EROSKI-ren Batzar Nagusiak erabaki du 2023ko gaindikin garbi guztiak ondarea indartzera bideratzea
Kooperatibaren erabaki organo gorena
Ordezkarien Batzar Nagusiak 250 Langile Bazkide eta 250 Kontsumitzaile Bazkide deitu ditu bilkurara
EROSKIk Ohiko Batzar Nagusia egin du gaur arratsaldean, Barakaldon (Bizkaia); bertara deituak ziren Langile Bazkideen eta Kontsumitzaile Bazkideen kolektiboetako 500 ordezkari. Bazkideek onartu egin dituzte bai kooperatibaren urteko banakako kontuak eta bai EROSKI Taldearen kontu kontsolidatuak, baita 2023. urteko ekitaldiaren Kudeaketa Txostena ere. Era berean, erreserbetara bideratuko ditu 70,4 milioi euro 2023ko ekitaldiko emaitza positiboen gaindikin garbietatik.
Hitza hartu duenean, EROSKI taldeko CEOak, Rosa Carabelek, nabarmendu du 2023an erakundeak bikain lan egin duela, eta iritzi bereko azaldu dira Batzar Nagusiko langile eta kontsumitzaile bazkideak ere. Carabelek iazko ekitaldiko adierazle positiboak aipatu ditu: “Salmenten igoera, ebitda, emaitza arrunta eta etekina”. Eta hori guztia testuinguru ekonomiko konplexuan lortu du; izan ere, inflazioak eta etxeetan izan dituen ondorioak EROSKI behartu dute bere estrategiak birdefinitzera; bestela, ezin izango baitzuen eman erantzun egokirik gaur egungo erronka ekonomikoei. Alde horretatik, “eraginkortasunean egindako ahalegina funtsezkoa izan da”. EROSKIko CEOak, hala berean, balioan jarri du “kooperatibaren finantza egoera kontsolidatu izana 2023aren amaieran bonu jaulkipen arrakastatsuaren ondoren“. Gainera, eskerrak eman dizkie bazkideei “ahalegin eta espiritu kooperatiboagatik” eta animatu ditu “harro sentitzera lortutakoagatik”.
Bestalde, kontsumitzaileen konfiantza indartu eta areagotzeko egindako lorpenak zerrendatu ditu: “Elikadura osasungarriaren eta tokiko produktuaren aldeko proposamen bereziak, arreta pertsonala eta aurrezpena; ahaztu gabe, berrikuntza eta gizarte erantzukizuna“. Carabelek plan estrategikoko puntu nagusiak aletu ditu, datozen hiru urteetan erakundea gidatuko baitute: “Etorkizun oparoago eta iraunkorrago baterantz jotzeko dugun xedea eta ikuspegia gaurkotuko dituen plan bat; horretarako, konbinatu egingo ditu enpresa emaitzak eta gure ingurunearen aberastasuna, elikadura osasungarriaren sustapena eta kontsumitzaileen eta langileen gogobetetasuna, gehienak emakumeak”.
Plan horrek 11 ekimen estrategiko dakartza, eta fokua jarrita dauka prezio onetan, sortaren kalitatean, bezeroaren esperientzian, salmenta aretoaren hazkuntzan, pertsonetan, teknologian eta komunikazioan.
Zor-agirien jaulkipena finantzaketaren osagarri
Kooperatibaren erabaki organo gorenak baimena eman du zor-agirien programa bat Errenta Finkoko Merkatu Alternatiboan erregistratzeko ere, 100 milioi euroko zenbateko nominal maximoa duena eta EROSKI Sozietate Kooperatiboa jaulkitzaile. EROSKIk aurrera jarraitzen du bere errepide mapan zorra gutxitzen jarraitzeko helburuarekin. “Epe laburreko finantza tresna bat da, enpresa sorta zabal-zabal eta aniztun batek erabilia, sozietateari bankuarena ez den finantzaketa osagarri bat emateko eta negozioa garatzeko; izan ere, orain, merkatuek guregan konfiantza dutenez eskura ditugu horiek”, azaldu du taldeko CEOak.
Alde aurreko parte hartze prozesu zabala
Batzarrerako bidean, parte hartze prozesu handi bat egin dute EROSKIko Langile Bazkideekin eta Kontsumitzaile Bazkideekin, non prestaketa batzarrak egin diren aurrez aurre konexio digitalekin, 43 guztira.
EROSKIren Kontseilu Errektoreko presidenteak, Leire Mugerzak, balioan jarri du “bazkide kolektibo osoaren konpromisoa, kooperazioa eta batasuna, zeren eta haien lanak, enpeinuak eta ahaleginak aukera eman dute EROSKI eraldatzeko, indartzeko eta etorkizunerantz baikortasunez begiratzeko, kontsumo kooperatiba gisa dugun misioari eta bisioari leial, enpresa-sozietate eredu berezi baten isla”. Era berean, 2024-2026ko Plan Estrategiko berria aipatu du, eta hauxe azpimarratu du “Irmoki finkatzen eta sendotzen ditu gure erroak, gure izaera, gure balioak eta jakina gure xedea”.
EROSKIri buruz
EROSKI Espainiako lehen banaketa talde kooperatiboa da, eta liderretako bat Espainia iparraldeko merkatuan —Galiziatik Balearretara—, %12,8ko merkatu kuotarekin; eta liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Galizian; lidergoan da halaber Balearretan ere. 2023aren amaieran, 1.533 saltoki zituen bere sare komertzialean: besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatuak, baita gasolindegiak, kirol dendak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk ere. Halaber, 6,4 milioi Bezero Bazkide baino gehiago ditu, 27.400 Bazkide Kooperatibista eta Langile Bazkide baino gehiago, horietatik 9.000 sozietatearen jabe ere badirenak; eta 620 denda frankiziatuetako langileen kolektiboa gehitu behar zaio horri.
Compartir en: