EROSKI-ren prezio jaitsierak 33 milioi euro aurrezten lagundu die bezeroei 2024ko lehen seihilekoan
5.700 elikagai, garbigarri eta garbitasun pertsonalerako produkturen prezioak jaitsi ditu
Sorrarazitako aurrezpenaren erdia baino gehiago marka propioak sorrarazi du
Aurrezki esanguratsuena produktu freskoek kontzentratzen dute, 1.183 erreferentzia merkeagotu baititu eta ia 22 milioi euro aurrezten lagundu
EROSKIk, irail honetan, 2.000 produktu baino gehiago ditu “beti prezio onak” deritzenen saskian, horietatik erdiak baino gehiago 2 euroz azpitik
EROSKIk sendo jarraitzen du kontsumitzaileei aurrezkia helarazten. Hori da bere politika komertzialaren lerro nagusietako bat, eta halaxe dator plan estrategiko berrian. Horrekin, 33 milioi euro baino gehiago aurrezten lagundu du 5.700 produktu baino gehiagoren prezioa gutxituta 2024ko lehen sei hilabeteetan. Bere garaian erabaki zuen kostuen igoera prezioetan gutxiago nabaritzeko inbertsioa areagotu egingo zuela; horrela, prezio lehiakorrei eta eskuragarriei eutsi ahal izan die, batez ere oinarrizko elikagaietan eta etxerako diren produktuetan.
Aurrezki horren erdia baino gehiago, zehazki 17 milioi euro, bere markako 1.100 produkturi prezioa jaitsita lortu du. Era berean, programa azpimarragarrietako bat “Beti prezio onak” deritzan saskia da: delako saski horretan, lortu du 576 produkturen salmenta zenbatekoak jaistea, eta horrek lehenaz gain 13 milioi euroko aurrezkia ekarri du guztira. Denetarik duen saskia da, osasungarria eta merkea; izan ere, 300 produktu fresko dakartza: fruta eta barazkiak, arraina, haragia, ogia, arrautzak eta oinarrizko beste elikagai batzuk, hala nola esnea, jogurtak, pasta eta arroza. Horretaz gainera, etxeko garbigarriak eta zainketa pertsonalerako produktuak ere sartzen dira.
Produktu freskoak aurrezkiaren koska
EROSKIk inbertsio ahalegina areagotu du, eta aurrezpena elikadura osasungarriari lotu dio bereziki. Horrela, produktu freskoen bidez aurrezten laguntzea lortu du: 1.183 erreferentzia eta 21,9 milioi euroko aurrezkia.
Horren ondorioz, EROSKIren erosketa saskiak %1,14ko bariazioa izan du 2024an, eta KPIaren igoera berdindu du epe horretan.
Beste prezio jaitsiera bat irailean 2.000 produkturi
Udako hilabeteak igarota, EROSKIk beste prezio jaitsiera batzuk aktibatu ditu 2.000 produktutan, hala nola elikagaiak —freskoak barne— eta etxeko eta zainketa pertsonalerako produktuak. Hortaz, “Beti prezio onak” deritzan saskiarekin biltegia berriz ere betetzeko modua dago; gainera, horietatik erdia pasak 2 euroz azpitik balio du. Horiekin batera, edozein biltegitako oinarrizko produktuen orga 70 euroz azpitik lortzeko aukera dago, eta “Eskola hasierako” kanpaina ere martxan da, deskontuekin eta interesik gabeko finantzaketekin.
Etxeko biltegia betetze eta dirua aurrezteko aholkuak udatik bueltan
“EROSKIn konturatzen gara erosketa saskia dela etxeko gastu nagusietako bat. Hori dela eta, prezio onei eusteko dugun jaitsiera estrategiaren barnean, ekimen berriak eskaintzen ditugu gure bezeroei aurrezten laguntzeko. Hala, plangintza on bat eginez, gastuak doitu ditzakete elikagai osasungarri eta aberatsei uko egin gabe”, gogorarazi du EROSKIko zuzendari komertzialak, Beatriz Santosek.
Etxeko biltegia beti ongi hornitua izateko, garrantzitsua da oinarrizko elikagaiak eta erraz kontserbatzen direnak izatea. Produktu zerrenda horretan, honelakoak sartu behar dira erosketa hobeto planifikatzen lagunduko baitigute: arrain kontserbak, lekaleak, landare kontserbak, fruitu lehorrak, esnekiak… Horretaz gainera, izoztu daitezkeenak gaineratu daitezke: berdurak, barazkiak eta arrainak. Horrela, udatik bueltako promozioak eta ohiko eskaintzak aprobetxatzeko modua dago.
Era berean, bultzadaren araberako erosketak saihestu behar dira, eta hondakinak ez sorraraztea funtsezkoa da etxeko ekonomiarako. Asteko menua planifikatu eta estrategia eraginkorrak erabiliz probetxuzko sukaldaritza egiten badugu, elikagai gutxiago hondatuko zaigu, eta errezeta goxoekin gozatzeko moduan izango gara.
Aholku ona da, halaber, sasoian sasoiko produktuak hautatzea. Fruten, berduren eta arrainen egutegia kontsultatuz gero, menu ekonomikoagoak eratu ahalko ditugu, merkeago egoten baitira sasoian. Hala, produktu freskoak aprobetxatu, eta kalitatea eta zaporea lortuko ditugu platerean.
Compartir en: