EROSKI-K frankizia erako beste supermerkatu bat ireki du Irunen
Elikagai freskoek leku berezia dute saltokian, batez ere sasoiko eta tokian tokiko frutek eta berdurek.
Saltokian hiru langile ariko dira
EROSKIk aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. 307 inaugurazio baino gehiago egin ditu joan deneko bost urtean, eta 628 supermerkatu frankiziatu baino gehiago ditu urtea bukatuz geroztik
EROSKIk beste supermerkatu frankiziatu bat inauguratu du gaur, Aliprox formularekin, Irungo Eihera plazako 12. eta 13. zenbakietan (Gipuzkoa). Hiru langile ditu zentroak.
Supermerkatuak 3.000 produktu ditu, ekoizle liderren markakoak, marka propiokoak eta tokiko ekoizleenak, eta 120 metro koadroko azalera du. Horretaz gainera, elikagai freskoen eskaintza zabala edukiko du; bereziki, sasoiko eta tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute.
“Aliprox frankizia erako formula bat da, janari denda tradizionalen modernizazioa bilatzen duena. Hurbiltasuna eskaintzen duten saltokiak dira, eta aldi berean, EROSKIren merkatu politikarekin funtzionatzen dute. Kontsumitzaileari janari zerbitzu osatua eskaintzen diote fabrikatzailearen markako eta marka propioko produktuekin, eta lidergoa dute freskoetan“, esan du Alberto Cañasek, EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak.
Hilero-hilero eskaintzak eta sustapenak izango dira, kontsumitzaileek errazago aurreztu dezaten, eta, gainera, Travel Club programaren abantaila guztiak jasoko dituzte.
65 frankizia inauguratu ditu 2023an
EROSKIk 65 frankizia inauguratu zituen 2023an. Guztira, 14 milioi euro inbertitu ditu, eta 360 lanpostu sorrarazi. Hedapen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatuz, bultzada indartsua hartu du EROSKIren Zurekin eredu komertzialak, belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituenak.
EROSKIk aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. Gauzak horrela, 307 inaugurazio baino gehiago egin ditu joan deneko bost urtean, eta urtea 628 supermerkatu frankiziatu baino gehiagorekin bukatu du. Hala, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Katalunia, EAE, Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante. 2024ko ekitaldian, EROSKIren asmoa da 57 frankizia inauguratzea.
Sariketa ospetsuetan saritua
Orain berriki, Frankiziarik Onenaren saria jaso du Supermerkatu Frankizien kategorian 2024-2025eko Urteko Merkataritza sarietan. Kontsumitzaileen sariketa hori Espainiako handiena da, eta retail-aren sektoreko merkatu azterketarik handienetako bat. Kontsumitzaileek hautatzen dituzte sarituak.
EROSKIk “Ibilbiderik Onena duen frankizia” saria ere jaso du aurten Gasteizko FrankiNorte aretoan, Espainiako Frankiziatzaileen Elkartearen eskutik.
Era berean, EROSKIk 2023an Frankiziatzaile Onenaren Saria jaso zuen elikaduraren kategorian, Espainiako Frankiziatzaileen Elkarteak emanik. Sari horrek balioan jartzen du frankizia hartzaileek jasotzen duten babesa eta aholkularitza. EROSKIk frankiziei ematen dien balio bereizle horiek sarearen bidez eta marketin plan sendo batez lortu ditu, baita, azken buruan, frankizia sarearen kudeaketa bikainari esker ere.
Lankidetza hitzarmenak
Kooperatibak lehengo lankidetza hitzarmenari eusten dio Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE), enpresari gazteen eta autonomoen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko. Ekintzailetzarekin duen konpromisoa indartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.
Compartir en: