• Joan den urtean Europako merkatuan sartu diren banatzaile-markako produktuen bikaintasuna aitortu du Salute to Excellence Awardsek

  • Erreferentzietako zazpi saritu dizkiote 2024an, eta 23 herrialdetako 550 produktu zeuden sarirako

EROSKIk zazpi sari jaso ditu Salute to Excellence Awards nazioarteko sarien azken lehiaketan; orain berriki banatu ditu Private Label Manufacturers Associationek Amsterdamen. Zehazki, elikagaietako hiru erreferentziari, zainketa pertsonaleko biri eta edarietako beste biri eman dizkiete sariak marka propioan.

Irabazi duten EROSKIren produktuak EROSKI markako galleta xigortuak Haurrentzako Zizka-mizkak kategorian, EROSKI markako urdaiazpiko zaporeko minitortatxoak hori ere zizka-mizken kategorian eta EROSKI markako glutenik ez duen ogitartekoetarako ogia “Gabe” kategorian. Elikagaien saileko sari horietaz gain, edarien kategorian, bere 2022ko Mar Blava ardo zuriari (Mallorcako Binissalem jatorri izenekoa) zuri iberikoen kalitaterik onenarena eman diote, eta 2022ko Chen de Passion ardo beltzari (Cariñena jatorri izenekoari), berriz, Beltz Iberikorik onenarena. Orobat saritu dituzte bainuko aloe vera gel-a (bere Belle markakoa) Dutxa eta Bainugelaren kategorian eta Belle markako Sensitive krema prebiotiko orekatzailea Aurpegirako Kremak eta Hidratatzaileak kategorian.

“Aitortza hauek erakusten dute nolako apustua egin dugun gure marka kalitatezko marka osasungarri eta iraunkor bat izan dadin prezio onean eta berritzailea aldi berean. 2023an, marka propioko 441 erreferentzia gaineratu genituen, aurreko urtean baino %38 produktu berri gehiago, eta %7 handitu da produktuok saskian duten lekua gure dendetara erostera etortzen direnen artean. Datozen hiru urteetan, gure plan estrategikoak markatzen duen bezala, EROSKIk jarraituko du bere markakoak bultzatzen, sorta berrikusten eta promozio eta deskontu gehiago egiten kontsumitzaileek eskatzen dutenari erantzuteko“, azaldu du EROSKIko zuzendari komertzialak, Beatriz Santosek.

Salute to Excellence Awards sariek bikaintasuna saritzen dute banatzaileen markako produktuen kalitatean eta berrikuntzan erreparatuz; horretarako, aurreko urtean sartuak izan behar dute Europa osoko supermerkatuetan, hipermerkatuetan, deskontu dendetan, drogerietan eta denda espezializatuetan. Marka propioen gainean munduan dagoen lehiaketarik handiena da, eta aurten 23 herrialdetako 72 txikizkariren 550 produktu, 79 kategoriatan, zeinak ebaluatuak izan baitira produktuaren kontzeptuaren, zaporearen eta itxuraren arabera eta bilgarriari, aurkezpenari eta kalitate-prezioei erreparatuta. Adituen epaimahai batek erabaki du zein produktuk irabazi duten: txikizkako merkataritzako profesionalek, fabrikatzaileek, marketin arloan dihardutenek eta kazetariek osatzen dute epaimahaia.

 

Compartir en: