EROSKIK eta ONCE EUSKADIk ikusmen- desgaitasuna duten pertsonak gizartaratzeko konpromosioa berretsi dute
Lankidetza hitzarmena berritu dute

Bi erakundeek sentsibilizazio- esperientzia pilotu bat garatu dute dendetan, arreta inklusiboago baten alorrean aurrera egiteko
Euskadiko ONCEk EROSKIk lankidetza-hitzarmena berritu dute aurten ere, itsuen edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta autonomia pertsonala sustatzen jarraitzeko. Akordioa Usue Vallejo Delcan ONCEren Euskadiko lurralde ordezkariak eta Alejandro Martinez Berriochoa EROSKIren Osasun eta Jasangarritasun zuzendariak sinatu dute.
Hitzarmenak kultura-, aisialdi- eta prestakuntza-jarduerak egitea aurreikusten du, ONCEko afiliatuei zuzenduta, gizartean erabat integratzen laguntzeko. EROSKIk, gainera, ekarpen ekonomikoa egin du ekimen horiek babesteko, eta aniztasunarekin, inklusioarekin eta aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi du.
“EROSKIrekiko lankidetza funtsezko zutabea da oraindik gizarte eskuragarriago eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko. Etengabeko inplikazioari esker, aukera gehiago ditugu ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek aktiboki eta baldintza berdinetan parte har dezaten bizitzako esparru guztietan “, nabarmendu du Usue Vallejok.
Bestalde, Alejandro Martinez Berriochoak honako hau azpimarratu du: “Hasieratik, EROSKIn pertsonekiko konpromiso integral gisa ulertu dugu jasangarritasuna. Hitzarmen honek gehien behar dutenei laguntzeko borondatea indartzen du, hurbileko gizarte-ekintza praktikotik eta eraldatzeko bokazioarekin “.
Dendako sentsibilizazio-esperientzia pilotu bat
Konpromiso horren barruan, bi erakundeek sentsibilizazio-esperientzia pilotu bat jarri dute abian EROSKI dendetan, Bermeon, Durangon, Zornotzan, Lekeition, Iurretan, Elorrion, Markinan, Gernikan eta Ogenan. Ekimen hau maiatzean egin zen ONCEren kontzientziazio-jardunaldien barruan kokaturik, eta denda-taldeak prestatzea izan du helburu, ikusmen murriztua edo guztiz itsuak diren kontsumitzaileei arreta inklusiboagoa eskaintzeko.
Jardunaldiak alde teorikoa eta praktikoa uztartu zituen. Teorian, taldeek ikusmen-urritasun motei buruzko prestakuntza jaso zuten, nola identifikatu eta arreta egokia emateko jardunbide egokiak, estereotipo komunak desmuntatuz eta egunerokotasunerako oso baliagarriak diren gakoak eskainiz. Alde praktikoan, langileek lehen pertsonan bizi izan zuten ikusmen-urritasunarekin erosteko esperientzia, ikusmen-galeraren maila desberdinak simulatzen dituzten betaurrekoak erabiliz.
“Benetan argigarria izan zen ulertzea, adibidez, pertsona batzuek zergatik egiten dituzten argazkiak prezioetan edo etiketetan, askok irudiak zabaltzen edo ozen irakurtzen dituzten aplikazioak nola erabiltzen dituzten. Desberdintasuna markatu dezaketen oso keinu sinpleak ere ikasi genituen, hala nola informazioa letra handiz eta kontraste onarekin idaztea”, adierazi dute parte hartu duten taldeek.
Saioa amaitzeko, eskola praktiko bat eman zen denda-ingurunean pertsona itsu bati behar bezala laguntzeko moduari buruz, arreta pertsonari eskainita.
Ekintza hori osatzeko, ikaskuntzak EROSKIren denda-ekipo guztietara transferituko dira, eta inkesten bidez ebaluatuko da, haien eragina neurtzeko eta izan dezaketen hedadura aztertzeko.
Bi erakundeek elkarrekin lan egiten jarraitzeko asmoa agertu dute, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta pertsona horiek gizartean erabat sar daitezen sustatzeko.
Compartir en: