EUSKADIKO ONCEK eta EROSKIK indartu egin dute itsuen eta ikusteko desgaitasuna dutenen alde egiten duten elkarlana
Bi erakundeen arteko akordio baten bitartez,
Euskadiko ONCEk eta EROSKIk itsuen eta ikusteko desgaitasuna dutenen alde egiten duten elkarlana indartu dute bi erakundeen arteko akordio bat sinatuta. ONCEk Euskadin duen ordezkari Usue Vallejo Delcanek, Euskadiko ONCEko lurralde kontseiluko presidente Jose Antonio Perezek eta EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendari Alejandro Martinez Berriochoak sinatu dute hitzarmena.
Akordioaren helburua da ONCEko afiliatuek aurrerantzean ere aukera izatea kultura eta aisialdiko jarduerez gozatzeko, gizartean oso-osorik integratu daitezen, tailerren bidez, hitzaldien bidez, etab. Gainera, autonomia pertsonala izateko behar dituzten tresna guztiak emango zaizkie.
Euskadiko ONCEko arduradunak oso pozik daude EROSKIren “lankidetzarekin, beti hurbilekoa baita“. EROSKI aliatu eta lagun bikaina da itsuen, desgaitasunen bat dutenen eta bazterketa arriskuan daudenen inklusioaren alde lan egiteko, hainbat gai eta ikuspegi landuz. “Zalantzarik gabe, aukera bikaina da gizarte hobeak eraikitzeko lanean sakontzeko, pertsona guzti-guztiek bizitza duina izan dezaten“, adierazi dute bi erakundeek.
“Hasiera-hasieratik, EROSKIn jardun sozial askotarikoa lantzen dugu, gure balio korporatiboei jarraikiz gizarte bidezkoago eta solidarioago bat posible egiten laguntzeko. Engaiatuta gaude egoera zailetan eta bazterketa arriskuan daudenei gizartean integratzen laguntzeko, eta horregatik, konpromiso sendoa dugu gizarte erantzukizunaren eta dibertsitatearen alde. Eta gaur konpromiso hori indartu dugu Euskadiko ONCErekin itsuen eta ikusteko desgaitasuna dutenen gizarte inklusioan laguntzeko akordio hau sinatuz“, azaldu du EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.
EROSKIk eta Euskadiko ONCEk aspalditik dihardute elkarlanean itsuen eta ikusteko desgaitasuna dutenen bizitza eta bazterketa arriskuan daudenena hobetzeko.
Akordio honen aurretik, ONCEk eta EROSKIk beste hainbat hitzarmen egin izan dituzte askotariko eremuetan: besteak beste, jendea lan merkatuan sartzea, formakuntza eta teknologia berriak eskuragarri jartzea, irisgarritasuna eta diseinu unibertsala.
Compartir en: