• Frankizia erako denda berriak elikagai zerbitzu osoa emango die kontsumitzaileei fabrikatzaileen markekin, kalitatezko marka propio batekin eta freskoetan duen lidergoarekin

  • Frankizien irekierei dagokienez aurreko urteetako erritmoari eusten dio. Hala, frankizia erako 600 supermerkatu baino gehiago ditu dagoeneko

EROSKIk frankizia erako supermerkatu bat inauguratu du Zabaleko kaleko 4.ean, Amurrion (Araba). EROSKI/City izenekoa da saltokia, eta, bezeroarenganako arreta pertsonalagoa eman ez ezik, tokian tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde apustu indartsua egingo du. Horretaz gainera, elikagai osasungarriak sustatuko ditu, eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko ditu eguneroko erosketetan. Saltokiak hiru langile izango ditu.

Supermerkatuak produktu sorta zabala izango du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 160 metro koadro pasa ditu. Horretaz gainera, elikagai freskoen eskaintza zabala du; bereziki, sasoian sasoiko eta tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute, produktu ekologikoen sorta zabalagoa izango baita. Saltokiak, era berean, ogi eta opil egin berriak izango ditu, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.

Hilero-hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere. 180.800 kontsumitzaile baino gehiago dira kooperatibako Bezero bazkideak, eta EROSKI Cluben abantailak eskuratzen ari dira dagoeneko Araban.

Frankizien irekierei dagokienez aurreko urteetako erritmoari eusten dio. Hala, 600 frankizia supermerkatu baino gehiago ditu dagoeneko. Era berean, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Katalunia, EAE, Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante.

Sariketa ospetsuetan saritua

EROSKIk iaz frankiziarik onenaren saria jaso zuen Supermerkatu Frankizien kategorian, 2023-2024ko Urteko Merkataritza Sarietan. Kontsumitzaileen sariketa hori Espainiako handiena da, eta retail-aren sektoreko merkatu azterketarik handienetako bat. Kontsumitzaileek hautatzen dituzte sarituak.

Horretaz gainera, EROSKIk Frankiziatzaile Onenaren Saria jaso zuen, elikaduraren kategorian, Frankiziatzaileen Espainiako Elkarteak emanik. Sari horrek balioan jartzen du frankizia hartzaileek jasotzen duten babesa eta aholkularitza. EROSKIk frankiziei ematen dien balio bereizle horiek sarearen bidez eta marketin plan sendo batez lortu ditu, baita, azken buruan, frankizia sarearen kudeaketa bikainari esker ere. Nazioartean ospea duten sari hauen helburua da negozio modalitate honetan jarduten diren aktore nagusiak balioan jartzea eta haien lana aitortzea.

 

Lankidetza hitzarmenak

Kooperatibak eusten die Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE) dituen lankidetza hitzarmenei, enpresari gazteen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko, eta akordio bat du ATArekin, hau da, Enpresarien eta Langile Autonomoen Elkarteen Espainiako Federazioarekin. Hitzarmen horiekin, ekintzailea indartzeko konpromisoa hartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.

Compartir en: