• EROSKIk apustua egina du “EROSKI Zurekin” frankizia eredu integralaren kalitatearen alde; gaur egun, frankizia sarearen %77raino iristen da

  • Iazko irekieren erdiak multi-frankiziak izan ziren: lehen supermerkatua ireki eta beren negozioa handitu dutenak salmenta puntu gehiago jarrita

EROSKI frankizia erako 600 saltokien mugarrira iritsi da. Horietatik erdiak joan deneko bost urtean jarri ditu martxan.

Hauek dira horrelako supermerkatu gehien dituzten autonomia erkidegoak: Galizia (121), EAE (108), Katalunia (104), Balearrak (72), Andaluzia (48), Nafarroa (37), Aragoi (27), Madril (20), Gaztela Leon (13), Valentziako Erkidegoa eta Kantabria (9), Errioxa (8), Gaztela-Mantxa (7), Extremadura (5), Andorra eta Gibraltar (2) eta azkenik Asturias eta Ceuta (2).

EROSKIren frankiziak Zurekin eredu komertzialekoak dira, eta EROSKIren denda propioen ezaugarri, aurreramendu eta abantaila guztiak dituzte: tokiko eta eskualdeko produktuen aldeko apustua, elikadura osasungarriaren sustapena, bezeroen aurrezpenean laguntzea eta gizarte erantzukizunarekin eta iraunkortasunarekin daukaten konpromisoa elkartasun ekimenen eta ingurumen inpaktua gutxitzearen bitartez.

EROSKIk irmo egiten du merkatuari frankizia eredu desberdin bat ematearen aldeko apustua. “Aholkularitza komertziala eta laguntza etengabea urte osoan, gehienbat horiek balioesten dituzte gure frankiziek, eta horrexek bereizten gaitu. Langile eta kontsumitzaile kooperatiba bat gara, desberdin egiten gaituzten balio propioekin. EROSKIn ulertzen ditugu ekintzailearen duda-mudak eta beharrak. Gure ustez, balio ukiezin horiek beharrezkoak dira marka eraikitzeko“, azpimarratu du EROSKIren Supermerkatuen eta Prozesuen arloko zuzendariak, Alberto Madariagak.

Frankizia hartzaileen konfiantza

Martxoan frankizia hartzaileei egindako azken asebetetze inkestaren arabera, %97,3k era positiboan baloratzen dute EROSKI frankizia. “Eredu irmo bat da, eta konfiantza eragiten du gure frankizia hartzaileengan. Gure harremana konfiantzan, zintzotasunean eta elkarren laguntzan oinarritzen da”, gaineratu du Madariagak.

“Frankizia hartzaileekin dagoen harremana hain da egonkorra ezen, batzuetan, negozioa belaunaldiz belaunaldi pasatzen baita. Horrelako gure lehen denda orain dela 44 urte ireki genuen. Geroztik, gure negozioa indartzen jarraitu dugu, gero eta frankizia gehiago erakartzeko eta aldi berean gure sare komertziala indartzeko”, esan du Alberto Madariagak.

EROSKIren frankizia hartzaileek bi soslai dituzte batez ere: batetik, berentzako eta ingurune hurbilekoentzako autoenplegua bilatzen duten ekintzaileak (sare osoaren %52 direnak) eta, bestetik, inbertsiogileak eta enpresariak, elikagaien banaketa sektorearen alde apustu egin nahi dutenak arrisku txikiarekin eta errentagarritasun egokiarekin.

Frankizien %27 multi-frankiziak dira, zeinak, lehen supermerkatua ireki ondotik, negozioa handitu baitute salmenta puntu gehiago jarrita. 2021eko irekieren erdiak soslai horretako enpresaburuek egin zituzten. “Adierazle hori oso garrantzitsua da zeren eta EROSKIren eta gure frankizia hartzaileen arteko lana eta harremana sendotzen baititu eta erakusten baitu aukerak sorrarazten dituen negozio sendo bat dela“, aipatu du EROSKIren Supermerkatuen eta Prozesuen arloko zuzendariak.

Abelardo Arriazuren ustez, zeina EROSKI frankizien parte baita 2001. urtean Ablitasen (Nafarroa) bere denda ireki zuenetik: “Beti sentitu izan gara EROSKIk babestuak. EROSKI frankiziatik gehienbat estimatzen dut bestetatik desberdintzen duena eta marka propioko produktuen kalitatea, sustatu egiten baitu eta oso erraza baita produktua defendatzea beste marka propio batzuen aldean“.

Supermerkatuen gaur egungo sareak formatu komertzial desberdinak ditu; besteak beste, nabarmentzekoak dira EROSKI City izenekoak, 250-400 metro koadro dituzten hurbileko supermerkatuak, elikagai eta freskoen sorta zabala dutenak.

Formaturik berritzaileena Rapid erako saltokia da, ultra hurbileko eta komenentziako formatu bat, 150 metro koadrokoa, edozein kokapenetara egokitzen dena —hiriak, gasolindegiak, unibertsitatea, zona turistikoak, hondartza…—, non posible baita erosketa eroso, laster eta oso bat egitea. Gaur egun, Rapid formatuak 47 denda ditu.

Frankizia garatzeko lankidetza hitzarmenak

EROSKIk lehengo lankidetza hitzarmenari eusten dio Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE), kolektibo horretan ekintzailetza lagundu eta sustatzeko. Hitzarmen horren bitartez, ekintzailetzarekin duen konpromisoa indartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.

Era berean, EROSKIk eta AVIA petrolio operatzaileak sendotu egin dute beren hitzarmena, eta elkarrekin EROSKI Rapid izeneko frankizia supermerkatuak hedatzen jarraituko dute AVIAaren gasolindegietan, hitzarmen hori martxan jarri zenetik bi urte pasatu diren honetan. Gaur egun, EROSKIk frankizia erako 24 supermerkatu ditu zerbitzuguneetan.

EROSKIk jarraitzen du enplegagarritasun eredua zabaltzen gaitasun desberdinak dituztenentzat. 2015ean hasi zen garatzen GUREAK erakundearekin, eta ondoren lankidetzak egin ditu AMPANS eta SOLTRA erakundeekin Espainiako gune batean baino gehiagotan.

 

EROSKI Taldea

Kooperatiba izaerako Espainiako lehen banaketa taldea da EROSKI, eta liderretako bat Espainia iparraldeko merkatuan (Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan), %12tik gorako kuotarekin horko merkatuan. 1.646 saltokiko sare komertziala du. Saltoki motari dagokionez, baditu supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash & carry-ak eta bere online supermerkatua; eta, horretaz gain, gasolindegiak, bidaia bulegoak eta kirol ekipamendurako dendak. Era berean, sei milioi Bezero Bazkide baino gehiago ditu, eta 33.000 bazkide kooperatibista, langile eta frankizia-hartzaile baino gehiago.

Compartir en: