que los eventos de la naturaleza pueden llegar a tener en el bienestar social, pero a la vez ha demostrado que es posible trabajar en cooperación para revertir sus efectos. Esto nos debería animar para encarar con determinación, trabajo y confianza otros grandes retos globales que no podemos soslayar, como es el cambio climático”, explica el director de Salud y Sostenibilidad de EROSKI.










