EROSKIren batzar nagusiak baimena eman du bonuak jaulkitzeko finantza trensa gisa
Kooperatibaren erabaki organo gorena
Gehienez ere 600 M€ jaulkiko dira, eta eskuratutako baliabideak egungo birfinantzaketarako akordioan zehaztutako eginbeharrak betetzeko erabiliko dira
Gaur arratsaldean egindako batzarrean, amaiera eman zaio EROSKIko Langile Bazkideek eta Bazkide Kontsumitzaileek egindako parte hartze prozesuari: 15 saio informatibo egin dituzte
EROSKIk Ezohiko Batzar Nagusia egin du gaur arratsaldean Elorrion. 500 bazkide zeuden deituta bilerara, Langile Bazkideen eta Kontsumitzaile Bazkideen taldeetako ordezkariak denak, eta bileraren helburua zen Kontseilu Errektoreak baimena ematea bonu batzuk jaulkitzeko finantzaketa tresna gisa, gaur egungo finantza akordioan zehaztutako eginbeharrak betetzen laguntzeko.
Kooperatibaren erabaki organu gorenak baimendu egin du bonuak jaulkitzeko proposamena: gehienez ere 600 milioi euro jaulkiko dira, eta edukitzaile instituzionalak bakarrik izango dira hartzaileak.
Aurretiko prozesu parte hartzaile zabala
Gaur arratsaldean egindako Ezohiko Batzar Nagusiaren aurretik, EROSKIko Langile Bazkideek eta Kontsumitzaile Bazkideek parte hartze prozesu zabal bat egin dute. 15 saio informatibo edo prestakizun bilkura egin dituzte, aurrez aurrekoak eta konexio digitaldunak. Gaur bukatu da prozesu hori, ordezkarien batzarrari galdetu baitzaio zer iruditzen zaion bonuak jaulkitzea finantzaketa tresna gisa.
Compartir en: