• EROSKIren Berdintasunerako Behatokiak antolatzen du topaketa, ‘Konplizeak’ berdintasunerako eta aniztasunerako programaren bidez

  • Bederatzigarren aldiz ari da egiten urteroko ekitaldi hau, eta aurtengo leloa da ‘Ez kontatu pelikularik: berdintasuna, salaketa eta zinema’

  • Bertan izango dira: Leticia Dolera aktorea, oso konprometitua bera emakumeek zineman duten ikusgarritasunarekin; Marisa Lafuente, Netflixen ‘Nevenka’ dokumentalaren arloko telesaileko gidoilaria; eta Antonio Pampliega, gerrako kazetaria eta idazlea, zeinak ikus-entzunezko produkzioez hitz egingo baitu kontzientziatzeko eta salatzeko bitarteko gisa

  • EROSKIk Genero Berdintasunerako eta Aniztasunerako Behatokia du 2005etik

EROSKIk azaroaren 17an egingo du jardunaldia, Bilboko Euskaldunan. EROSKIren Berdintasun Behatokiak, urtero, ikusgarri egiten du gizarteko desberdintasunak laburtzeko etengabe egiten duen lana.

‘Konplizeak’ ekitaldiek berdintasunaren defentsa eta aniztasunaren errespetua lantzen dituzte arlo eta ikuspegi askotatik. Aurten zinema darabil desberdintasunak salatzeko baliabide gisa, eta, haren bitartez, ekitate eta justizia sozialeko balioak transmititu nahi ditu. Horretarako, berdintasunaren aldeko lanean nabarmentzen diren hiru pertsonaren laguntza izango du.

Hala, topaketan mintzatuko dira Leticia Dolera aktore eta autore zinez konprometitua emakumeek zineman duten ikusgarritasunarekin, Marisa Lafuente Netflixen ‘Nevenka’ dokumentalaren arloko saileko gidoilaria eta Antonio Pampliega gerrako kazetaria eta idazlea, zeina arituko baita nola erabiltzen diren ikus-entzunezko ekoizpenak salaketako bitarteko gisa eta era berean bere azken proiektu dokumentala aurkeztuko baitu, talibanen Afganistan horretan emakumeen egunerokoa nolakoa den erakusten duena, ‘Au revoir Kabul’.

‘Konplizeak’ topaketen bokazioa da herritarrak murgiltzea genero berdintasunaren bilaketan; hortaz, sarrera librea eta doakoa izango da. Interesa duten guztiek lekua eska dezakete igualdad@eroski.es helbidera idatzita eta izen-abizenak, telefonoa eta kontakturako helbidea emanda.

«Eroskirentzat, Osasuna eta Ongizatea sustatzea gai estrategikoa da, ezinbesteko lan ildoa. Ez gara mintzatzen bakarrik elikatzeaz. Ongizatearen kontzeptu zabala hartzen dugu, hala nola bizimodu osasungarriaren promozioa, barne erantzukidetasunerako eta promoziorako neurriak eta kalitatezko enplegu egonkorra izateko etengabeko prestakuntza. Eta, jakina, lanbide kategorien erreferentziazko soldata berdintzea eta topiko sexistak puskatzea», azaldu du Izaskun Santamariak, EROSKIren komunikazio sozialerako eta barne marketinerako arduradunak.

EROSKIren Berdintasunerako Behatokiaren lorpenak

EROSKIk, non emakumeak %83 baitira, orain hamazazpi urtetik hona du Berdintasunerako Behatoki propioa. Hala, behatokiak zaintzen du printzipio hori presente dagoela erakunde osoan. Langile bazkide talde bat bere borondatez elkartu zen 2005ean, desberdintasunak laburtzeko asmo irmoarekin.

«Desberdintasunak amaituko badira, gure kultura kooperatiboarekin eta berdintasunarekin zuzenean loturik dagoen aldaketa prozesu bat gertatu behar da. Alde horretatik, Eroski bazterkeriarik ezaren printzipioan oinarritzen da, zeina bere sortzeko estatutuetan baitator ez bakarrik generoaren aldetik, baizik eta baita beste alderdi askotatik ere; azken batean, arraza, orientazio sexuala, sinesmen erlijiosoa, iritzi politikoak, naziotasuna, jatorri soziala, desgaitasuna, identitatea eta bazterkeria eragin lezakeen beste edozein motibo», azaldu du EROSKIren Berdintasunerako Behatokiko arduradunak, Marta Carazok.

Geroztik, organismo hori etengabe dihardu sei eremu hobetzeko lanean: hizkeraren erabilera, oztopo fisiko eta osasunezkoak, oztopo sozialak, garapen pertsonal eta profesionala, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren uztartzea eta errekonozimenduaren komunikazioa. Kooperatibak martxan ditu dagoeneko 58 neurri eremu horietan.

Erakundetik kanpo, Behatokiak beste entitate batzuekin eta Administrazioarekin kolaboratzen du, topaketak antolatzen ditu —non urteroko ‘Konplizeak’ jardunaldia nabarmentzen den—, kanpoko ekitaldietan hitzaldiak ematen ditu eta dendetan topaketa kanpainak antolatzen ditu bezeroekin edo Emakunderekin kolaboratzen du eta/edo Ongizate Ministerioarekin.

Compartir en: