10 Konpromisoak Osasunaren eta Jasangarritasunaren alde
Modu integralean txertatzen ditugu garapen jasangarrirako printzipio horiek gure erakundean, eta gure plan estrategikoak eta kudeaketa planak bideratu egiten ditugu eragin kaltegarriak murriztera eta onuragarriak sustatzera. Horregatik, 2018. urtean EROSKIren 10 konpromisoak landu genituen Osasunaren eta Jasangarritasunaren alde eta horiek dira gure iparra eta gure ibilbide orria kontsumitzaileen eta gizartearen eskari eta itxaropenei egoki erantzuteko; 2019an, CAPRABOk ere bat egin zuen konpromiso horiekin.
1. Elikagaien segurtasunean inplikatzen gara
Konpromisoa dugu elikadura arloko segurtasunarekin, eta prebentziozko kalitate plan bat egiten dugu horretarako, kontrolatu egiten dugu produktuen trazabilitatea eta elikagai freskoen hotz katea.
-
15.427
kontrol analitiko produktuei eta zerbitzuei
-
318
ikuskapen hornitzaileei
-
918
ikuskapen saltokiei
2. Elikadura orekatua sustatzen dugu
Sustatu egiten dugu modu orekatuan elikatzeko behar ditugun elikagaien kontsumoa, murriztu egiten ditugu gehiegizko kopuruetan osasunari kalte egiten dioten mantenugaiak eta hobetu egiten dugu gantz saturatuen kalitatea.
-
183
produktu birformulatu ditugu gure markakoen artean, horien nutrizio profila hobetzeko
-
86
produktu birformulatu ditugu gure markakoen artean palma eta koko olioak kentzeko osagaietatik, eta 2021ean lortuko dugu gure markako guztiei kentzea
3. Haurren gizentasunari aurrea hartzen diogu
Lanean ari gara haurren gizentasunari aurrea hartzeko, eta elikadura orekatua sustatzen dugu haurtzarorako, lehentasuna ematen diogu haurrentzako gure produktuen nutrizio kalitateari, eta bi milioi haur eta haien familiak trebatuko ditugu bizi ohitura osasungarrietan 2025erako.
-
126.002
ikasleri eta haien familiei eman diegu heziketa 2020an Elikadurari eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programaren bitartez.
4. Nutrizio premia espezifikoei erantzuten diegu
Premia espezifikoak dituzten pertsonek geure dendan elikagai orotatik izan dezaten lan egiten dugu, eskaintza handituz eta alternatibak eskainiz, hala nola eskariak egiteko zerbitzua eta geure on-line denda.
-
3.000
produktu dira glutenik gabeak gure dendetan, eta 530 baino gehiago gure markakoak
-
+1.600
Euskadiko, Nafarroako, Kataluniako eta Errioxako zeliakoen elkarteetako 1.600 bazkidek baino gehiagok eskuratu dituzte %20ko deskontuak glutenik gabeko 200 produktu espezifikotan
5. Lagundu egiten dugu arduraz kontsumitzen
EROSKIn elikadura jasangarria errazten dugu, eta murriztu egiten dugu gure prozesuek, dendek eta produktuek ingurumenean duten eragina. Gainera, sustatu egiten ditugu produktu ekologikoak eta ekoizpen modu iraunkorragoa darabiltenak, eta murriztu egiten dugu gehigarri artifizialen erabilera eta babestu egiten dugu animalien ongizatea.
-
%9
murriztu ditugu CO2 isuriak 2020arekin alderatuta
-
+145
ontzi eta bilgarri ekodiseinatuta
-
+9
milioi otordu baino gehiago eman dizkiegu gizarte erakundeei Zero Hondakin programaren bidez
6. Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzen dugu
Lagundu egiten dugu gure denden inguru sozial eta ekonomikoak aurrera egin dezan eta sustatu egiten dugu tokikoan tokiko komunitateen kultura, ekitaldi gastronomikoak eginez, ekoizpen guneetara bisitak antolatuz eta erro sakonak dituzten festa tradizionaletan lagunduz.
-
2.692
produktu eskaintzen ditugu tokian-tokian ekoitziak 2.404 ekoizle txikirekin lankidetzan
-
+12 milioi
euro baino gehiago bideratu ditugu gizarte ekintzetara jarduten dugun inguruetan
-
+1 milioi
euro baino gehiago bildu ditu Elkartasun Zentimo programak
7. Ongi eta merke jatea errazten dugu
Prezioak hobetu egin ditugu modu orekatu eta arduratsuan elikatzeko beharrezkoak diren produktuetan, eta aurrezteko proposamen pertsonalizatuak egiten dizkiegu gure Bazkide Bezeroei.
-
+326
miloi euro transferitu dizkiegu aurrezki gisa bezeroei, eskaintzen, sustapenen eta beste kanpaina batzuen bidez
8. Entzun egiten dugu, eta garbi eta garden jokatzen dugu
Modu garbi eta gardenean jokatzen dugu, eta parte hartzeko bideak irekitzen dizkiegu Bazkideei langileei eta Bazkide bezeroei, eta baita intereseko beste talde batzuei ere. Gainera, ahal den argiena eta gardenena izaten saiatzen gara ontzietan ematen den informazioan.
-
64.200
Bazkide Bezerok parte hartu dute entzute saioetan
-
%100
nutrizio etiketa aurreratua dendetan, 1.700ek baino gehiagok berezko ontzian
-
%100
proposatutako plater osasungarrien errezetetan Nutri-Score balorazioa daramate
9. Geure burua zaintzen dugu langile garen aldetik
Osasunaren, ongizatearen eta kontsumo arduratsuaren arloko prestakuntza sustatzen dugu, xede jakin batekin: gure langileen bizi kalitatea hobetzea, prestakuntza eskainiz haiei eta haien familiei, baita aholkularitza, jarduerak, programak eta tresnak ere.
-
429
langilek parte hartu dute elikadura orekatuari eta osasunari buruz eman ditugun 2.826 formazio orduetan
-
109.549
formazio ordu eman dizkiegu guztira langileei
10. Bizimodu osasungarriagoa bultzatzen dugu
Osasunaren eta Jasangarritasunaren gaineko kalitatezko informazioa bultzatzen dugu zenbait kanalen bitartez, hala nola CONSUMER EROSKI aldizkaria eta www.consumer.es webgunea. Horretaz gain, aholkularitza programa pertsonalizatua eskaintzen diegu EROSKI club-eko Bazkideei.
-
47,9 milioi
bisita www.consumer.es webgunean
-
+25.000
Bazkide Bezerok parte hartu dute modu aktiboan elikadura osasungarriarekin zerikusia duten erronketan
-
+29.000
Bazkide Bezerok jaso dituzte Ekilibria programako txostenak hilero