Bere hitzartzean, Rosa Carabel EROSKIko CEOak 2026ra arteko plan estrategiko berriaren ildo nagusiak aurkeztu zituen, eta erakutsi zuen konpromiso sendoa dugula berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin, osasunarekin eta aberastasuna sortzearekin. Carabelek azpimarratu zuen EROSKIren enpresa eredua bakarra eta berdingabea dela sektorean, lantaldeak bat eginda baitaude, eta oso berritzaileak baitira. Adierazi zuen EROSKIrentzat “funtsezko garaia dela merkatuan duen posizioa indartzeko“.

Erakundearen arduradun nagusiak azaldu zuen datozen hiru urteetarako gure bide orriak etorkizun oparoa eta jasangarria duela helburu, eta ardatz hauek dituela: kalitatea, zerbitzu gero eta pertsonalizatuagoa, eta gure dendetan erosketak modu gero eta pertsonalizatuan egin ahal izatea. Horren guztiaren oinarria kontsumitzaileen osasuna eta ongizatea da. Gainera, ziurtatu zuenez, “emaitzen bilakaera positiboa da, zorra normalizatuta daukagu, sare osasuntsua eta eraginkorra osatzen dugu, prezioen lehiakortasunean hobera egin dugu nabarmen, eta kontsumitzaile gero eta gehiagok egiten digute aitortza; beraz, EROSKIrentzat sortzeko eta hazteko garaia da”.

“EROSKIrentzat funtsezko garaia da merkatuan duen posizioa indartzeko”.

Plan estrategiko berriak indartu egiten du EROSKIk gaur egungo merkatuaren erronketara egokitzeko duen gaitasuna eta lidergoa, eta baita ingurumena errespetatu eta ingurua jasangarriago egiteko dugun konpromisoa ere. Rosa Carabelek azaldu zuen oraintxe bertan EROSKI lider kontziente bat dela, eta prest dagoela etorkizuneko erronkei aurre egiteko.