• Kontsumitzaileei elkartasuna erakusteko deia egin die, ordainlekutik pasatzean borondatea emanez herritarren oinarrizko beharrak estaltzen lagundu dezaten

  • EROSKIk ere, bildutakoa osatzeko, bere ekarpena egingo du

  • EROSKIk eta bezeroek emandako guztia Gurutze Gorriak bideratuko die kaltedun suertatu diren herritarrei

EROSKIk larrialdiko elkartasun kanpaina aktibatu du, DANAren ondorio suntsigarriak jasan dituztenen autonomia erkidegoetan laguntza emateko. Nahi duenak borondatezko dohaintza egin dezake ordainlekuetan, EROSKIren edozein saltokitan, nahi duen kopurua emanda.

Eurite handi horiek direla eta, jende asko hil eta desagertu da, eta ez dago kalte materialak kalkulatzerik, mende honetan izan den tanta hotzik larrienean. Familia eta pertsona askok laguntza behar dute.

Aurreko elkartasun kanpainetan bezala, kontsumitzaileen dohaintzari esker dendetan bildutakoaz gain, EROSKIk ekarpen bat egingo du. Dohaintzan emandako guztia Gurutze Gorriak bideratuko die kaltedun suertatu diren herritarrei.

EROSKIk eta bezeroek eta EROSKI Fundazioak milioi erdi eurotik gorako dohaintzak egin dituzte, hondamendi naturalengatik eta kausa humanitarioengatik kaltetu direnei laguntzeko aktibatu diren azken elkartasun kanpainetan; besteak beste, Haitirako (2010 eta 2016), Lorca – Murtziarako (2011), Filipinetarako (2013), Nepalerako (2015), Siriarako (2015), Mallorcarako (2018), Palmarako (2020), Ukrainako krisirako (2022), Turkiako eta Siriako lurrikarak jasan zituztenentzat (2023) eta Marokoko eta Libiako uholdeak jasan zituztenentzako kanpainetarako.

Compartir en: