• EROSKIk Gasteizen duen dendarik iraunkorrenak saria jasoko du, euskal merkataritzaren enpresa garapen komertzialean, modernizazioan eta berrikuntzan duen konpromisoagatik

  • EROSKI Consumer, berriz, kontsumo arduratsuaren alde eta EAEko kontsumitzaileen eskubideen defentsan egiten duen lanagatik sarituko dute

  • EROSKIko CEO Rosa Carabelek eta EROSKI Fundazioko zuzendari nagusi Alejandro Martinez Berriochoak hartuko dituzte sariak atzo Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izaniko ekitaldian

EROSKIri sari bikoitza emango diote Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sarietan, gaur, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. 2022ko Merkataritzako Euskadi Saria bere sare komertzialean Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan duen dendarik iraunkorrenari eman diote, eta Hedabideen Saria, berriz, EROSKI Consumer informazio proiektuari.

Lakua-Arriagan dagoen denda iraunkorrari emango diote 2022ko Merkataritzako Euskadi saria, eragin onuragarria izan duelako inguruko merkataritzaren dinamizazioan eta enpresa arloko modernizazioan eta berrikuntzan. Joan den urte amaieran inauguratu zuten, eta EROSKIren sare komertzialeko dendarik iraunkorrena da. Denda estandar batekin alderatuta, energiaren kontsumoa %50 jaistea lortu du iturri berriztagarriak bakarrik erabilita. LEED Gold ziurtagiriaren parametro zorrotzak beteta eraiki dute, eta hozgarri naturalak darabiltza. Hozteko darabiltzan altzariek, berriz, azken aurrerapenak dakartzate I+G arloan, eta, argiztapenari dagokionez, LED sistema adimenduna eta autoerregulatua darabil, aurrerapen handia ingurumenean uzten duen aztarna txikitzeko. Denda horrek mugarri bat ezarri du EROSKIren dendek berrikuntza eta eboluzio aldetik izan duten kronologian; hari esker, EROSKIk energia eredu berri baterako trantsizioa abiatu du.

“Lakua-Arriagako dendak zenbait proposamen eta soluzio aurreratu ditu, eta ireki ahala txertatuko zaizkie etorkizuneko dendei. Erantzun berritzaile bat eman dio, hala, kontsumitzaile informatuari, kontsumo osasungarriago, arduratsuago eta iraunkorrago baten alde egiten baitu. Proiektuaren hasierako ideia zen EROSKIren energia eredu berriaren nortasun ikur bihurtzea. Denda iraunkor eta ‘green‘ bat, EROSKI bezala kudeaketa garapen iraunkorrean oinarritzen duen hiri honentzat“, esan du EROSKIren hipermerkatuetako zuzendariak, Iñigo Ariasek.

Kontsumobideren saria 2022an

EROSKI Consumer informazio proiektua ere saritu egingo dute Hedabideen Sariarekin, kontsumo arduratsuaren alde eta kontsumitzaileen defentsan Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duen lanagatik. EROSKI Consumer jada 48 urte bete dituen hileroko aldizkariaren bitartez heltzen da kontsumitzaileengana, bai eta erreferentziazko kanalen bitartez ere, hala nola webgunea eta sare sozialetako soslaiak (@EroskiConsumer eta @ersokiconsumer).

“Oso pozik gaude gure ibilbide informatiboari egindako aitorpen honekin; kontsumitzaileei egiazko informazio independentea, praktikoa eta arina eman diegu, kontsumo arduratsuari begira erabakiak har ditzaten, eta milaka irakurle eta erabiltzaileren konfiantza du”, adierazi du EROSKI Fundazioko zuzendari nagusiak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Aitortza ekitaldia

Sari banaketa gaur izango da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, eta bertan izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. EROSKIren aldetik, berriz, Rosa Carabel CEOa eta Alejandro Martinez Berriochoa EROSKI Fundazioko zuzendari nagusia azalduko dira sariak jasotzera.

Compartir en: