Jarraitzen dugu gure prezioen lehiakortasunean aurrera eginez. Alde horretatik, inbertsio indartsua egiten jarraitzen dugu inflazioak familien poltsikoetan izan duen eraginari eusteko. Horrekin, saihestu nahi dugu kontsumitzaileei kostu guztien igoera gaineratzea, eta, horretarako, gure marjinak murriztu ditugu. Hala, datorren astetik aurrera, prezioak apaltzeko beste kanpaina bat abiatuko dugu. Inflazioa dela medio gutxiago saltzen diren produktuak dira baina ezinbestekoak direnak elikadura osasungarria eramango badugu.

“Arrandegian, frutategian, harategian deskontuak eskainiko dizkiegu kontsumitzaileei otsailaren 10etik aurrera”

Arrandegian, frutategian eta harategian deskontuak eskainiko dizkiegu kontsumitzaileei otsailaren 10etik aurrera, erosketa saskia lehen bezala izan dadin, osoa, osasungarria eta denetarikoa, produktu fresko eta guzti. Kanpaina hau beste baten jarraipena da, 2023a ixteko orduan gure apalategietako 800 erreferentziatan tarifak jaitsi baikenituen aurrezten laguntzeko.