EROSKIK eta haren bezeroek 1.200 tona elikagai baino gehiago bildu dituzte Elikagai Bankuetara bideratzeko
Elkartasunez beteriko ekimena
Bilketa Handiaren ekitaldi honetan ere elikagaiak eman eta diru ekarpenak egin dituzte bezeroek azaroaren 25etik abenduaren 6ra
Bezeroek ordainlekutik pasatzean egin dituzten diru ekarpenei esker, Elikagai Bankuek gehien komeni zaizkien eta behar dituzten produktuak eskuratzeko modua izango dute, eta ehunka familiaren oinarrizko elikagai premiak estaliko dituzte urte osoan
Hogei urte baino gehiago dira elkarrekin lanean ari direla EROSKI eta Elikagai Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL)
EROSKIk eta haren bezeroek 1.200 tona elikagai bildu dituzte Elikagai Bankuen Espainiako Federazioaren alde (FESBAL) Bilketa Handia elkartasun kanpaina tradizionalaren bidez, zeina azaroaren 25etik abenduaren 6a bitarte egin baita haren sare komertziala osatzen duten saltokietan. Horrek esan nahi du 4,9 milioi otordu eskaini ahalko dizkietela 1.353 familiari.
COVID-19aren pandemiak bi urtez eragotzi egin du elikagaiak fisikoki biltzea, eta oztopo hori gaindituta, bezeroek hainbat produktu eman dizkiete boluntario lanetan jardun duten kideei azaroaren 25ean eta 26an. Horrekin batean, ordainlekuetan eurek nahi izan duten diru ekarpena ere egin ahal izan dute kontsumitzaileek. Eta, aurreko kanpainetan bezala, EROSKIk ekarpen gehigarria egin dio kanpainan bildutako guztiari.
Ekarpen ekonomikoen bidez bildutakoa FESBALi atxikita dauden Elikagai Bankuen eskuetan geldituko da gehien komeni zaizkien eta behar dituzte produktuak eros ditzaten; horrela, ehunka familiaren oinarrizko elikagai premiak estaliko dituzte urte osoan.
“Beste behin ere, gure bezeroei eskertu egin nahi diegu ekitaldi honetako eskuzabaltasuna eta laguntza; berriz ere produktuak fisikoki eman dituzte gure dendetan eta diru ekarpenak ere egin dituzte ordainlekutik pasatzean, eta agerian gelditu da konpromiso sendoa dugula gizarte bidezkoago eta solidarioagoa lortzen laguntzeko”, adierazi du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun zuzendariak.
“Berriz ere eskertu egin nahi dugu EROSKIk FESBALekin daraman lankidetza, bizitzen ari garen egoera zail honetan gainera. Guztiz arrakastatsua izan da kanpaina hau, non bateratu egin ditugun betiko bilketa fisikoa eta ekarpen birtualak, eta aukera eman digu elikagaiak erosteko, gehien behar dutenen artean banatu ditzagun gurekin diharduten ongintzako entitateen bitartez”, esan du Elikagai Bankuen Espainiako Federazioko zuzendari nagusiak, Francisco Greciano jaunak.
Hogei urte baino gehiago EROSKI eta Elikagai Bankua elkarlanean ari direla
1996an hasi zen EROSKI Elikagai Bankuarekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta kontsumitzaileek berek proposatuta, behartsuen eta bazterkeria soziala jasateko arriskuan direnen kolektiboari elkartasuna erakustea galdegiten zuten eta. Horrela sortu zen, urte hartan bertan, ‘Kilo Operazioa’, EROSKIren dendetan elikagaiak biltzeko.
Gero, EROSKIk martxan jarri zuen elikagai ontziratuak emateko programa; kontsumitze-data gomendatua hurbil zeukaten produktuak ziren, baina ziurtasun osoz jateko modukoak, eta horren bidez, urtean 5.000 tona elikagai baino gehiago ematen ditu.
EROSKIk egin duen lana aitortu izan du Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak, eta Urrezko Galburuaren saria eman izan dio; hori da Federazioaren saririk handiena, sobera gelditu diren elikagaiak banatzen nabarmendu diren erakundeei ematen diena.
Compartir en: