• Frankizia erako denda berriak elikagai zerbitzu osoa emango die kontsumitzaileei fabrikatzaileen markekin, kalitatezko marka propio batekin eta freskoetan duen lidergoarekin

  • EROSKI 600 saltoki frankiziatutara iritsi da; horietatik erdiak joan deneko bost urtean abiaraziak

  • Kooperatibak eusten dio CEAJErekin duen lankidetza hitzarmenari, enpresaburu gazteen eta autonomoen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko

EROSKIk frankizia erako beste supermerkatu bat inauguratu du Leioako Iturribide Etxetaldea kaleko 5. zenbakian. EROSKI/City izenekoa da saltokia, eta bezeroari tokian tokiko produktuen aldeko apustu sendoa eskaini ez ezik sasoiko elikagai freskoak, osasungarriak eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko die eguneroko erosketetan. Saltokiak bost langile izango ditu.

Supermerkatuak produktu sorta zabala eskainiko du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 150 metro koadro baino gehiago ditu. Horretaz gainera, elikagai freskoen eskaintza zabala edukiko du; bereziki, sasoian sasoiko eta tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute, produktu ekologikoen sorta zabalagoa izango baita. Saltokiak, era berean, ogiak eta opilak izango ditu, labe propioan egin berriak, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.

Hilero-hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere. 634.400 kontsumitzaile baino gehiago dira kooperatibako Bezero bazkideak, eta EROSKI Cluben abantailak eskuratzen ari dira dagoeneko Bizkaian.

Frankizia erako 600 saltoki

EROSKI 600 saltoki frankiziatutara iritsi zen iaz; horietatik erdiak joan deneko bost urtean abiaraziak. Hedapen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatuz, bultzada indartsua hartu du EROSKIren Zurekin eredu komertzialak, belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituenak.

Lankidetza hitzarmena

Kooperatibak lehengo lankidetza hitzarmenari eusten dio Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE), enpresari gazteen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko. Hitzarmen horren bitartez, ekintzailetzarekin duen konpromisoa indartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.

Compartir en: