AECOC erakundeak balio kateko eragile guztiak biltzen ditu, eta  2023ko Benchmarking Supply Chain-Kontsumo Handia azterketaren emaitzak argitaratu ditu berriki. Urtero egiten dute azterketa hori, eta bai ekoizleek eta bai banatzaileek hornidura kateko jardueren eraginkortasun maila ebaluatzen dugu. Aurten, kontsumo handiko 21 banatzailek eta 37 fabrikatzailek hartu dugu parte.

Fabrikatzaileek adierazi dute banatzailerik onenetan laugarrena dela EROSKI, eta ehunen bat bakarrik falta izan zaigu hirugarren postua lortzeko. Gaur egungo egoera ez da erraza, ziurgabetasuna baita nagusi (tirabirak garraioan, gerrak, lehengai falta…), eta horrek izugarri tenkatu du gure lana. Hala ere, gure hornidura kateak erantzuteko gaitasuna eta malgutasuna erakutsi du, eta emaitza hori aitortza garbia da.

Nabarmentzekoa da hirugarrenez fabrikatzaileek EROSKI izendatu dutela elkarlanaren arloko banatzailerik onena. Oraindik ere apustu sendoa egiten dugu ardatz estrategiko horren alde; izan ere, egoera gorabeheratsuetan garrantzi berezia hartzen du horrek, orduantxe baita erabilgarriena.

“Gure hornidura katea zabala da, eta lortu ditugun emaitzek indartu egin gaituzte ikuspegi horretan. Hainbat eragilerekin elkarlanean aritzea gero eta beharrezkoagoa da sinergiak lortu eta kontsumitzaileei egiten diegun eskaintza hobetzeko”.

Hiru onenen artean gaude Informazio Trukerako Sistemak, Plangintza, Erreakzioa eta Dokumentazioa blokeetan. Oraindik ere uste dugu automatizazioa eta digitalizazioa funtsezkoak direla hornidura kate sendoa eta erresilientea sortzeko.

Halaber, azpimarratzekoa da nabarmen hobetu dugula Eskaeren eta Entregen arloetan geneukan posizioa, aurreko urteetan hobetzeko tarte handiagoa adierazten baitzuten. Emaitza honek agerian jarri du abiatutako ekintza planak eraginkorrak izan direla, eta aurrerantzean ere halako planak erabiliko ditugu.

Azterketa horrek oso informazio ona eta baliagarria ematen digu; izan ere, bide ematen digu fabrikatzaileen ikuspuntutik zer indargune eta zer ahulgune ditugun ulertzeko. Gure hornidura katea zabala da, eta lortu ditugun emaitzek indartu egin gaituzte ikuspegi horretan. Hainbat eragilerekin elkarlanean aritzea gero eta beharrezkoagoa da sinergiak lortu eta kontsumitzaileei egiten diegun eskaintza hobetzeko. Aurrerantzean ere orain arteko erronka bera izango dugu aurrean: hornidura kate jasangarria lortzea, bide emango diguna ahalik eta denbora gutxienean eta ahalik eta kostu txikienarekin merkatura egokitzeko.